Poesia Lirikoa eta Prosa Klasikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,44 KB

POESIA LIRIKOA 2:

Poesia edozein idatzia bertsoz idatzita da eta poesia lirikoa lira batekin erresitatzen zen. K.a. II.mendean erromatarrak, barne arazoak jasaten hasi ziren, sozio-ekonomikoak gehien bat. Banakotasun edo indibidualidadea baieztatzen da, izaera ez erreflexiboa… guzti hauek poesia lirikoa sor dadin giro egokia ezartzen dute. k.a. II.mendearen amaieran eta I.aren hasieran Katuloren zirkulo literarioa sortzen da.

Katulo

Valerio Katulo (K.a 84-54) olerkariaren bizitza eta obra oso lotuak daude, bere bizitza bere olerkietan islatzen baita. Bere nahiak eta gogoak nahi zuen bezala azaltzen zituen ezertan erreparatu gabe. Verona hirian jaio zen eta bere aita Zesarren laguna izan zen. Erroman ikasi zuen eta han eman zuen bere bizitzaren denbora gehiena. Tribuno baten arreba eta Zezilio kontsularen emaztearekin (Klodia) maitemindu zen eta hau da olerki gehienetan aurkitzen dugun protagonista (Lesbia izengoitiarekin agertzen da). Bere bizitza zati garrantzitsu bat uler dezakegu eta bere amodioaren gorabeherak ere. Bere bizitzan espero zuen arrakasta ez zuen lortu eta K.a 54an, 30 urterekin, hil zen.

Heldu zaigun obra 116 olerki osatzen dute, laburrena 2 bertsokoa eta luzeena 408koa. Hiru motatako olerkiak aurkitu ahal dira:

-Olerki mitologikoak: Oso ezagunak dira Tetis eta Peleoren ezkontza eta Berenizeren adatsa.

-Amodiozko olerkiak: poema gehienak dira eta ziur asko kalitate gehienetakoak. Guztiak Lesbiari eskaini edo dedikatu zizkion, amodioaren gorabehera guztiak ezagutuz: zoriontasuna, grinak, tirabirak eta errekonziliazioa. Olerkirik hoberenak dira, erabiltzen duen hizkuntza desberdina da garaiaren arabera.

-Lagun eta arerioei eskainitako olerkiak: samurrez eta umorez lagunei idazten die eta gorrotoz beteriko olerkiak ere.

Horazio:

Kinto Horazio Flako (K.a 65-8) Venusen jaioa, Italiako hegoaldean. Erroman, kargu administratibo bat okupatu zuen Virgilioren bidez Mezenasen taldean sartu zen arte. Erromatar literaturan Horazio da poeta liriko garrantzitsuena, Epodoak eta Odak idatzi zituen. Epodoak, 17 poema dira gai ezberdinekin. Epodoak agian ez dira aparteko obra bat, baina Horaziori baliagarriak suertatzen zaizkio bere indarrak neurtzeko poeta bezala eta entrenamendu gisa bere obra nagusiak (Odak) idazteko.

Odak lirika latindarraren gailurrean koka ditzakegu. Lau liburu dira 104 poemaz osaturik, gai desberdinekin: eguneroko bizitzari loturiko gaiak, sentimendu pertsonalak, gai filosofikoak… Odarik onena gai filosofikoak ukitzen dituztenak dira, hauetan, denboraren igarotzea, heriotzaren urrikabetasuna… tratatzen dituelarik. Hauetan zoriontasunari buruz duen ideia isladatzen du.

Jainkoei eskainitako himno bat ere idatzi zuen. Bere estiloari buruz, oreka, harmonia eta perfekzioa aipa ditzakegu.

Ovidio

K.a 43. urtean jaio zen, Erroman zuzenbidea eta oratoria ikasi ondoren, poesiarako zuen erraztasuna ikusiz, poemagintzan eman zuen bere bizitza guztia. Bere ospearen gailurrean zegoenean, Augustok erbesteratu egin zuen, arrazoi zehatza ez dakigu.

Genero ezberdinak landu zituen. Gaztaroan amodioari (Ars amandi) buruzko elegiak idatzi zituen eta erbestean zegoenean alegia serioak. Amores aipa dezakegu eta Tristia. Bere elegiak brillanteak, zorrotzak eta eleganteak dira, badirudi bere sentimenduak gainazalekoak direla, erbestetik idatzi zituen elegietan ezik. Metamorfosis ere idatzi zituen.

PROSA KLASIKOA 1:

Oratoria

Prosa klasikoari buruz hitz egiterakoan eztabaidarik gabe Zizeron aipatu behar dugu. Zizeron hizlaritzan garrantzi handia izan zuen, baina gutungintza eta filosofia ere landu zituen.

K.a I. mendeko geraterak (errepublikaren desegitea) gertutik bizi zuen eta hau bere lanetan islatzen da.

Garai honetan, areagotu egin zen hizlarien kopurua eta, horretaz gain, diskurtsoaren teknika finkatu egin ziren. Oradore garrantzitsuenak Marzio Filipo, Julio Zesar… baina guzti hauen gainetik Zizeron.

Zizeron bere garaiko gertakizun politiko nagusienak gertutik bizi izan zituen: Espartakoren matxinada, Zesar eta Pompeioren arteko gerrate zibila… Zesarren hilketaren ondoren, Zizeronek, errepublikaren berresarpena sinetsi zuen. Zesarren ondarea jaso zuen Marko Antonioren aurka Filipinak idatziz. Ekintza hau oso garesti atera zitzaion eta Markoren sikarioen eskuetan hil zen.

Zizeronen obra diskurtsoetan eta lan erretorikoetan sailka dezakegu. Bi eratakoak izan daitezke: judizialak eta politikoak. Ondoren bere diskurtso garrantzitsuenak aipatuko ditugu:

In C. Verrem (K.a 70), In L. Catilinam (K.a 63), Pro Milone (K.a. 52), In M Antonium oratione Philippicae (K.a 44).

Oratoriari buruzko obrak ere utzi dizkigu. Obra hauetan zelan konposatu behar zen diskurtso bat, zein den teknika… azaltzen digu. Oratoriak diskurtsoak egin eta esan, aldiz, retorika oratoriari buruzko ikerlanak dira. Brutus eta De oratore dira garrantzitsuenak.

Diskurtsoaren teknikan Zizeronek bost puntu azpimarratzen ditu:

-Invenito: argumentu egokien bilaketa

-Dispositio: kokapen egokia bilatu argumentuei

-Elocutio: espresioaren artea landu

-Memoria: gauza bakoitza berari dagokion tokia

-Actio: diskurtsoa ahoskatzerakoan fisikoa erabili

Diskurtsoak atal ezberdinak ditu:

  • Exordium: sarrera

  • Narratio: gaiaren azalpen laburra

  • Argumentatio: bi zati:

-Probatio: argumentuen azalpena

-Refutatio: eragozpen ukapena

  • Peroratio: konklusioa

Orator obra elucotioari erreferentzia egiten dio.

Gutungintza

Pertsona batek beste bati zerbait komunikatzeko bidaltzen dion idatzia da.

Gaur egun bezala, erromatarrak forma berezi batzuk zituzten gutunei hasiera eta amaiera emateko:

  • Hasieran igorlearen izena, nominatibo kasuan.

  • Ondoren, hartzailearen izena datiboan.

  • Gero, salutem edo salutem dicit.

Zizeronen 900 gutun inguru heldu zaizkigu, 100 berari bidalitakoak dira. Lau ataletan sailkatzen dira: Epistulae ad familares, Epistulae ad Atticum, Epistulae ad Quintum fratrem eta Epistulae ad Brutum.

Filosofia

54. urtean hasi zen bere elkarrizketa filosofikoak idazten.

  • De republica

    54.an idatzi zuen, 6 liburutan berarentzat demokrazia, aristokrazia eta monarkiaren arteko nahasketak gobernurik onena zela dio.
  • De legibus

    52.an idatzi zuen, 6 liburutan antolakuntza politikoa eta lege erlijiosoei buruz idatzi zuen.

Entradas relacionadas: