Platonek Ezagutzaren Teoria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB

EZAGUTZAREN TEORIA. ZIENTZIA ETA IRITZIA. DIALEKTIKA

Platonek dualismo antologikoan bi mundu ezberdin zituen: zentzumenen bidezko ezagutza eta arrazoimenaren bidezkoa. Platonek zioenez, zentzumenen bidez ez da benetako ezagutza honela hautemandako etengabe aldatzen da ere: pertzepzioak kontu hartzen dio itxurari, ez benetako izaerari. Beraz, arrazoimenaren bitartean eskuratzen da benetako ezagutza. Platonen ustez, gure jakin mina ez da asetzen harik eta bere baitan berdinik dirauen izakiren bat aurkitu arte. Izan ere, ezagunenaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da

Platonen Errepublika Liburuko Ezagutza Mailak

Maila Gorena, dialektika dugu, ezagutza edo zientzia aurki dezakegu maila da eta hori esker goi mailako ideiak ezagutu ditzakegu .

Bigarren maila, zientzia teorikoak ditugu, pentsamendu edo arrazoizko ezagutza aurkitzen dugu, eta ideia matematiko eta geometrikoak ezagutu ditzakegu.

Hirugarren maila, zientzia enpirikoak ditugu, susmoa edo sineskorra aurkitzen dugu bertan,, eta izaki fisikoak ditu aztergai.

Laugarren mailan, arteak eta literatura ditugu, irudimena aurkituz bertan, eta izaki fisikoen itsura dute aztergai.

Lau ezagutza maila hauek bitan labur daitezke :

Adimena : ideien munduarekin erlazionatutako maila da eta bertan, dialektika eta zientzia teorikoak daude.

Ustea: mundu sentigarriarekin erlazionatutako maila da eta bertan, zientzia enpirikoak eta artea eta literatura daude.

Platonek dialektika definitzeko bi esanahi elkartu zituen: elkarrizketen artearen bidez zientziaren printzipioak eskuratzen direla, eta ongiaren idea ezagutza daraman zientzia Gorena dela.

Izan ere, dialektika hezieraren azken etapa, galderen eta erantzunen prozesuaren ostean lortzen dena; eta behin maila horietara heltzean, goi-mailako ideiak eta idea Gorena ezagutzen dira.

Platonek, esandakoaren arabera, dialektikak galdetzen, erantzuten, argudiatzen, kritikei aurre egiten, ideiak bereizten eta ideiak definitzen jakin behar dute.

Bertute eta Hiri Idealak

Hiria antolatzeko Platonek kontuan hartzen ditu arimaren hiru zatiak. Gainera, ez zaio interesatzen estatuak halakoak diren jakitea, nolakoak izan beharko luketen izatea baizik. Bere bizipenak bizi ostean, jarraitzeko moduko eredu politikorik ez zegoela, eta gobernatuko zuten agintariek prestakuntza aproposa behar zutela erakustea lortu nahi izan zuen.

Komunitatearen helburua zuzentasuna da eta hirietatik dagokien eginkizuna betetzeari bakarrik gauzatzeko da helburu. Gainera, egitekoak gaitasunen arabera hautatu behar dira kontuan hartuta ondasunen ekoizpena eta hirikideen beharrezana erantzutea dela estatuaren sorburua. Horrekin bat, elkarlanen jardutera jo behar dute.

Platonen arabera, zaindarien artean onenak aukeratu behar dira. Horrez gain, heziera-prozesu luze baten ondoren, estatuaren interes orokorrak lortzeko greinan aritutakoak, ongia aditzera iritzitakoak, filosofoak dira eta estatuaren gobernua dagokie.

Platonen hiriaren antolaketa giza talde bakoitzari dagokien funtzioari jarraituan datza, honetako hauek dira gizarte soilak:

Produktugileak: Eskulangintzan onak direnak ondasunak ekoizteko ardura izango dute. Bertute neurritasuna dute eta irritsak kontrolatuz iristen dira profektasunera.

Zaintzaileak: Soldaduek gaitasun fisiko eta moralez horniturik egon behar dute. Haien egin beharra gizartearen defentsa da eta bertutea sendotasuna

Gobernari filosofoak: Bertutea zuhurtasuna dute eta egokiena da errege edo agintari izateko.

Horren gain, Platonen aburuz, gizakien bizibide zoriontsu eta onbidetsua estatuaren eginbide nagusietako bat da. Gizakien eta estatuen gainetik, indarrean dagoen araubide morala dago. Platonek estatu eredugarri aristokraziari deritzo, bertan adituek gobernatzen baitute. Honek txarrera eginez gero, honako estatu hauek sor daitezke:

Timokrazia: Gobernariak ondasunez jabetzen direnean, ohore eta handigaia izaten dira bultzagarri.

Oligarkia: Aginteak ondasunen jabetza du oinarri, aberatsak dira agintariak

Demokrazia: Platonek dio gobernu-lanetan prestatuta ez dagoenean ez da egokiena izango ezagutzen ez dituen kontuez erabakitzeko. Ezjakinari ez zaio agintea eman behar.

Tirania: Demokraziaren ehiegizko askatasuna dela bide sortu ohi da.

Entradas relacionadas: