Polimeroak: Ezaugarriak, Motak eta Erabilerak

Tecnología Industrial2,4 KB

Polimeroak: Definizioa eta Sailkapena

Polimeroak material ez-metalikoak eta ez-zeramikoak dira, izaera organikoa dutenak.

Polimero naturalak

Naturan aurki daitezkeenak dira:

  • Animalia-jatorrikoak: Larrua, artilea eta zeta; arropan erabiltzen dira.
  • Landare-jatorrikoak: Kotoia eta lihoa (arropan), eta zura eta bere deribatuak (altzarietan eta eraikuntzan).

Polimero plastikoak

Material hauen propietateak eta erabilerak honakoak dira:

Propietate orokorrak

  • Ezaugarri negatiboak: Normalean ez dira gogorrak, ez dira bereziki plastikoak, ez dira oso elastikoak, zailtasun ertainekoak dira eta erresistentzia mekaniko txarra dute.
  • Ezaugarri positiboak: Oxidazioarekiko eta korrosioarekiko erresistentzia ona, dentsitate baxua, isolatzaile elektriko eta termiko bikainak, oso merkeak eta forma hartzeko erraztasuna.

Erabilerak

Kable elektrikoak estaltzeko, etengailuak, hoditeria, edukiontziak, tapak, karkasak, eraikuntzako isolatzaile termikoak, arropa, pinturak, pneumatikoak eta itsasgarriak.

Plastiko motak

: Termoplastikoak: makromolekula organikoz osatzen dira, makromolekula hauek elkar gurutzatuta daude. Berotzean bigundu egiten dira eta asko berotzean urtu. Berriro hoztean, jatorrizko forma hartzen dute. Birziklagarriak dira, identifikaturik daude. Termoegonkorrak: makromolekula organikoz osatuta daude eta hauek kimikoki lotuta daude, berotzean lotura kimikoa sortu edo deusezten dira, horregatik, hoztean, ez dira jatorrizko egoerara bueltatzen. Ez dira birziklagarriak. Asko berotuz degradatu egiten dira. Elastomeroak: makromolekula organikoz osatuta daude, eta hauek elkar gurutzatuta eta kimikoki lotuta aurki daitezke. Aurrekoen nahasketa dira. Oso elastikoak dira eta ez dira birziklagarriak. Polietilenoa egiteko moduak: Polietilenoa etileno asko dira, etilenoa egoera normalean gasa da, etileno asko elkartzean, lehenik polietileno likidoa eta gero solidoa lortzen dira. Etilenoak bata bestearekin elkar daitezen, erreakzio kimiko horren iniziadoreak txertatzen dira, hauek karbonoen arteko lotura bikoitzak puskatzen dituzte. Behin egoera honetan, etilenoak bata bestearekin elkartzen dira, polietileno makromolekulak sortuz(10.000 atomo baino gehiago).

Descargar

PDF Word HTML