Polifoniaren Sorrera eta Garapena Erdi Aroan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en con un tamaño de 3,26 KB

Erdi Aroan aurrera jarraituz, arkitekturan Arte Gotiko deituriko estilo arkitektonikoa aurkituko dugu. Garai hartan, musika gero eta garrantzitsuagoa bihurtuko den estilo berri batekin topo egingo dugu: polifonia.

Polifoniaren Hastapenak (IX. - XI. mendeak)

Polifoniaz ari garenean, aldi berean entzuten diren ahots desberdinekin ari gara. Etimologia: Poli = asko eta fonos = soinua. Gutxi gorabehera IX. mendekoa da polifoniaren sorrera.

IX. mendean, Musica Enchiriadis eskuizkribuan, organum paralelo bateko deskribapena agertzen da. Kantu Gregorianoko melodia bati bigarren bat gehitzen zaio.

Organum Melismatikoa

Organum melismatikoan, vox principalis (melodia gregorianoa) nota luzean erabiltzen da, eta horren gainean vox organalis-ek melismak kantatzen ditu.

Diskantoa

XI. mendearen hasieran, polifonia sortzeko beste modu bat sortu zen: diskantoa deiturikoa. Ahotsak ez dira paraleloak; kasu honetan, kontrako mugimenduak eta beste motatakoak dira. Ahots bat gora doanean, bestea behera joaten da, eta kontrakoa.

Ars Antiqua (XII. eta XIII. mendeak)

Izen hau XII. eta XIII. mendeko musika egiteko erari ematen zaio; batez ere, polifoniaren hasieratik XIV. mendera arte egiten zenari. Hasiera batean, Kantu Gregorianoa oinarritzat harturik ahots berriak eransten zitzaizkion, baina erritmoa aldatu gabe. Pixkanaka-pixkanaka, Kantu Gregorianoa urruntzen joan zen.

Lehenengo aldaketa Frantzian gertatu zen. Organum formari jarraituz, beheko ahotsak Kantu Gregorianoaren erritmoa zeraman bitartean, nota luzeak erabiliz, goiko ahotsak beheko nota luze bakoitzerako nota motz asko kantatzen zituzten.

Organum Floridoa

XII. mendean Organum Floridoa izeneko forma ezagutzen da. Jatorrizko melodia beheko ahotsean kokatzen da. Melodia honetako notak luzatu egiten dira eta jatorrizko melodiarekin gero eta zerikusi gutxiago du.

Kalixtino Kodizea

Garai honetan aipatu beharreko kodizea Kalixtino Kodizea da, erromesentzako bideratuta. Batu dituen piezak XII. mendekoak dira eta gehienak monodikoak, baina 30 polifonikoak dira.

Ars Nova (XIV. mendea)

Izen honekin XIV. mendetik aurrera Frantzian erabiltzen ziren konposizio-teknika berriak adierazten dira. Musika gero eta konplexuagoa egiten ari zen, bai erritmoaren aldetik, bai ahotsen aldetik.

Arte honen adierazlerik nagusiena Guillaume de Machaut dugu. Poeta izateaz gainera, abesti, balada eta motete asko idatzi zituen. Bere lanik famatuena Notre Dameko Meza da.

Kontrapuntua

Garai honetan azaltzen da lehenengo aldiz kontrapuntu izena. Kontrapuntuak ahots bateko nota beste ahots bateko notaren aurka mugitzen dela adierazten du.

Arte Berriaren Berrikuntza Nagusiak

  • Konpositoreari gero eta garrantzi gehiago ematen zitzaion (lehen ez bezala; horregatik, kantu gehienak anonimoak ziren).
  • Notazio musikala garatu zen.
  • Ahotsen arteko imitazioa zabaldu zen.
  • Frantzian eta Ingalaterran hiru eta lau ahotsetarako polifonia idatziko zen.
  • Italian eta Frantzian forma berriak landuko dira: madrigal eta caccia.

Entradas relacionadas: