Prozesu Geologikoak: Sedimentazioa, Higadura eta Isostasia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,17 KB
Sedimentazio-prozesuak eta klastoen jalkitzea
Ekaitz baten ondoren, ur-masek garraiatu dituzten klastoak mendi baten hegalaren erdian pilatuta geratu dira. Klasto horiek behin betiko jalkita geratu direla esan al dezakegu?
Azaldu erantzuna, arro sedimentarioetako sedimentazio-prozesua aipatuz.
Ez, ura eta tenperaturen ondorioz higadura berriz sortuko delako. Sedimentazioa jalkitze-prozesu bat da, non uretan edo beste fluido batean esekitako material solidoa ibaibide, aintzira edo itsasoaren hondoan edo ertzetan metatzen den, materiala garraiatzen duen ur-korrontearen emarian, abiaduran eta sekzio-forman dauden aldaketengatik. Adiera zabalago batean, glaziar eta itsaslabarretan materialen metaketari ere egiten dio erreferentzia.
Granitoaren bolumen-aldaketak eta meteorizazioa
Zenbait harri —granitoa, esate baterako— oso zurrunak direla iruditzen zaigu, baina bolumena aldatu egiten zaie batzuetan lurraren gainazalean daudenean. Nola aldatzen zaie bolumena, zabaldu ala uzkurtu egiten dira? Zergatik? Zer prozesu geologiko sortzen da granitoan, bolumen-aldaketa horren ondorioz?
Zabaldu eta uzkurtu egiten dira.
Termoklastia
Intsolazio handia jasaten duten harriak apurtu egiten dira, gehiago berotzen eta dilatatzen baitira kanpotik barrutik baino.
Deskonpresioa
Sakonera handian osatu diren harriak —granitoa, esaterako— hedatu eta pitzatu egiten dira gainazalera ateratzean; izan ere, gainazalean presioa askoz txikiagoa da.
Oxidazio-prozesuak granitoan
Jatorri naturala duen oxidoaren orbanak izaten ditu sarritan granitoak azalean. Zer prozesuren ondorioz sortzen da oxidazio hori? Granitoa osatzen duten zer mineralek izaten dute errazen oxidazio hori?
Oxidazioa ura eta oxigenoaren eraginez sortzen da. Mineral metalikoek izaten dute oxidazio-prozesua.
Isostasia: Erliebearen oreka dinamikoa
Azaldu zergatik altxatzen eta hondatzen diren aldi berean erliebeak, higaduraren eraginez. Ez al dira elkarren kontrakoak bi fenomeno horiek? Bi fenomenoetatik zein nagusitzen da azkenean?
Pisuaren arabera, lurrazala gehiago edo gutxiago hondoratuko da. Izan ere, lurrazalaren eta mantuaren arteko dentsitate-desberdintasunak eragiten ditu hondoratze- edo altxatze-prozesu desberdinak. Hori dela eta, higadura gertatzean sedimentuak leku batetik garraiatu egiten dira, altxatze-prozesua eraginez; hau da, lurrazalak puntu horretan pisua galtzean, mantuan gora egingo du.
Aldiz, garraioaren ondoren, sedimentuak arro sedimentarioetara heltzean eta bertan metatzean, lurrazaleko puntu zehatz horrek pisua jasoko du; beraz, mantuan gehiago hondoratuko da: hondoratze-prozesua, alegia. Biak dira bezain nagusiak. Izan ere, agente geologiko batek erliebea higatzean, lurrazala altxatu egingo da puntu horretan; aldiz, sedimentu horiek metatzen diren puntuan lurrazala hondoratu egiten da. Hortaz, bi prozesuen artean oreka bat sortzen da, ISOSTASIA deritzona.
Isostasiaren simulazioa eta baltsen esperimentua
Demagun irudiko gailua duzula. Artelazkiz egindako bi baltsa dira eta uretan flotatzen ari dira. Batek harea mordoa du, eta besteak ez. Koilaratxo bat erabiliz, hartu harea lehenengo baltsatik eta eraman bigarrenera.
Zer gertatu da lehenengo baltsan pisua kendu ahala? Eta zer gertatu da bigarrenean pisua gehitu ahala? Zer prozesu geologiko ari zara adierazten? Lurraren gainazaleko zer eremu daude lotuta baltsetan gertatzen diren higadurarekin eta sedimentazioarekin?
Altxatze-prozesuan diren eremuak edo itsas mailatik altuera handira dauden eremuak higatu egiten dira. Toki horietan metatuta dauden sedimentuak berriro garraiatzen dira, agian milaka urteren edo ehunka mila urteren buruan.
Hondoratze- edo subsidentzia-prozesuan diren eremuei arro sedimentario deritze. Eremu horietan, milaka metroko lodierako sedimentu-geruzak meta ditzakete agente geologikoek. Harri sedimentario bihurtuko dira, azkenean, sedimentu horiek.
Sedimentazioa eta isostasia ari gara adierazten.