Proteinen sintesia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,08 KB

Itzulpena eukarioto zein prokariototan antzera ematen den proteinen sintesiaren azken fasea da, non aminoazidoak lotura peptidikoen bidez lotu eta proteina osatzen duten. Erribosometan ematen den prozesua da eta RNAm eta RNAt beharrezkoak dira, izan ere RNAt -ek RNAm -ren kodon bakoitza (kodona hiru basez osatuta dago) kontutan hartuta, horien osagarriak diren beste hiru base (antikodona) garraiatzen ditu; horri esker, kodon bakoitzari dagokion aminoazidoa darama eta horiek lotura peptidikoz elkartzean lortzen da prozesuaren helburua, proteina sintetizatzea hain zuzen ere.

Transkripzioa  DNA gen batekiko osagarria den RNA mezulariaren sintesi prozesua da. Prozesu anabolikoa da energiaren erabilera beharrezkoa delako eta RNA polimerasak promotore izeneko nukleotido segida bat ezagutu eta hari elkartzen zaionean hasten da. Prozesu honetatik RNAm primarioa lortzen da eta eukariotoen kasuan, poli A buztanak, txapel bezala ezagutzen den metil guanosil trifosfato nukleotido batek (babesa ematen diona), intronek(informazio genetikorik ez duten zatiak) eta exonek(proteina kodeatzeko balio duen RNAm zatia) osatzen dute. Horren ondorioz, primarioa den RNAm heldu egiten da, entzima batzuen laguntzaz intronak kendu eta exonak beren artean lotzen direnean. Beraz, RNAm primario batetik RNAm heldu desberdinak sor daitezke, exona batzuk kentzeko aukera dagoelako.

Erreplikazioa zelula amatik zelula alabara informazio genetikoa transmititzeko prozesua da, non DNAren helize bikoitzeko bi kateak banatu eta bi kate berri sintetizatzen diren, bi kate berri horien baseen sekuentzia aurreko baseen osagarria izanik. DNAren erreplikazioa erdikontserbakorra da, izan ere bi harizpietako bat hasieratik geneukana izango da eta bestea, berriz, sintetizatu berria. DNA helize bikoitzaz eta nukleotido trifosfatoez gainera, hainbat entzima behar diren arren, prozesu azkarra zein fidagarria da, akatsak zuzentzeko gaitasuna baitu. Kateak beti 5’ muturretik hasi eta 3’muturrerantz luzatzen dira eta horren ondorioz, parean dauden kateak antiparaleloak direnez, harizpietako batek(harizpi atzeratuak) arazoak izango ditu erreplikatzerako orduan eta erreplikazioa ez da zuzena izango, zatika baizik. Zati horiek, Okazaki deiturikoak, beren artean elkartuko dira kate jarrai bat sortuz.

Entradas relacionadas: