Politika makroekonomikoa zerga politika power point

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB

Politika makroekonomikoa: Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen bilakarera ona errazteko hartzen dituen neurriei eta erabiltzen dituen tresnei deritze.

Politika makroekonomikoa (koiunturala): Estatuak ekonomia esku hartzeko baliatzen dituen moduak dira, ekoizpenarekin, enpleguarekin eta prezioekin lotutako ekonomia helburuak lortzeko, ekonomia-aldagaietan eraginez; zergetan, gastu publikoan eta diruaren prezioan eraginez adibidez.

Zerga-politika: Zerga-politika deritzo sektore publikoak funtsak bilduz eta gastu publikoen aplikazioaren bidez nahita bideratzen duen jarduketari, Estatuak finkatutako helburuak lortzeko.

Finantza-sistema: Erakunde publikoek araututako egitura bat da. Bitartekari multzo batek osatua, baliabide-aurrezkiak bideratzeko, kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoa finantzatzeko.

Eurosistema: Europako Banku Zentrala eta euro moneta moduan hartu duten EBko herrialdeetako banku zentralak adierazteko aukeratutako terminoa. Prezioen egonkortasunari eustea du helburu nagusi.

Kooperatibak: Interes eta behar berak dituzten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak dira. Enpresa-jarduera jakin bat egiten dutenak, eta emaitza ekonomikoak (soberakin deritze, ez etekin).

Balore-burtsak: jendeari zerbitzua emateko elkarte zibilak dira.

Burtsa-indizea: merkatu jakin baten bilakaeraren adierazlea da, titulu adierazgarrienen kotizazioen jokabidea aintzat hartzen duena.

Aduana-lurraldea: Salgaien zirkulazio askea duen eremu geografiko bat da. Ez du nahitaez bat etorri behar herrialde jakin baten muga politikoekin.

Abantaila konparatiboaren teoriak: dio nazioarteko merkatuan ahalik eta modurik efizienteena truka ditzaketen ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean espezializatzen saiatzen direla herrialdeak.

Protekzionismoa: esaten zaio herrialde batean, herrialdeko industria babesteko helburuz, atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoari.

Ordainketa-balantza: Kontabilitate-dokumentu bat da, herrialde baten eta munduko gainerako herrialdeen artean aldi jakin batean (eskuarki, urtebete) izandako ekonomia transakzioak erregistratzen dituena.

Bi kontu-saileko teknika: Transakzio guztiak bi aldiz idaztean datzan sistema bat da: Batetik, jasotako edo emandako salgaiaren balioa idazten da, eta bestetik, emandako edo jasotako dirua.

Truke-tasak: Dibisa baten truke-tasak dibisa horrek beste batekiko duen prezioa adierazten du.

Moneta-sistemak: Truke-tasak ezartzeko sistemak dira; hau da, dibisen kotizazioa edo prezioa ezartzeko sistemak.

Entradas relacionadas: