Platon ideien teoria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 33,31 KB

SOFISTAK:


Pentsamenduaren ezaugarriak:

Eszeptizismo epistemologikoa: Zalantza, ziurtasun eza: egia kulunkan. Ezin erabaki. Kontraesankorra (paradoxa): ezin da ezertaz ziur egon – ez eta aurreko esaldiaz ere? Erlatibismo morala: Protagoras: “Gizakia ororen neurria”. Ezer ez da berez egia edo gezurra: dena iritzigarria, denak balio du. Hainbat buru hainbat aburu (egia norberarena?): indibidualismoa, garrantzitsuena bestea konbentzitzea. Berriro egia kulunkan. Legeen konbentzionaltasuna: Protagoras: gizarte hitzarmena. Lege naturalak (physis) eta arau kulturalak (nomos) kontrajarri. Lege naturalei jarraitzera behartuta gaue, baina lege moralari jarraitzera ez: gure muntaia da, artifiziala (ez naturala). Polisaren ordena politiko eta morala eta legeen oinarria zalantzan. Natur-legeak edonon berdinak diren bitartean, nomosakonbentzionala.

SOKRATES:


Pentsamendua:

Antierlatibismo morala: Denak ez du balio (sofisten aurka): egia unibertsala, denontzat berdina. Definizio unibertsalak: Bere metodoa (maieutika) erabiliz, Sokrates baloreen edo bertuteen (justizia, ongia...) definizio unibertsalak aurkitzen saiatu zen, kasu konkretuetatik abiatuz (indukzioa). Definizio horiek denontzat berdinak ziren (erlatibismoaren aurkakoa). Ez du adibiderik nahi. Maieutika: Baloreen definizio unibertsalak aurkitzeko Sokratesek maieutika erabili. Metodo honek bi urrats: lehenengo, galdetegia: ironia erabiliz. Ondoren, elkarrizketaren bitartez (dialektika)
, hipotesia aztertu. Intelektualismo morala: Ezin da ongia egin ongia zer den jakin gabe; zuzen jokatzeko jakin behar da. Beraz, bertutea eta jakinduria bat datoz. Gaizkileak ez daki benetan gaizkia egin duenik, ezjakina da.

Eragina:


Platon eta Aristoteles nagusiki.

PLATON:


Biografia eta testuingurua:

Sokratesen heriotza zigorra iritsi, erabat lur jota gelditu Platon erabaki politikan ez sartzea. Platon ondorio honetara iritsi: edozein gobernu txarra, bakoitzak bere interesak jarraitzen zituelako. Agintariek behar bezalakoak izan behar  benetako filosofoak: gaian adituak baina printzipiodunak (ona zer den dakitenak). Beraz, Platonek politikan zeharka parte hartzea erabaki. Akademia sortu.

Ideien teoria (ontologia):


 Ideien teoria errealitateari buruzko teoria bat. Teoria hau erabat dualista , bi errealitate bereizten baitira: alde batetik, errealitatesomagarria, zentzumenek hauteman errealitate materiala, etengabeko aldaketan eta mugimenduan daona. Bestetik, errealitate pentsagarria (adigarria), arrazoimen edo ulermen hutsak hautemandako ideien mundua, ez materiala, betidaniko-betierekoa, aldaezina eta somaezina. Bi errealitate hauek erlazionatuta, ordea: errealitate materiala ideien munduaren imitazioa, gure mundua ideien munduaren menpe. Ideiak benetako errealitatea, eta ideien munduan gauza materialen ideiak dauelako existitu objektu material hauek. Ideien teoriak bilakaera bat: Ideien naturari dagokionez, fase klasikoan ongia kokatu erpinean: ongia ideia guztien abiapuntu edo sorrera gisa hartu. Elkarrizketa kritikoetan, ongia ez da aipatzen, eta honen lekua 5 genero gorenen teoriak hartu: teorian arabera, ideia guztiek 5 genero hauek elkarbanatzen dituzte: izatea, identitatea, ez izatea, pausagunea eta mugimendua. Lehenengo hirurak beharrezkoak dira, azken bien artean bat izango dute beti. Bi errealitateen arteko loturari dagokionez, fase klasikoan Platonek errealitate materiala ideien munduaren imitazio edo kopia gisa hartzen du. Timeo-n, ikuspegi pitagorikoagoa azaldu, matematika bi errealitateen artean kokatzean. Hau azaltzeko “Demiurgosen kontakizuna” erabili: artisau jainkotiar bat khora kaotikoan ideien perfekzioa gauzatzen saiatu. Khoraren erresistentzia mundu fisikoko akatsen erantzulea, baina munduan proiektu razional baten presentzia nabarmendu. Azkenik, bada idatzita ez dagoen teoria bat, Platonek bere bizitzako azken urteetan garatu, zenbaki idealen bidez ideien teoria berritu nahian. Beraz, ideien teoria ez bukatutzat eman, baña beti mantendu gauza guztien soluzioa ideietan dagoela, eta bi errealitateen artean ideiek lehentasuna errealitate somagarriarekiko.

Ezagueraren teoria. Zientzia eta iritzia. Dialektika:

Ezagueraren teoria lotuta ideien teoriarekin. Bi ezagutza-mota bereiz, zientzia eta iritzia. Lehena, zientzia, ezagutza ziur eta benetakoa, arrazoimenaren edo adimenaren bidez lortutako ideien ezagutza; bigarrena, iritzia, ezagutza ez ziur eta ez benetakoa, zentzumenen bidez lortutako itxuren ezagutza. Benetako ezagutza zientzia izanik,iritzia ezjakintasunaren eta benetako ezagutzaren artean kokatu. Hortik abiatuta, Platonek errealitate eta ezagutza bakoitza bitan banatu zuen: Mundu somagarria, iritziaren bidez ezagutua, bitan banatu zuen: errealitate somagarriaren irudieiirudimena deituko die, eta hortik ez jakintzarik sortu. Objektu fisikoak adierazteko, aldiz, pistis edo sinesmena erabili, hortik sortutako jakintza fisika izango da. Mundu ulergarria, zientziaren bidez ezagutua, bitan banatu: objektu matematikoei ezagutza diskurtsiboa deituko die, eta sortuko den jakintza matematika izango da. Bestalde, ideiak adierazteko benetako zientzia erabili, eta bertatik Platonen hezkuntza-sistemako azken jakintza sortuko da: dialektika.
Dialektika
ideia hutsen zientzia, arrazoimen hutsez lortua.Metodo dialektikoa mundu somagarritik aldendu eta ideien mundu ulergarria ezagutzea ahalbidetzen duen metodo filosofikoa litzateke. Ondorioz, ibilbide dialektikoa ikasketa prozesu osoa dela esan daiteke,, ilunpetik argitaraino, “kobazuloko mitoa”-n bezala. Dena den, Platontzat hezkuntza-ezagutzak ez helburu teknologiko-praktikorik: Ongiaren ezagutza beharrezkoabizitza pribatua zein publikoa zuzentzeko, pertsona eta gobernu zuzenak eta zoriontsuak izateko.

Ongiaren ideia:

Ongia Platonek ideien munduan kokatu: betidaniko-betierekoa, ez materiala, aldaezina eta somaezina. Gainera, ongiaren ideia mundu ulergarriaren hierarkia maila gorenean kokatu: azken ezagutza-maila, heziketa gogor eta luze baten ondoren lortzen dena, eta gainerako ideia guztien sorburu. Bestalde, Ongiaren ideiak lotura estua du Platonen ikuspuntu teleologikoarekin: Ongia gauza guztien jatorrian dago beraz gauza guztiak Ongirantz bideratuta daude.

 Dena den, Ongia ezagutzeko egin beharreko esfortzu handia beharrezkoa da, bizitza publikoan zein pribatuan Ongia gauzatzeko beharrezkoa baita Ongia zer den jakitea (Sokratesen intelektualismo morala).

Gorputza eta arima

Gizakia gorputzaz eta arimaz osatua. Dualismoa agerian geratzen da:
arima
ideien antzekoa da, hilezkorra eta ez materiala, ideien mundukoa . Gorputza, materiala eta hilezkorra da, mundu somagarrikoa. Bien artean arima nagusitu. Platonen arabera, hiru arima bereiz daitezke: arima grinatsua (sabelean), interesak edo desioak adieraztu, thymós (bihotzean), borondate indarrarena, eta arima razionala (buruan), arima nagusia eta hilezkorra, arrazoimenarena. Beharrezkoa arima razionalak gainerako biak menperatzea. Banaketa hau Platonen psikologia liteke. Gizaki guztiak ez gara berdinak, jaiotzetik bakoitzarengan arima mota bat nagusitu. Hau zen Platonen abiapuntua bere hiri ideala sortzerako garaian:

Bertuteak eta hiri ideala:

Platonen teoria etiko-politikoek zoriontasunahelburu. Zorionabertuteak emango digu. Bertutearen teoriak arimaren teoriaabiapuntu: 3 arima mota bereiztu (grinatsua, thymós eta razionala) eta bakoitza bertute bati lotua (neurritasuna, kemena eta zuhurtzia-jakituria). Banakoak arima bakoitzaren bertuteak eskuratzean, harmonia-oreka lortu: justizia. Bestalde, hiri idealaren eginkizuna gizakien zoriona eta ongizatea bermatzea bazen, hiriak zuzena edo justua behar, horretarako ezinbestekoa biztanle bakoitzak bere eginkizuna betetzea. Horregatik, hiri idealaren egitura arimaren funtzioen paralelo diseinatu: Ekoizleak: arima grinatsua eta neurritasuna bertute. Egitekoa hiriarentzat oinarrizko ondasunak ekoiztea Gerlariak: thymósa eta kemena bertute. Hiriaren defentsaz arduratu. Agintariak: arima razionala eta zuhurtzia-jakituria bertute. Hiriaren gobernuaz arduratu. Honela harmonia lortu: justizia. Justizia egokitzapena: norberak bere natura-izaeraz dagokion betebeharra eta lekua behar moduan betetzen duenean sortzen den harmonia.

Entradas relacionadas: