Primo de riveraren manifestua

Enviado por L.Lopez y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB

5:GAAI:

Sarrera:

XIX.Mendean Espainia Europarekin konparatuta, herrialde atzeratua zen, hauek ziren kausak: 1-Energia baliabide urriak eta kalitate eskasekoak. 2-Barne merkatua falta zen industria produktuak saltzeko. 3-Ahultasun demografikoa zegoen eta erosteko ahalmen txikia zegoen. 4-Kapitala eta teknologia falta.

E.H

Industrializazioa: E.H 1840ko hamarkadan lehen industriak agertu ziren bizkaia eta guipuzkoan,produkzioa espainiar merkatura bideratu zen.Katalunia eta E.H izan ziren gehien industrializatu ziren lurraldeak. 1876 foruen galerak eta aduanak kostaldera eramateak, estatuaren zentralismo politiko eta ekonomikoa ekarri zuen eta espainiako barne merkatua sortzea ekarri zuen. Protekzionismoari esker espainiar ekonomia babesturik geratu zen inportazioengatik. Teknologian egindako aurrerapenak trenbide sarea eratu zuen.

Bizkaiko

Industrializazioa: Bizkaian industrializazioa azkarra izan zen, eta hauek izan ziren faktoreak burdingintza eta industrializazioa garatzeko:-Mearen kalitate ona.-lurrazalean egotea.-Kokapen geografiko ona:kostaldetik gertu. Gainera Ibarra familiak berrikuntza bat ekarri zuen:Bessemer bihurgailua. BUrgesiak botere ekonomiko izugarria lortu zuen eta bere jauregiak eraikitzen hasi ziren. XX.Mendearen hasieran bizkaia zen espainiako gune industrial nagusiena(banku handiak,unibertsitateak..).
Gipuzkoako industrializazioa: Beranduago,sakabanatuago eta ekoizpena dibertsifikatuagoa izan zen, enpresak ertainak eta txikiak.Burgesia gutxiago, inmigrazio gutxiago,gizarte aldaketa gutxiagoak.
Araba eta Nafarroa XXmendera itxaron behar izan zuten industrializazio prozesua egiteko

Gizarte aldaketa:Industrializazio prozesuak gizarte ondorio batzuk ekarri zituen. Demografia:XIX. Hasi zen demografia eztanda,hilkortasun tasa jaitzi zelako,bilbon bikoiztu zen biztanleria. Hiritartze prozesua: landa gunetik eta espainiatik migrazio olde esanguratsuak etorri ziren bizkaiara. Fabrikak lekurik onenetan jartzen ziren eta langile auzoak sortzen ziren fabriken ondoan,zerbitzurik eta baldintza higienikorik gabe. Langileen lan baldintzak:Lanaldi luzeak,soldata baxuak, umeek lan egiten zuten, meategi barruan osasun baldintza negargarriak, bizitoki txarrak saneamendu ur eta argirik gabe, alkoholismo tasa handia zegoen, higiene eta osasun arazo ugariak, istripu ugariak eta jabeen gehiegikeriak.

Horren ondorioz, ideia sozialistak zabaldu ziren langileen artean eta arnakistak ere, langile elkarteak ere PSOE eta UGT. Inmigrazioaren ondorioz euskal abertzaletasunaren sorrera etorri zen eta garapena eman zion sabino aranaren pentsamenduari, sindikatu abertzalea.
Gizarte taldeak: XIXmendean gertatu ziren aldaketek gizarte talde berri bat sortu zuen. -Goi burgesia:siderurgia eta finantza negozioekin aberastuta,boterea eta eragina zuen espainiak aginte erakundeetan.-Burgesia:Jarduera ekonomiko anitzetan egiten zuten lan.Ez botererik espainia mailan. -Herri klaseak:Nekazariak, artisauak.. Krisiari eta proletarizazio prozesuari aurre egin behar zuten.

(El intruso):


Sailkapena:Aurrean daukagun testua,historiko literarioa da,Vicente Blasco Ibañezen el intruso eleberriari dagokia pasarte hau. 1904 argitaratu zen liburua valentzian. Vicente idazle errepublikarra 1898an gorteetako diputatua izan zen. Parisen exiliatuta izan zen Primo de riveraren diktadurapean, hainbat liburu idatzi zituen.
El intruso eleberriak, la arboledako meatzetako langileen bizimodu latza kontatzen du. XIXmende bukaeran eta XXmende hasieran kokatuko dugu, errestaurazio garaia espainian.

Analisia

Bi zatitan banatzen da testua, 1. Zatian meatzarien lan egoera kontatzen du eta 2. Zatian hauek nola bizi ziren, idea nagusia zen,meatzariek bizi zuten egoera txarra, bai lanean bai eguneroko bizitzan. Inmigrazio masiboa egon zen garai hartan bizkaian eta langileak gosea dela eta edozein baldintzatan lan egiteko prest zeuden.

Iruzkina:

XIX.Mendean hasi zen bizkaian industrializazio garaia.Basemerren bihurgailuari esker,bizkaian oso ugaria zen mea britainia handira garraiatu eta handik harri ikatza esportatzen zen.Esportazio horiek ekarri zuen kapitalak industria siderurgikoan inbertitu zuten. Bizkaiko industrializazioaren ezaugarririk nagusiena, demografia eztanda izan zen.Alde batetik heriotza tasa jaitsi eta jaitza tasa mantentzen zen eta demografia igo. Bestalde industria guneetan eskulan askoren beharra zegoenez, inmigrazio handia egon zen landa mundutik fabriketara. Langileriak bere eskubideak aldarrikatzeko eta defenditzeko langile mugimenduari ekin zioten eta hala sortu ziren sozialismoa eta anarkismoa bizkaian, sindikatu nazionalistak ere sortu ziren.

Konklusioa:

gizarte aldaketa handiak izan ziren ,sortutako desberdintasun sozialak desagerrarazteko, langile mugimenduak sortu ziren bizkaian, langileenbizi-baldintza txarrak hobetzeko.

Entradas relacionadas: