Protekzionismoa eta librekanbioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB

Librekanbismoa eta protekzionismoaTestu mota. Testu historikoa da. Edukiari dagokionez, ekonomikoa da eta politika ekonomikoari buruz hitz egiten du.Egilea. Federico Echevarria, Bilboko enpresaria eta politiko liberala, siderurgian eta teknologian pertsona adierazgarria.Agiriaren xedeak, hartzailea. Testu publikoa da, Bizkaiko eta Espainiako enpresariei eta politikoei bereziki zuzenduta.Leku-denborazko ingurumena: espazioa eta denbora. Bilbo, 1893ko abenduaren 9an eman zuen hitzaldia; hurrengo urtean argitaratu eta hedatu zen. 1893an liberalek agintea eskuratu zuten eta neurri librekanbisten arriskua areagotu zen.Bilbo Erdi Arotik merkataritza-gune garrantzitsua zen, meatzaritza garrantzitsua zuen (elkartrukeak Ingalaterrarekin, burdina eraman eta ikatza ekartzen zen) eta industrigune indartsua, Espainiako lehenetariko bat  zen, siderurgiaren inguruan.Prozesu historikoaAurrekariakEspainiako industrializazio berantiarra.Ameriketako kolonien galera: kolonietako merkatuak galtzea.Teoria ekonomikoak, politika ekonomikoak: liberalismo ekonomikoa eta protekzionismoa.
TestuinguruaEuroparekiko hartu-eman gero eta estuagoak: protekzionisten eta librekanbisten arteko eztabaida. Protekzionismoaren, babesaren beharraren alde, Kataluniako ehungintza, Gaztelako zereal ekoizleak, Asturiasko ikazkintza eta euskal burdingintza.1869-1870 arte, protekzionismorantz.Figuerolaren muga-zerga berria 1869an, industria sustatzeko asmoz ezarrita: batzuk uste zuten protekzionismoa oztopoa zela espezializaziorako eta teknologia berriak sendotzekoAtzerriko produktuen gaineko murrizketak gutxitu eta muga-zergak arindu1870-1874, merkataritza liberalizatzeko ahalegina1891n Canovasen muga-zerga: kanpoko lehia ezabatuPolitika ekonomiko aldakorra: protekzionista kontserbadoreekin eta librekanbista liberalekin (aurrerakoiekin, progresistekin). Industriaren garapen xumea gehiegizko babesagatik, erakundeen ezegonkortasunagatik, merkataritzaren atzerapenagatik, zerga-erreformarik ezagatik eta ia soberakin guztiak gizarte-sektore ez emankorrek eskuratzen zituztelako.ZergatiakEspainiaren eta Alemaniaren arteko ituna: babes-sistemaren amaiera ekar zezakeen.Politika ekonomikoaren aldaketa liberalak agintera heldu zirenean.Bizkaiko enpresari gehienak, Espainiar enpresari eta jabe asko bezala, protekzionismoaren aldekoak ziren.Arazoak martxan zeuden enpresentzat, krisian sartu edo desagertu ahal zirelako.Enpresak erreformatzeko edota zabaltzeko oztopoa.Fabrika-proiektuak  egiteko eta gauzatzeko oztopoa. Ondorioak Espainiaren eta Alemaniaren arteko ituna ez sinatzea.1891ko babes legea indarrean jarraitzea.1896an neurri protekzionista berriak ezartzea.Enpresek protekzionismoaren gehiegizko menpekotasuna izatea.Testuaren garrantziaBurgesek, oligarkiak, protekzionismoa etengabe eskatuko dute.
Protekzionismoa nagusitu zen Errestaurazioaren azken aldian.Bizkaiko siderurgiak onura atera zuen. Estatuko burdingintza-eskualde nagusi bilakatu zen.Enpresa handiak eta garrantzitsuak sortu ziren, adibidez, AHV (1902).Beste sektoreen garapena ekarri zuen: ontzigintza, metalurgia eta kimikoa.

Entradas relacionadas: