Prezio elastikotasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,65 KB



Merkatu baldintzen aldaketa

Mugimenduak eskariaren kurban: Prezioa zenbat eta handiagoa izan orduan eta txikiagoa da eskatutako kantitatea eta alderantziz.

Mugimenduak eskaintzaren kurban: Prezioa geroz eta handiagoa izan orduan eta handiagoa izango da ekoizleek eskaini nahiko duten kantitatea eta alderantziz.

Eskariaren eragina duten beste faktore batzuen aldaketak

Eskarian eragiten duten gainerako faktoreetan aldaketarik badago, eta prezioa aldatu gabe gelditzen bada, bi gauza gerta daitezke: eskatutako kantitateak gora egitea edo behera egitea.

  1. eskatutako kantitateak gora egitea: Eskatutako kantitateak gora egiten badu eskariaren kurba eskuinerantz mugitzen da.

  • Ordezko ondasunen prezioak gora egitea. Adb, azukrearen prezioa igotzen bada sakarina gehiago erosi.

  • Ondasun osagarrien prezioak behera egitea. Adb, azukrearen prezioa berdin gelditu baina kafearen prezioak behera egiten badu, kafe gehiago erosi beraz azukrearen eskariak gora.

  • Errenta erabilgarriak gora egitea: Erosten dutenek gehiago erosten badute, produktu kantitate handiagoa kontsumituko dute prezio berean.

  • Aldaketa zaletasunetan: Produktu jakin bat modan jartzen bada kantitate gehiago kontsumitu prezio berean.

B. Eskatutako kantitateak behera egitea. Eskatutako kantitateak behera egiten badu grafikoa ezkerrerantz mugitzen da. Hauen ondorio izan daiteke:

  • Ordezko ondasunen prezioak behera egitea. Adb, gasolinaren prezioa aldatu gabe, dieselaren prezioak behera, diesel auto gehiago erosi.

  • Ondasun osagarrien prezioak gora egitea--, adb, autoen prezioa ez da aldatzen baina gasolinaren prezioa igo. Jendeak diesel auto gehiago erosi.

  • Errenta erabilgarriak behera:Nahiz eta gauzek prezio bera izan gutxiago erosten da.

  • Aldaketa zaletasunetan: Kontsumitzaileek produkturen bati bizkar eman badiote, nahiz eta prezio berean egon gutxiago erosiko dira.

Entradas relacionadas: