Posizio gerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,29 KB

2- GERRAKO FASEAK Gerra batez ere bi frontetan: mendebaldeko frontea Frantzia eta Alemaniaren arteko mugan zabaldu zen eta ekialdekoa Errusia, Alemania eta Austriaren artekoan. Lurreko gerraz gain, itsasoko gerra ere garrantzia. Alemania eta Britainia Handia Ipar itsasoan borrokan, itsasontzi nahiz urpekuntziekin. Gerra fase hauetan banatu zen:

2.1 MUGIMENDU GERRA (1914)

Alemaniak Schilieffen plana jarri zuen martxan. Asmoa Belgikatik barrena, Frantzia erasotzea zen, frantsesak sorpresaz harrapatuz; horrela, aste gutxitan Frantzia garaituko zuten eta ekialdeko frontean zentratuko zituzten indar guztiak. Baina plana ez zen uste bezala irten. Belgika inbaditu bezain azkar, Britainia Handia gerran sartu zen Alemaniaren aurka. Eta honen, eta frantsesen erresistentziarako gaitasunari esker, alemaniarren erasoa gelditu zuten eta baita Paris salbatu ere. Garai honetako bataila esanguratsuenetako bat Marneko bataila izan zen (1914ko iraila). Ekialdeko frontean Alemaniak Errusia gutxietsi zuen eta ondorioz, Errusiak konkistak egin zituen hasieran alemaniar lurraldeetan. Hala ere, Alemaniak segituan eman zion buelta egoerari. Hein handi batean, mendebaldeko frontetik ekarritako errefortzuak izan ziren joera aldaketa honen eragileak. Guzti honen ondorioz, fronteak egonkortu egin ziren. Gerra luzea izan zitekeen eta gerra horretan ahalmen ekonomikoa funtsezkoa izango zen.

2.2. POSIZIO EDO LUBAKIEN GERRA (1915-1916)

Posizio gerraren elementu nagusialubakia izan zen. Frantziako fronteak defentsa sistema ia garaiezina antolatzeko aukera ematen zuen. Borrokalariak lubaki horietan bizi ziren, oso baldintza txarretan, hainbat urtez; euria edo elurra egiten zuenean, lubakiak kirats handiko eta izozturiko lokatzezko benetako estoldak ziren, eta higiene-gabezien ondorioz, gaixotasun kutsakorrak azkar hedatzen ziren. Garai honetan  fronteak egonkortu egin ziren, hau da, mugak ez ziren mugitzen. Gerra defentsa lana izan zen, eraso lana baino gehiago eta bi bandoak parekatuta zeuden. Hala ere, eraso garrantzitsu batzuk egon ziren: Verdunen (1916) Alemaniak Frantzia eraso zuen; Sommen 1916an britainiarrek alemaniarrak eraso zituzten. 1915ean beste estatu batzuk ere sartu ziren gerran: Italia aliatuen alde eta Bulgaria Inperio Zentralen alde. Horren ondorioz, bataila-eremu berriak ireki ziren. Fronte berri hauek ordura arteko fronteetako blokeoa hausteko erabili zituzten. Esaterako, aliatuek Otomandar Inperioari egin zioten eraso, Alemaniaren eta Austriaren aliatua baitzen, Dardanelos-eko itsasartea hartzeko eta Errusiarekiko komunikazioak berrezartzeko. Gerrako modu berri horretarako, arma berriak behar izan ziren, hal nola, eskuzko granadak, gas itogarriak eta tankeak.

2.3. 1917KO KRISIA

1917. Urtean bi aldaketa garrantzitsu gertatuko dira: Errusiako Iraultza boltxebikea  eta Estatu Batuak gerran sartzea.Errusia gerratik irtetean eta Ameriketako Estatu Batuak sartzean, bi blokeen arteko oreka apurtu egin zen. 1917ko iraultzetan boltxebikeak boterera iritsi ziren eta, agindu bezala, abenduan, Lenin buru zela, Errusiako gobernu boltxebikeak harturiko lehenengo erabakietariko bat armistizioa sinatzea izan zen, hau da, borrokak amaitzea, gerra bukatu arte itxaron gabe. Armistizio horren ondoren, 1918ko otsailean, Brest-Litovskeko bakea iritsi zen.Alemaniak itsasoko gerra totala deklaratua zuen. Erasoetako batean amerikar herritar batzuk hilak suertatu ziren eta orduan, AEBk gerra deklaratu zioten Alemaniari. Alemaniak Mexikon zuen enbaxadoreri bidalitako mezuak ere eragina izan zuen. Horrela, ententeak beste kide bat lortu zuen.

2.4. GERRAREN AMAIERA (1918)


Bi bandoak lur jota zeuden ekonomikoki eta militarki, baina egoera bereziki larrian zeuden aliantzako kideak. Errusia gerratik ateratzean, tropa alemanak Frantziako frontean pilatu ziren. Uztailaren erdian, alemanen goi-agintariak Paris okupatzeko erasoaldia abiatu zuen, baina ez zuten arrakastarik lortu. Aliatuen kontraerasoa etorri zen ondoren eta alemanek atzera egin behar izan zuten. Udaren amaierarako, Alemania laguntzak galtzen joan zen: Bulgaria, Austria-Hungaria… errenditu eta armistizioak sinatu zituzten.Alemaniako altxamendu iraultzaileen eraginez, enperadoreak abdikatu behar izan zuen azaroaren 9an. Bi egun geroago, behin behineko gobernuak armistizioa sinatu zen. Gerra Handia amaituta zegoen.

Entradas relacionadas: