Platonen filosofiaren eragina agustinengan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,15 KB


Metafisika edo ontologia

Metafisikan, bi mundu daudela esaten dute bi pentsalariek. Platonek bereizten ditu ideien mundua, aldagaitz perfektuak diren benetako errealitateekin osatuta dagoen mundua, eta etengabe aldatzen ari diren izakiekin osatuta dagoena, mundu sentigarria.

Agustinek, bere aldetik, errealitatea bikoitza dela esaten esaten du: alde batetik, Jainkoaren Erreinua, benetakoa dena, eta bestetik etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa.


Ezagutza

Bi pentsalariek dualismo epistemologikoa baieztatzen dute, dualismo metafisikoarekin lotuta dagoena. Bi mundu dauden modu berean, bi ezagutza mota daude.
Ezagutza sentikorra
, beti aldatzen ari den munduari buruzko ezagutza, ezagutza faltsua da, errealitate aldakorrari buruzko ezagutza baita, eta aldakorra dena ez baita benetakoa. Bi pentsalariak bat datoz ezagutza sentikorrari buruz, hots, ez dela baliagarria benetako ezagutza lortzeko.

Arrazoizko ezagutza, ordea, benetako errealitateaz arduratzen da, ezagutza unibertsalaz, ideien ezagutzaz. Platonengan, Ongia ikusmen eta ikusgarritasun-printzipioa da. Alde batetik, Ongiak arima argitzen du benetako ezagutza eskuratzeko, hau da, betiereko ideia arketipoak ezagutzeko, bestetik, Ongiak ideiak ikuskor bihurtzen ditu.

Agustinengan, Jainkoak betiereko ideia eredugarriak giza ariman jartzen ditu, eta giza arima argitzen du ideiak ezagutzeko. Gai honetan ere Platonen eragina nabaria da Agustinen pentsamenduan.


Dialektika

Dialektika barne-bilaketa bat da Agustinengan. Gizabanakoak ez du egia kanpoan, mundu sentigarriko gauzetan (zentzuen bidez) aurkitu behar; egia bere barnean bilatu behar du. Bilaketa honetan, Agustinen ustez, gizakiak egia lortzeko Jainkoaren argitzapena behar du.

Paralelismo bat ezar daiteke Agustinen Jainkoaren argitzapenaren (egia ezagutzea ahalbidetzen duen argia) eta Platonen Ongiaren ideiaren (mundu adigarria argitzen duen eguzkia) artean.


Bi autoreentzat, badago ere desberdintasunik
. Platonen arabera, arima gorputzera etorri aurretik ideien munduan aurrexistitu zen, ideia guztiak ezagutuz. Agustinen baitan, ordea, arima ez da aurrexistitzen, eta Jainkoak jarritako betiereko ideia ezagutzean datza.


Entradas relacionadas: