Platonen ideiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,15 KB

GALDERAK:

1.-Zein dira sofistek kontrajartzen dituzten bi kontzeptuak?Nomos eta physis

2.-Zergatik ezagutu behar du gobernariak ongiaren ideia?Ongia ezagutzean, berau imitatuz, ongi gobernatu ahal izateko.

3.-Zer da doxa?Gauzen munduari buruzko ezagutza

4.-Zertan datza partaidetzaren teoria?Gauzek ideiak imitatzera jotzen dutela, ideiak eredu aldagaitzak direlako

5.-Zein da metodo sokratikoaren ironiaren helburua?Solaskidea bere ezjakintasunaz jabearaztea

6.-Zeren bidez lortzen da doxa?Zentzumenen bidez

7.-Zein da Demiurgoa?Mundu fisiko kaotikoan gauzak sortu zituena

8.-Nola esaten dio Platonek arrazoimenean ahazturik dauden ideien eskuratzen joateko prozesuari?Anamnesia

9.-Zeren bidez lortzen da epistemea?Arrazoiaren bidez

10.-Zergatik dio Platonek aristokrazia ez dela gobernu sistema egokia?Ez da horrela, Platonentzat sistema egokia aristokrazia baita.

11.-Zein liburutan azaltzen ditu argien Platonek bere planteamendu politikoa?Errepublika liburuan

12.Zer zion Parmenidesek?Ezer ez dela aldatzen

13.-Platonen proposatzen digun hiri ereduan…...Gobernariek betebeharrez beteko lukete gobernari lana…

14.-Zer izena du eta zer bilatzen du Sokratesen metodoak?Maieutika. Egia unibertsala bilatzen du

15.-Platonen errepublikan, nola egotziko zaio gizabanako bakoitzari dagokion talde soziala?Hezkuntza sisteman bakoitzak lortzen duen mailaren arabera.

16.-Zergatik dio Platonek demokrazia ez dela gobernu sistema egokia?Jakitunak eta ezjakinak maila berean jartzen dituelako.

17-Zein da demiurgoa?Mundu fisiko kaotikoan gauzak sortu zituena.

18.-Zein erlazio dago gauzak eta ideien artean?Gauzek ideiak imitatzen dituztela

19.-Zertan datza sofisten eta Sokratesen garaiko interesa aurrekoekiko?Sokrates eta Sofisten garaian interesa gizakiarengan zentratzen da.

20.-Zein izan zen Platonen maisua?Sokrates

21.-Zer zioten Pitagorikoek?Azken finean, dena zenbakiz osaturik dagoela

22.-Zer esan nahi du Sokratesen morala intelektualista dela?Ongi jokatu ahal izateko jakituria ezinbestekoa dela

23.-Zer zion Heraklitok?Errealitatea erabat aldakorra dela

24.-Justua al da filosofoa gobernari izatera derrigortzea?Ez, hiriak hezi ez badu; prestakuntzak hiriak eman badio, orduan bai.


Entradas relacionadas: