Platonen ideien ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,33 KB

Platonen metafisika.

Ideien teoria.

Platon atenasatar filosofoa sinetsita zegoen esetziak berez eta gugandik aparte, modu independentean, existitzen direla. Platonen ustez, esentziak transzendeteak dira, zentzumenen bidez hautamaz daitekeen errealitateaz haraindi daudenez gero.


Platonek uste zuen esentziak edo Ideiak perfektuak direla, ez direla sekula aldatzen eta gurekiko existentzia independentea dutela.


Platonen ustez, Ideiak arrazoimenaz baliaturik baino ezin atzeman daitezke. Ideiak betirakoak, prefektuak eta aldaezinak dira, mundu sentigarriaren parte diren izaki, gauza eta objektuak ez bezala.


Enigma hori argitze aldera, Platonek teoria bat proposatu zuen: Ideien teoria ospetsua. Teoria horren arabera, bene-benetako eta egiazko errealitatea Ideiaz osaturik dago, eta ideiok esentzia perfektu eta betierekiko dira. Platonek dio Ideien existentzia independentea dela gurekiko, mundu adigarria edo Ideien mundu deritzon aparteko mundu batekoak.


Platonek dio, era osatugabe eta akastun batean zirkunferentzia ideiaren parte direlako dira ikus eta uki ditzakegun objektu biribil guztiak zirkulu-formakoak.


Gauzek Ideiak imitatzen dituzte.

Platonen Ideian teoria, egiazko errealitatea nolakoa den esplikatzea helburu duenez gero, proposamen metafisiko bat da. Gauzak baino are errealagoak dira Ideiak Platonen esanetan, gauzak imitatzen ditzuten Ideien kopia bat baino ez baitira. Egon, Ideiak daude lehen-lehenik, eta ideiak bete-bete existitzen dira; gerora sortzen dira gauzak, Ideien imitazioz.


Platonen dualismoa.

Platonen filosofia dualista da, argi eta garbi, zeren eta errealitatea bi mundu bereizitan banatu baitzuen, mundu sentigarria eta Ideien munduan. Platonen iritziz, errealitatea duala da, gauzaz eta Ideiaz osatua.


Ideien ezaguera.

Platonen arabera, geure baitan dauzkagulako gara gai pertsonok Ideiak ezautzeko.

Gerora den-dena ahaztu egiten dugun arren, gizon-emakumeok Ideien berri dugula jaiotzen gara, Platonen iritziz. Horrela, bada, zero edo zer ikastean, aurrez, bagenekiena gogora ekarri besterrik ez omen dugu egiten. Ikastean, alde horretatk, oroitzearen pareko da, eta horri anamnesi esan zion Platonek.

Entradas relacionadas: