Platonen errepublika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,87 KB

Mendebaldeko etikaren jatorria:
Sokrates vs sofistak.

Bere buruari kondairazko jatorria esleitzen zion aristokraziak gobernatzen zituen estatuak, bere burua defendatu eta loria bilatzen zuten eta aldi berean, onenak izaten saiatzen ziren. Jainkoak,gurtzea eta justiziaren administrazioa nobleei zegokien, hiriak hazi, artisautza industria garatu eta merkataritzaren goraldia izan zuen. Klase sozial dirudun berria sortu zen gobernu sistema demokratikoak ezarrita.

Joniatik eta Mediterraneoko beste polis greziar batzuetatik Sofistak iritsi ziren, ideia berriak eta ilustrazio greziarra sortzen lagundu zuten. K.A.V mendean pertsona jakintsutzat zituzten, Sokratesek eta haren ikasle Platonek sofisten pentsamenduaren aurka abiarazi erreakzioaren ondorioz. Pentsamendu greziarrak gizakia jarri zuten

erdigunean. Pentsamenduan bi ezaugarri zituzten; eszeptizismoa eta erlatibismoa. Protagoras izan zen lehen belaunaldiko sofista garrantzitsuenetako bat, dena aldatzen ari zela, ezin direla gauzak nolakoak diren jakin, une jakin batean zer itxura duten bakarrik “Gauza guztien neurria da gizakia; badirena neurrian eta ez direnena”. Moralak ere izan ziren: ona zer den eta txarra zer den erabakitzeko egia absoluturik gabe, ez zegoen gizakiak nola bizi behar zuen esateko aukerarik ere. Lege “arbitrario” eta “konbentzionaltzat” zituzten. Kritiasek jainkoak gobernatzaile zuhur batek sortutakoak zirela eta gobernatzaile hark gizakiak haren legeen mende edukitzeko asmatu zituela izaki boteretsu haiek; berdintasuna defendatzen zuen.

Zientzia gauza partikularrak alderatu eta gauzen esentziara iristean bakarrik lortzen da. Sokratesek etikari bakarrik egiten zion erreferentzia, bere kezka nagusia gizakiak nola jokatu behar duen aztertzea izan zen, hau da, zientzia moralaren gainetik izaten zuen aztergai. Zientzia bertutearekin ere identifikatzen zuen “inor ez du gaizkia nahita egiten”. Gaizki jokatzea ezjakintasunaren fruitua da eta ongia zer den jakinez gero, ongia egiten da, nahitaez. Zientziak burutea dakar.


Justizia Platonen arabera.

Platon klase berriek herritarrek gobernuan parte hartzea babesten zuen, botere handikoa zen aristokrazia lurdunak aldarrikatzen zuenaren kontra. Erreakzio demokratikoa medio, Sokratesi heriotza zigorra ezarri zioten. Gertaera hori erabakigarria izan zen Platonen bizitzan, demokrazia Atenasek bizi zituen gaitz guztien sorburu zela sinetsarazi zion eta hiriaren gobernu demokratikoak erabateko erreforma behar zuela. Sokratesen heriotzarekin, gizabanakoaren hezkuntzan, haren arrazionaltasunean eta gobernua herriaren borondatetik sor daitekeelako aukera jarritako fedea galdu zuen Platonek. Polisaren iritziz, justizia lortzeko bide bakarra. Proposatutako piramide hierarkikoarekin mailarik apalenean ekoizleak daude, eskulangileak eta langileak. Bizitzeko eta ongizatea lortzeko behar dituzten ondasunak eta baliabideak sortzea da klase honen zeregina. Haien bertutea neurritasuna da, ekoizten dituzten ondasuna neurriz kontsumitzea alegia. Maila horren gainetik zaindariak daude, polisa kanpoko eta barneko etsaien erasoetatik defendatzea da. Bertute nagusia sendotasuna dute eta haien lana ondo egin dezaten, familia bakarra osatuz eta ondasun guztiak partekatuz bizi beharko luketela proposatzen zuen. Piramidearen gorenean gobernatzaile filosofoak jarri zituen. Zaindarien artetik autatzen dituzte haien dohain intelektualengatik gailentzen direlako. Prestakuntza jasotzen dute, gerlari trebeak izateaz gain pentsalari handiak, bertan aurkituko baitituzte errepublika egituratzeko ereduak; haien bertute nagusia zuhurtasuna da. Platonek proposatutakoa adostasuna eta bakea lortzea da modu bakarra klase bakoitzak bere bertutea betetzea da.


Entradas relacionadas: