Proteinen funtzioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,46 KB

Aminoazidoak monomeroak dira, eta peptidoak eta proteinak osatzen dituzte.
Berrehun bat ezagutzen dira, eta horietako hogeik baino ez dituzte proteinak osatzen; horiei proteina-aminoazido (aa) esaten zaie eta berdinak dira izaki bizidun guztietan. //
Peptidoak lotura peptidikoen bidezko aminoazidoen loturak dira. Oligopeptidoak: bi eta hamar aminoazidoren artean dute. Peptido terminoari aminoazido-kopurua adierazten duen aurrizkia gehitzen zaio. // Aminoazido-kateak espazioan hartzen duen banaketa da. Aminoazido bakoitzaren C∝ osatzen duten loturen errotazio-gaitasunaren ondorio da.

∝-helize egitura

Kate peptidikoa bere buruaren inguruan era helikoidalean kiribiltzen da, noranzko destrogiroan D. Albo-kateak helizearen kanpoaldera begira kokatu, eta kate barneko hidrogeno-zubiei esker mantentzen dira.

Β-xafla edo xafla tolestu egitura

Kate beretik edo kate desberdinetatik datozen polipeptidoen zatiak era paraleloan edo antiparaleloan antolatzen direnean, sigi-saga egiten. β-xafla ondoz ondoko zatien arteko hidrogeno-zubiei esker mantentzen da; zubiok aurrez aurre gelditzen diren lotura peptidiko desberdinen NH eta CO taldeen artean eratzen dira. Xafla horretan, aminoazidoen hondarrak xaflaren alde batean eta bestean kokatzen dira, txandaka. // Portaera kimikoa eta disolbagarritasuna. Substantzia anfoteroak dira; hau da, azido zein base gisa jardun dezakete. Ondorioz, pH-aren aldaketak indargetzeko ahalmena dute. Disolbagarritasuna konformazioaren mende dago, proteina haritsuak disolbaezinak dira uretan, eta globularrak, berriz, disolbaezinak.


Espezifikotasuna. Espezie bakoitzak bere proteinak ditu, espezie beraren baitan ere, aldatu egin daitezke. Horren eraginez, organo- eta odol-emateetan errefusak gertatzen dira. Zenbait proteinek, proteina homologo izenekoek, funtzio bera dute hainbat espezietan. Espezieak eskala filogenetikoan zenbat eta urrutiago egon, orduan eta handiagoak dira halako proteinen arteko aldeak; hortaz, alderatuta, espezieen artean zer eboluzio-ahaidetasun dagoen ikus daiteke. // Desnaturalizazioa.
Proteinak berezko espazio-konfigurazioa galtzen du eta utzi egiten dio funtzio biologikoa egiteari. Ingurune-baldintza txarrak jasan behar dituenean gertatzen da desnaturalizazioa; baldintza horiek hautsi egin ditzakete bigarren, hirugarren edo laugarren mailako egiturari eusten dioten loturak, baina ez lehen mailako egiturakoak. Zenbaitetan, desnaturalizazioa alderantzikatu egin daiteke eta, horrela, proteinak jatorrizko eraketa berreskuratzen du (birnaturalizazioa).  // Egitura-

Funtzioa

Batez ere haritsuak, egitura gehienen osagaiak dira, zelulenak zein organoenak. Zelula-mailan honako hauek daude: -Glukoproteinak: zelula-mintzak. -Histonak: kromosomak. -Tibulina eta aktina: zitoeskeletoa, zilioak eta flageloak. Organo-mailan: -

Kolagenoa

Tendoiak, hezurrak. -Elastina: organoen hormatan. -Keratina: egitura haritsua, ezkaten, azazkaletan. Garraio-funtzioa. Molekulak garraiatzeaz arduratzen dira. -Permeasak eta bonbak: montzeko proteinak dira, molekulak alde batetik bestera garraiatzen dituzte. -Zitokromak: elektroiak garraiatzen dituzte. -Hemoglobina eta hemozianina: ornodunen eta ornogabeen odolean garraiatzen dute oxigenoa. -Mioglobina: oxigenoa garraiatzen du muskuluan. -Lipoproteinak: lipido disolbaezinak garraiatzen dituzte (kolesterola). -Seroalbuminak: gantz-azidoak garraiatzen dituzte. Erreserba-funtzioa. Enbrioia garatzen denean nutrizio-osagai gisa erabiltzeko. -

Oboalbumina

Arrautzan dago. Arrautzaren zuringoan dago eta, irabiatuta, erraz desnaturalizatzen da. -

Kaseina

Esnean dago. Homeostasi-funtzioa. Oreka osmotikoari eustean, eta, izaera anfoteroa edukitzeari esker, pH-a indargetzeko sistemak ere badira. Babes-funtzioa. Substantzia arrotzetatik babesten. -Immunoglobulinak: arrotzak, antigorputzak dira. -Tronbina eta fibrinogenoa: koagulazioan esku hartu. Hormona-funtzioa. Prozesu fisiologiko garrantzitsuak erregulatzen dituzte. -Intsulina eta glukagoia: glukosaren metabolismoa erregulatzen dute. -Somatotropina: hazkundearen hormona da; hezurren eta kartilagoen hazkundea estimulatzen du. Uzkurtze-funtzioa. Mugitzeko edo itxura aldatzeko gaitasuna ematen diete organismoei. -

Aktina eta miosina

Muskulu-uzkurduraz arduratzen diren miozuntzexkak osatzen dituzte.

Funtzio katalizatzailea

Erraztu edo azkartu egiten dituzte. Erreakzio kimikoak, energia gutxiago behar da halako erreakzioetarako. Proteina horiei entzima deritze. Hidrolasak, isomerasak, hidrogenasak eta abar entzimak dira.


-Mioglobina: oxigenoa garraiatzen du muskuluan. -Lipoproteinak: lipido disolbaezinak garraiatzen dituzte (kolesterola). -Seroalbuminak: gantz-azidoak garraiatzen dituzte. Erreserba-funtzioa. Enbrioia garatzen denean nutrizio-osagai gisa erabiltzeko. -Oboalbumina: arrautzan dago. Arrautzaren zuringoan dago eta, irabiatuta, erraz desnaturalizatzen da. -Kaseina: esnean dago. Homeostasi-funtzioa. Oreka osmotikoari eustean, eta, izaera anfoteroa edukitzeari esker, pH-a indargetzeko sistemak ere badira. Babes-funtzioa. Substantzia arrotzetatik babesten. -Immunoglobulinak: arrotzak, antigorputzak dira. -Tronbina eta fibrinogenoa: koagulazioan esku hartu. Hormona-funtzioa. Prozesu fisiologiko garrantzitsuak erregulatzen dituzte. -Intsulina eta glukagoia: glukosaren metabolismoa erregulatzen dute. -Somatotropina: hazkundearen hormona da; hezurren eta kartilagoen hazkundea estimulatzen du. Uzkurtze-funtzioa. Mugitzeko edo itxura aldatzeko gaitasuna ematen diete organismoei. -Aktina eta miosina: muskulu-uzkurduraz arduratzen diren miozuntzexkak osatzen dituzte. Funtzio katalizatzailea. Erraztu edo azkartu egiten dituzte. Erreakzio kimikoak, energia gutxiago behar da halako erreakzioetarako. Proteina horiei entzima deritze. Hidrolasak, isomerasak, hidrogenasak eta abar entzimak dira. // Abitaminosia bitamina baten muturreko gabezia da. Oso larriak izan daitezke. // Hiperbitaminosia bitaminaren bat gehiegi kontsumitzeagatik gertatzen da, eta horrek eragin toxikoak izan ditzake organismoan. Lipodisolbagarri gehiegi edukitzeak sortzen du.


Entradas relacionadas: