Ponpa-Injektore Sistema Diesel: Osagaiak eta Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,71 KB

Ponpa-Injektore Sistema

Behe-presioko Zirkuitua

Behe-presioko zirkuitua osatzen duten osagaiak honako hauek dira:

  1. Erregai-andela
  2. Filtroa
  3. Euste-balbula
  4. Bonba
  5. Tubo banatzailea
  6. Erregai tenperatura sentsorea
  7. Aurre-berokuntza balbula
  8. Radiadorea (Erregai-hozgailua)

Osagai osagarriak:

  • A- Deskarga balbula
  • B- Tamiz (Bahea)
  • C- Euste presioa erregulatzeko balbula
  • D- Zulagailu aire dosifikagailua
  • E- Neurtze-hargunea

Erregai Balbula

Behe presioko zirkuituan kokatuta dago. Motorra geldirik dagoenean, zirkuitua ez husteko muntatzen da. Bere irekitze presioa 0,2 bar da.

Erregai-Ponpa

Kulataren alde batean kokatuta dago. Bonba honi normalean “Tandem” esaten zaio. “Engranikoa” edo “de aletas de bloqueo” izaten da. Barruan eramaten duen rotorraren bidez, erregaia hartzen du eta beste zelda batzuetara eramaten du. Zelda hauek aleta batzuen bidez daude desberdinduta.

Banaketa-Hodia

Kulatan dago kokaturik. Erregaia, bonbak bultzaturik hoditik joaten da zilindro bakoitzera. Erregaia, injektoreak botatako erregai berarekin nahasten da, horrela tenperatura homogeneo bat sortzeko.

Aurreberokuntza-Balbula

Bere funtzionamendua, tenperatura lortu arte, erregaia erregai-andelara igarotzen ez uztea da eta berriro motorrera bueltatzen du. Erregaiaren filtroan dago kokaturik.

Erregai-Hozgarria

Depositoa eta aforadorea babesteko, erregaia hozten du. Horrela, erregaiaren tenperatura egonkorra da. Radiadore bat da, autoaren azpialdean kokatuta.

Ponpa-Injektoreetako Elektrobalbulak

Elektrobalbula elikatuta ez dagoenean, irekita dago eta erregaia igarotzen uzten du. Elektrobalbula elikatzean, itxi egiten da eta injekzioa hasten da. 12V jasotzen ditu. Elektrobalbulak huts egiten badu, injektoreak ezin du presioa sortu elektrobalbula ez delako ixten.

Tximeleta Kontrolatzeko Elektrobalbula

Airearen masa-neurgailutik hurbil egoten da. Depresore bati hutsa aplikatzen dio, hark sarrerako kolektoreko tximeleta ixteko VCE-aren seinalea jasotzean.

NOx-aren Katalizatzailea

Hiru bideko katalizatzaile konbentzional batekin ez ditu emisioen limite legalak betetzen. Nahaste homogeneo pobreak eta modu estratifikatu pobreak erabiltzen direlako, NOx Akumulatzailea jartzen da. Almazenamendu kapazitatea NOX-ez betetzen denean regenerazio zikloa egiten da, gas horiek nitrogenoan transformatzen direlarik.

Akumuladorea 220 eta 450ºC artean egon behar da funtzionatzeko. 800ºC-tik igotzen bada ez du bere funtzioa egingo. Horregatik tenperatura sentsore bat instalatzen zaio, nahaste konposizioan aktuatzeko, tenperatura horretatik igotzen bada.

  • NOx akumulazioa eta regenerazioa: Akumulazioak 60 eta 90 segundo artean irauten du, motorrak modu estratifikatuan funtzionatzen duelarik akumuladorea bete arte. Regenerazioan motorrak modu estekiometrikoan 3 segundo funtzionatzen du.
  • Azufre regenerazioa: NOx regenerazioa maiztasun gutxiagorekin egiten bada, azufre gehiago pilatuta dagoela esan nahi du eta horregatik egiten da ziklo hau. 650ºC-tik gora egiten da. Hori lortzeko motorra modu homogeneoan funtzionatu behar du eta pizte momentua atzeratu behar da.
  • NOx Sentsorea: UCE-ari zenbat oxigeno eta NOX dauden eskapeko gasetan esaten dio. Honen bidez hau jakiten da: Akumuladorearen funtzionamendua ona den, Sonda Lambdaren erregulazio puntua ona den, erregulazioa noiz egin behar den eta akumuladorearen metatze bukaera.

Karterra Aireztatzeko Sistema

Karterren olioak, presio eta tenperatura altuak direla eta, olioak eta zilindroko gas residualek HC-ak konposatzen dituzte. Gas horiek admisiora bidaltzen dira berriro erre daitezen. Bentilazio sistema honek hainbat onura ekartzen ditu: antikontaminazio efektuaz gain, abantaila mekanikoa ere badu. Lodo akumulazioa ere sahiesten da, motorraren funtzionamendua hobetuz.

Erregai-Andela Aireztatzeko Sistema

Bere funtzioa erregaiaren depositoko gasak (baporeak) atmosferara kanporatzea ekiditea eta depositoan metatzea ekiditea da. Baporeak karbon aktiboko filtroan metatzen dira. Elektrobalbula batek agindutako balbula baten bidez, baporeak admisiora sartzen dira. Elektrobalbularen irekiera seinalea hauen arabera doa: kargaren funtzioa, motorraren erregimena, hozgailuaren tenperatura, admisioko airearen tenperatura eta sonda lambdaren tenperatura.

Gasoilaren Injekzio Sistema (DIESEL)

Gasoilaren Injekzio Sistemaren Ezaugarriak

  1. Injekzioko Presio Altua: Diesel motorretan erregaia errekuntza-ganberara injektatzen denez, erregai honen sarrera eta pulberizazio eraginkorra ziurtatu behar ditu sistemak, eztandaren inguruan dauden presio-baldintzen arabera.
  2. Injektatzen den Kantitatearen Dosifikazioa: Dieseletan aspiratutako airearen kantitatea erreboluzioen arabera aldatzen da. Motorraren biraketa kopuruaren eta gainelikadura-presioaren araberakoa da kantitate horren gehinezko balioa.
  3. Injekzio Momentuaren Kontrola: Injekzioa puntu zehatz batean eta lege batekin hasi behar du, konbustio prozesua emisio kutsatzaile gutxi eta errendimendu altua lortzeko. Honetarako, hainbat osagai daude injekzio momentua egokia izateko.
  4. Erregai Erregulatzailea: Dieselek potentzia erregai kantitatea eraldatzen kontratzen du. Beraz, erregaia eraldatzen ralentiaren abiadura kontrolatu dezake.

Gasoilaren Ezaugarriak

Zetano-zenbakia, sukoitasun-puntua, berotze-ahalmena, dentsitatea, kristalizazio-puntua, sufre-edukia, lurrunkortasuna, biskositatea, errauts-edukia, ur- eta sedimentu-edukia.

TDI Sistema

Injekzio Hasieraren Transmisorea

Sentsore honek, injekzioaren hasiera noiz egiten den esaten dio UCE-ari. Injektorearen barruan kokatuta dago. Honek, programatutako datuekin konparatzen du horrela beharrezko zuzenketak egiteko. Injektoreak, bobina bat du inguruan. Orratza igarotzean eta bobinatuan sartzean, sentsoreak seinale bat ateratzen du eta UCE-ari bidaltzen dio. Huts egiten badu, UCE-ak programatutako datuekin egiten du lan motorrak.

Dosifikagailua edo Posizionagailua

Ponparen goiko aldean kokatuta dago. Honen funtzioa injekzio kaudala erregulatzea da. UCE-ak bidalitako seinale negatiboaren bidez funtzionatzen du. Seinale hau bidaltzeko, motorraren erregimena eta azeleragailuaren pedalaren posizioa kontuan hartzen ditu. Korronte zuzeneko motor baten bidez mugitzen da korredera. Dosifikagailuak huts egiten badu, motorra geratzen da.

Entradas relacionadas: