Proiektu eta Ikerketa Txostenak Gidatzeko Gida Praktikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Laburpena

Laburpena 150-250 hitz artekoa izango da, ahalik eta modu erakargarrienean idatzia. Lanaren ideia nagusiak deskribatu behar dira, irakurleari lanean aurkituko duen informazioaren berri emanez. Hirugarren pertsonan idatzi behar da eta hiru hizkuntzatan aurkeztu.

Sarrera

Sarreran proiektuaren inguruan aurretik dagoen informazioa bildu behar da. Galdera hauei erantzun behar die: Zergatik sortu da proiektuaren beharra? Zergatik izango da arrakastatsua? Zertarako balioko du? Txostenaren edukiak laburki deskribatu behar dira eta lana saltzen saiatu. Aurrekonturako, bibliografiaren errebisio sakona egin behar da, sintesi eta analisi kritikoa eginez.

Ezaugarri Nagusiak

  • Argiak izatea: Hizkuntza ulergarri eta zehatzean adierazi, berriz identifikatu ahal izateko eta interpretazio okerrak saihestu daitezen.
  • Zehatzak izatea: Argi eta zehatz adierazi beharko dute zer lortu den.
  • Errealistak izatea: Eskura dauden baliabideekin, erabilitako metodologiarekin eta aurreikusitako epeen barruan lortzeko modukoak izan beharko dute.
  • Egokiak izatea: Helburuek lotura logikoa izan beharko dute ebatzi nahi den arazoaren izenarekin.
  • Ebaluagarriak izatea: Garatzen dituzten jarduerak amaitzen direnean, bete diren edo ez diren jakiteko aukera egon beharko du.

Ikerketaren Pausoak

1. Behatzea

  • Fenomenoak era kritikoan eta zehaztasunez aztertzea.
  • Kuriositatea nahitaezkoa da.

2. Galderak, Hipotesiak eta Dokumentazioa

  • Gai horren inguruko galderak sortzen dira.
  • Galdera horiei erantzuna eman ondoren, beste galdera batzuk sor daitezke.
  • Dokumentazioa nahitaezkoa da.
  • Hipotesiak: Egiaztatu behar diren errealitateak dira.
  • Egiaztatutakoaren emaitzek gure hipotesia onartu, aldatu edo baztertu behar den esango digute.

3. Esperimentatzea

  • Parte-hartzaileak: Norekin egingo dut nire ikerketa? Zein ezaugarri izan behar dituzte? Zenbat pertsonarekin egingo dut?
  • Materialak eta prozedura: Zein tresna erabiliko ditut datuak jasotzeko? (Behaketa, galdeketa, inkesta...).

4. Prozedura

Nola lortuko ditudan subjektuak, nola eta non jasoko diren datuak (inkesta, bere kabuz, elkarrizketa) eta zenbat aldiz jasoko diren zehaztu behar da.

5. Datuen Analisia

Jasotako datuen analisia egitea nahitaezkoa da.

6. Ondorioak eta Argitalpena

  • Datu-analisiaren ostean, ondorioak aterako ditugu.
  • Azkenik, lana argitaratu eta galdera berriak proposatuko dira.

Entradas relacionadas: