Platonen ideien teoria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,62 KB
DUALISMO ONTOLOGIKOA:
Platonen ideien teoria ondo ulertzeko, kontuan hartu behar dugu nolakoa zen Atenaseko egoera politikoa eta filosofikoa.
-Sistema demokratikoa usteltze-prozesuan zegoen.
-Peloponesoko Gerra galdu ondoren, Atenasek Grezia osoan zuen nagusitasuna amaitu egin zen.
Politikan, eszeptizismoa eta erlatibismoa nagusitu ziren sofisten irakaspenen ondorioz. Ondorioz, Sokratesen heriotza dugu.
Platonen ustez, balio absolutuak, hots, Edertasuna, Ausardia, Maitasuna edo Zuzentasuna existitzen dira. Hau justifikatzeko, benetako errealitatea, zein den eta nolakoa den azaldu behar da. Horretan datza, ideien teoriaren garrantzia.
Platonen ustez, zentzumenen bitartez mundu fisikoa antzeman dezakegu. Mundu fisikoan, ezin dira ezagutza zientifikoa ez eratu ez aurkitu.
Horrela bada, bereizkuntzak bereizkuntza, mundu sentikorreko gauza bakoitzak badu berea deuen ezaugarria, lorea lore eta zaldia zaldi egiten duena, eta bestetik lorea eta zaldia elkarrengandik bereizteko balio duena. Izan ere, zaldi guztiak dira zaldi baina guztiz ezberdinak dira. Beraz, nola da posible hori?
Platonen erantzuna: Munduan daueden materiagabeko eredu bakoitzaren arabera sortu dira beste guztiak. Mundu fisikoko objetu guztiak, materiagabeko ideia batzuetatik sorturik daude. Hauek hilkorrak dira, baina beraien ideia betiko eta aldaezina da.
Errealitatearen alderdi egonkor eta aldaezin bat dago, ideai hauek betierekoak eta perfektuak dira; ontosak edo benetako errealitateak, berezko izatea duen izakiak.
Izaki eder asko egon daitezke, baina edertasun kontzeptu bakarra dago, beste kontzeptuekin ere berdina gertatzen da, benetako errealitateari aditu behar zaio benetako eredu bakar bat dagoelako.
Ideien eremua
Ideia unibertsalak, materiazko mundutik at daude, hauek ideien munduan daude, hauek betierekoak direlako eta mundu fisikoan dauden gauzak, ez dute bizitza mugagabe bat.
Mundu fisikoan dauden gauza guztiak, ideia unibertsaletik daude hartuta, hauen kopiak direlako.
Platonen esanetan, “Demiurgo”-ak Mundua eratu zuenean, alde batean materia zuen, eta bestea, materiari forma emango zion ideien multzoa. Ondorioz, ideiak mundu sentikorretik kanpo daudela adierazten du Platonek.
Bestelako ideien existentziaren beharra
Platonek, bere maisuaren bezala, esaten zuen moralari buruz, ideiak existitu behar direla, jarrera antierlatibistari jarraituz, hauek bakarrik ideien munduan izango direlako perfektuak.
Ideien existentziaren beharra hobeto azaltzeko, Platonek, haitzuloare mitoa erabiltzen du, modu honetan
Baina edertasuna eta ontasuna izan ezik, beste hainbat izaki ere definitu beharrekoak badirela pentsatu zuen, arruntagoak eta zatarragoak diren arren (zaldia, etxea, harkaitza ere definitu behar dira). Mota askotako unebertsalak direnez gero, zatarrak batzuk eta gogoangarriak besteak, esentzien artean zenbait mailatako ideal multzoak daudela adieraziko du Platonek, hierarkia osatzen duten ideia multzoak alegia. Garrantzitsuena ongia dugu: ideia guztien mailakatze horren punturik gorenean ongiaren ideia dago, mundu adigarria argitzen duena, hots, ulergarrria ulergarri egiten duena, mundu sentigarrian Eguzkiak argitu eta ikusgarrri egiten duen moduan (haitzuloaren mitoa). Ongiaren azpian matematikako kontzeptuak eta zientziazkoak oro har; eta azkenik gauzaki zakar bakoitzak duen formak moldatzen duen ideien beheko maila.
Ideien ezaugarriak
1- Ideiak betikoak edo denboraz gaindikoak dira,
2- izaki bakoitzeko ideia bana dago
3- aldaezinak dira
Bestalde, Fedon liburuan, ideien bereizgarritasuna beste era batera adierazten du. Izan ere hiru dira ideiei egozten dizkien ezaugarriak:
Arrazoiaren ezagugaiak dira. Sofisten akatsa izan zen gauzen itxurazko ezaugarriez haraindi ez jotzea izan zen,ondorioz, zentzumenaz eta gainerako zentzumenez eginiko azterketari ihes ez egitea izakien benetako alderdia (adigarria) ezagutzeko.
Zentzumenez jasotzen ditugun gauzakiei zerbait irizteko erreferentzia-puntuak ditugu ideiak. Gizaki bat ez da zintzoa izango erabilitako ikuspuntuaren arabera, unibertsala (ez-erlatiboa) den erreferentzia-puntuaren arabera baizik (ideia).
Ideiak objektu naturalen zergatikoak dira. Mundu sentikorreko gauzei dagozkien ideietatik hartzen dute beren izana, eta alde horretatik gauza horien zergatikoa (izateko zergatia) dira.
Laburbiluz: izakiari buruzko teoria honek (teoria ontologikoa) bi munu daudela adierazten du; mundu fisikoa bata, eta ideien mundua, bestea. Mundu fisiko honetatik at dauden materaigabeko izaki absolutu, aldaezin eta orokorrek osatzen dute benetako errealitatatea.