Protekzionismoaren aldeko

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,31 KB

ANTZERKIA
PLAUTO
Herriko lengoaia erabiltzeko gai zen. Bere lanetatik hogei komedia bakarrik
ezagutzen ditugu. Bere lanen argumentuak greziar komediatik hartzen zituen. Titulu batzuk: Miles gloriosus (soldadu harroputza).
TERENTZIO
Bere komedien monologoan pertsonaiak bere barne bizitza, zalantzak,
eskrupuluak, bere borroka moralak aurkezten ditu. Giza erlazioetan samurtasun eta ulerkuntza agerian dira. Terentziok aurkezten dituen pertsonaiak humanoak izateak eduki morala ematen dio bere lanari.
Musika zatiak gutxitu egiten ditu, hitz jokoak ere, eta horregatik ez zuen
herriaren gustua bete.


EPIKA
VIRGILIO
Virgilio poetarekin epika latindarrak bere gailurrik gorena lortuko du. Bukolika eta Georgika deitutako obrak idatzi zituen. Geroago hasi zen bere obrarik ezagunena idazten, Eneida, baina ez zuen bukatzeko astirik hil baitzen, Grezia eta Troia (bere Eneidan abesturiko toki famatuak) ezagutzetik zetorrenean. Virgiliok ez zuen obra hau bukatu bere gustura eta liburua erretzeko agindua eman zuen, baina ez zioten jaramonik egin eta obra berak utzi zuen bezala argitaratu zuten, osatu gabeko bertso batzuekin.
LUKANO
Lukanok hainbat obra idatzi zituen: epigramak, "silvae" deituriko poemak, tragedia bat eta antzerki obra batzuk: pantomimak. Bere produkziotik Bellum civile edo Pharsalia poema epikoa heldu zaigu soilik.


HISTORIOGRAFIA
ZESAR
Kaio Julio Zesarren bi obra iritsi zaizkigu soilik, biak gai historikoaz: De bello Gallico eta De bello civili. Gaur egun Zesarren helburua propaganda politikoa egitea zela uste da. Zesarrek narratzen dituen gertakizunak benetakoak dira, baina batzutan autoreak momentua eta kontestua aldatzen ditu, beti bere burua defendatu eta goratu nahian. Zesarren iturriak, hala ere, lehen eskukoak dira eta bere obra oso baliagarria da errepublikaren azken garaia ezagutzeko. Zesarren hizkuntzaren, lexikoaren eta egitura sintaktikoaren garbitasuna dela eta, Zizeronekin batera prosa klasikoaren eredu bihurtu
da.
SALUSTIO
Salustioren obra garrantzitsuenak honako hauek dira: Historiae, De coniuratie Catilinae eta Bellum Iugurthinum. Salustiok historiaren ikuspegi dramatikoa dauka, horregatik pertsonaia eta egoera konfliktiboak aukeratzen ditu. Pertsonaiak aurkezteko bi teknika erabiltzen ditu: deskribapen edo erretratoa eta pertsonaien ahoan jartzen dituen hitzaldiak. Salustioren estiloa, zehatza, asimetrikoa eta arkaizantea da. Bere prosa sakona eta solemnea da.
TITO LIVIO
Bere historia Ab Urbe Condita libri 142 liburuz osaturik zegoen, Erroma
hiriaren hasieratik Drusoren heriotzerarte. Badu helburu moralizatzailea.


TAZITO
Kornelio Tazitoren obra historikoa honako hau da: Agricola, Germania,
Historiae, Annales. Aipagarria da Tazitoren zintzotasun eta objetibotasun nahia. Dena den, bere ikuspegia sarritan ezezkorregia da. Historiaren ikuspegi moralizatzailea du, bere helburua birtutea berreskuratzea eta bizioak baztertzea delarik. Tazitok zehaztasuna eta asimetria ditu ezaugarritzat. Hala ere, nahiz eta bere estiloa serioa izan,
bizitasunez eta grinaz beterik dago, erretrato psikologikoak eta eszena dramatikoen deskribapena egiten artista bat da eta.


ORATORIA
Zizeron
Gizon honek bere garaiko gertakizun politiko nagusienak gertutik bizi izan
zituen. Zesarren hilketaren ondoren, Zizeronek, errepublikaren aldeko pertsona sutsua zenez, errepublikaren berrezarpenean sinistu zuen, berarentzat errepublika eta askatasuna sinonimoak baitziren. Horrela, Zesarren garaian hartu zuen atsedena alde batera utzi eta politikara itzuli zen, Zesarren ondarea jaso zuen Marko Antonioren aurka Filipikak idatziz. Zizeronen obra diskurtsoetan eta lan erretorikoetan sailka dezakegu.
Diskurtsoen barruan Pro Milone eta Pro Caelio aurki ditzakegu. Bere obra
erretoriko garrantzitsuenak hiru dira: Brutoz, De oratore eta ORATOR.


POESIA LIRIKOA
KATULO
Valerio Katulo olerkariaren bizitza bere olerkietan islatzen da. Heldu zaigun
obra 116 olerkik osatzen dute. Hauen edukia kontutan hartzen badugu hiru motatako olerkiak aurkitzen ditugu: olerki mitologikoak, amodiozko olerkiak eta lagun eta arerioei eskainitako olerkiak. Erabiltzen duen hizkuntza desberdina da gaiaren arabera, oso hizkuntza naturala olerki labur eta familiarretan eta zainduagoa beste motatako olerkietan, mitologikoetan kasu.
HORAZIO
Kinto Horazio Flako Erromatar literaturan poeta liriko garrantzitsuena da,
Epodoak eta Odak idatzi zituen. Horazioren produkzio lirikoaren barnean Carmen Saeculare deituriko poema ere sar dezakegu. Horazioren estiloari buruz bere oreka, armonia eta perfekzioa aipa ditzakegu.
OVIDIO
Ovidiok genero ezberdinak landu zituen. Gaztaroan amodioari buruzko elegiak idatzi zituen eta erbestean zegoenean alegia serioak. Lehenengo taldean Amores aipa dezakegu eta bigarrenean Tristia.

Entradas relacionadas: