Platonen Filosofiaren Eragina Agustinengan: Pentsamenduaren Azterketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,83 KB
Platonen Filosofiaren Eragina Agustinengan:
Agustinen pentsaera filosofikoak oinarri platonikoak ditu, baina bien arteko ezberdintasun nagusia, bata paganoa eta bestea kristaua dela. Agustinek Filosofiaren (arrazoia) eta Teologiaren (fedea) arteko sintesi handia egingo du, korronte edota filosofia ezberdinak integratuz, platonismoa barne.
Historia eta Filosofia Grekoa
Historiari dagokionez, filosofia grekoan mundua hor egon da betidanik (Platon); kristautasunaren kasuan, historia hasiera bat du, Jainkoa ezeresatik sortu baitzuen mundua (kreazionismoa) eta prozesu lineal bat da. Grezian ez zuten kreazioaren ideia ezagutu. Gainera, Jainko kristauak historian hartzen du parte (probidentzia), bere burua gizaki egiz (Jesu Kristo).
Antropologia eta Dualismoa
Antropologiari dagokionez, Platonen eragina ezin garbiagoa da, Agustinek ere dualismoa proposatzen duelarik, gizakia arima hilezkor eta gorputz hilkorrez konposaturiko izakia baita. Bientzako, arimak lehentasuna du eta gorputza bizitza ematen dion printzipioa da. Arima hilezkorra da.
Sokratesen Etika eta Agustinen Borondatea
Platonen eragina izan zuen Sokratesen etikan, ekintza ontasun edo txartasuna ezagutzaren menpe zeuden, gaitz morala ezjakintasunaren ondorio baitzen (intelektualismo morala). Agustinen kasuan, ontasuna edo txartasuna borondate nahiemenaren pean daude; borondatekaltetua, graziaren beharra daukana ongia egiteko.
Ezagutzaren Teoria
Agustinen ezagutzaren teorian Platonen eragina nabarmentzen da; alde batetik, egia gizakiak lortu behar duen helmuga da, horrela zoriontasuna lortuko baitu (eta jakituria); beste aldetik, egia hori lortzekoa da ezagutza sentikorraren bidez, ezagutza mota honek objektu ez-egonkorrak eskaintzen ditu. (Platonengan berdin: Zentzumenen bidez ezagutzen dena aldakorra da: Doxaren mundua).
Agustinentzat benetako ezagutza kontenplazioaren bidez lortzen da: gauzen benetako ereduak kontenplatzen direnean. Hori ez da lortzen zentzumenen bidez (ezagutza sentikorra) baina arrazoia hutsaren bidez bakarrik ezta ere: "bide espiritual" horretan fedea beharrezkoa da eta arrazoiari laguntzen eta bultzatzen joan behar da.
Ideien Mundua eta Jainkoa
Platonek, paganoa izanik, ez zuen fedea barneratzen ezagutza prozesuan, egiaren bilaketan. Bai bide espiritualaren eta baita bidaia dialektikoaren helmuga, betiereko ideiak atzematea da. Ideia hauek unibertsalak dira, komunak guztiontzat. Agustinen bide espiritua horretan, kontenplazioaren bidez lortuko dira eta Platonen bidaia dialektikoan, dialektikaren bidez (ideien zientzia).
Bien kasuan, ideia horiek gauzen benetako ereduak dira, gauza guztiak horien arabera eginak izan dira. Agustinek ideia eredugarriak dietzen die eta Platonentzako ere, gauzen modelo edo arketipoak dira. Agustinek Jainkoaren intelijentzia edo adimenan kokatzen ditu eta Platonek, ordea, ideien munduan edo mundu ulergarriaren azkenean.
Biek kokatzen dute zientzia matematikakoa ezagutzaren azken mailaren azpian, azken maila delako hori, Jainkoa baita kasu batean eta Ongia edo Ongiaren ideia bestean. Bien kasuan, ezin ditugu ideiak ikusi, ez badago argirik: Agustinen Jainkoa ipintzen du argitzapenaren kausa, gizakia bere ezagumen hutsez baliaturik ezin baititu ikusi. Platonek, ordea, argiaren sorburu Ondia dela dio, haitzulotik kanpo dagoen guztia hain zuzen ere. Ongiak ematen duen argia barik ez zen posible izango beste ideiak ikustea. Bai kasu batean bai bestean, argia barik ezin da egia antzeman. Agustinen kasuan, Jainkoa sortu zuen mundua, gauzen ereduen arabera (ideia eredugarriak); azken hauek bere adimenan zeudela, materian jaiotza-arrazoak barneratuz kreazioa denboran zehar hedatzen da. Platonek demiurgoa (egilea) ipintzen du betidaniko materia kaosatik atera eta ordenatzen materiari forma ematen, ideia bakoitzaren kontenplazioearen arabera.