Prozedurak eta Sistemak Ingurumen Zientzietan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

Prozedurak: Zientziaren arlo askotan...

Ikuspuntu holistikoaren edo globalaren arabera, beharrezkoa da hainbat diziplinaren parte-hartzea, hala nola biologia, geologia, fisika, kimika,...

Sistemen teoria: (Sistema: deritzo elkarri eragiten dioten elementu edo osagaien multzoari). Ingurumen zientzien ikerketan ikuspegi holistikoa da nagusi. Metodologia egokiena Sistemen Teorian oinarritua izango da.

  • Kutxa beltza: Ez dugu sistemaren barrualdea aztertzen, baina bai sistemak beste sistemekin dituen elkarrekintzak eta harremanak. Hainbat eredu:
    • Sistema irekia
    • Sistema itxia
    • Sistema isolatua

Lege termodinamikoak: 1. Legea: Energia konstantea da. 2. Legea: Sistema baten ordena handitzeko bere inguruko sistemaren ordena txikitu egin beharko da.

  • Kutxa zuria: Sistema barruko azpisistemen arteko harremanak lantzen dira. Erlazioen arabera, hainbat diagrama kausal sortzen dira:
    • Erlazio bakunak: Aldagai baten aldaketak beste aldagai bati eragiten dioenean.
    • Erlazio konplexuak: Aldagai baten aldaketak beste aldagai bati eragiten dionean eta beste horren aldaketak lehenengoari eragiten dionean (Feed-back).

Baliabide naturalak:

  • Berriztagarriak: Eguzki-energia. Olatuak, mareak, korronteak, haizea.
  • Berriztagarri izan daitezkeenak: Aire garbia. Ur garbia. Animaliak eta landareak.
  • Berriztaezinak: Erregai fosilak. Mineral metalikoak. Mineral ez metalikoak. Lur emankorra.

Ingurumen-inpaktuak: Lurreko edozein sistematan gizakiaren jarduera sortutako edozein aldaketari esaten zaio ingurumen-inpaktua. Inpaktua positiboa edo negatiboa izan daiteke.

Arrisku-faktoreak:
  • Arriskugarritasuna: Larritasunak kaltegarri bihur dezakeen fenomeno jakin bat denbora tarte eta toki jakin batean gertatzeko probabilitatea. Hiru dira kontuan hartu beharrekoak: Larritasuna, Berragertze-denbora eta Banaketa geografikoa.

Hainbat eratara adieraz daiteke: Zenbakien bidez, Handia, ertaina edo txikia terminoen bidez eta Arriskugarritasun-mapen bidez.

  • Esposizioa: Arriskupean dauden pertsona eta ondasunen kantitatea.
  • Zaurgarritasuna: Gertaera batek esposizioan egondakoengan eragin dituen heriotzen edo kalte materialen ehunekoa, bateko zenbatean adierazita; 1 balioaren eta 0 balioaren artean egoten da.

Entradas relacionadas: