Platon heziketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,42 KB

1. Ontologia (ideien teoria)


Platonek, filosofo aurretiar eta garaikideen arteko kritikak zirela eta, teoria ontologiko berri bat proposatu zuen, bere ustez, desadostasun horien soluzioa izango zena: bi munduen existentzia.Zenbait gatazka edo borroka gune garrantzitsu izan ziren Platonen filosofian eragina ezan zutenak:

Hasteko, Sokrate eta sofisten arteko desadostasuna (ezagutza unibertsalari buruzkoa). Sokratek, ezagutza unibertsala lortzea posible zela, hots, zientzia gauzatzea. Sofisten ustez, ezinezkoa da ezagutza unibertsal eta objetibo bat lortzea, ezagutza faktore aunitzen menpekoa baita (lekua, garaia, pertsona...). Hortaz, erlatibismoaren (gizaki bakoitzari mugatua) eta eszeptismoaren (ez da egi unibertsalik) jarraitzaileak ziren.

Platonek, biei arrazoia emango die zati batean, baina baita kendu ere: posible da, bai, ezagutza unibertsal bat edo zientzia lortzea, baina ezin liteke gauzatu aldakorra eta inperfektua den mundu batean.

Gero, Parmeniden eta Herakitoren arteko gatazka zegoen (aldakortasunari buruzkoa). Parmeniden ustez, mundu fisikoa aldakorra den arren, beti bada aldaketa horien azpitik zerbait iraunkorra dena, hots, gauzen izatea. “Errealitatea etengabe aldatzen ari da, eta ez dago ezer iraunkorra dena”. Heraklitok, berriz, mundu fisikoa aldakorra zela zioen eta etengabeko aldakortasun fluxu edo prozesu baten menpe gainera.

Platon, Heraklitoren alde agertuko da, bere teoriak aintzat hartuz.

Bestetik, Pitagora eta Demokritoren arteko gatzaka (materiari buruzkoa). Demokritoren ustez, existitzen den guztia materiaz osatuta dago, hau da, dena materiara murrizten da. Pitagorikoen ustez, zenbait gauza ez dira materialak, matematikak eta arima adibidez.

Platonek, Pitagorikoen ideia hori defendatuko du.

Beraz, gatazka horietatik eta batez ere, Sokraten, Heraklitoren eta Pitagorikoen teoriak oinarritzat hartuz, bi munduren banaketa proposatuko du: mundu hautemangarria eta ideien mundua.


*Mundu hautemangarria ez da guztiz erreala, eta duen errealitate apurra ideien mundutik eskuratzen du, izan ere, mundu fisikoko objektuak ideien munduan dauden ideien kopia inperfektuak, hilkorrak eta aldakorrak dira. Gainera, anitzak, kontingenteak eta ugariak ere badira. Mundu honetan, beste bi errealitate bereizten dira:
irudiak (itzalak) eta objektu fisikoak.

Mundu hau aldakorra eta inperfektua denez, ezinezkoa da ezagutza unibertsala lortzea.


*Ideien mundua, aldiz, guztiz erreala, perfektua eta benetakoa da, ideiez osatuta dagoelako. Ideiak, dagoen guztiaren eredu unibertsal, perfektu eta betierekoak dira, aldaezinak, bakarrak eta beharrezkoak.

Ideien munduan bi errealitate maila bereizten dira:
hipotesiak (matematikak) eta ideiak edo hastapenak.

Mundu honetan bakarrik lor daiteke ezagutza unibertsala, ideietatik abiatuz.

Ideia horiek hierarkizazio bidezko antolakuntza bat dute, beren perfekzio mailaren arabera. Gorenean, ongia, justizia eta edertasunaren ideiak daude, hauei esker beste guztiak ezagutu eta uler ditzakegulako.

Bi munduen artean, nahiz eta oso ezberdinak izan, bi erlazio ezberdin aurkitzen ditugu:

*

Partaidetza:

mundu hautemangarriko objektuek duten izate apurra, ideietatik parte hatzen duten muinean lortzen dute, hau da, beraiengan ideien parte hartzeari esker daukate. Adibidez, zerbait ederra da edertasunaren ideiatik parte hartu duelako.

*

Imitazioa:

mundu hautemangarria, ideien munduaren “kopia” inperfektu bat da. Adibidez, zuhaitza, zuhaitza da ideia hori imitatzen duelako.

2. Kosmologia


Platonek, beste arrazoi bat ere eman zuen bi errealitateen banaketa defendatzeko: unibertsoaren sorrera.

Platonen arabera, unibertsoa ez zen bat-batean sortu, baizik eta materia kaotikoaren eraldaketatik. Hasieran kaosa zena (materia amorfo eta desantolatua), Demiurgok kosmosa bihurtu zuen (materia antolatua), unibertsoa sortuz. Hau dena dela eta, mundu hautemangarria ideien kopia dela erraten du Platonek.

3. Epistemologia (ezagutzaren teoria)


Ezagutza zer den argitzen digu, eta nolakoa den. Bi mundu ezberdintzen diren heinean, bi ezagutza mota ezberdintzen dira, bi errealitateekin zuzenean lotuta daudenak: mundu hautemangarrian doxa (sinesmena) eta ideien munduan noesis (ezagutza unibertsala).

Doxa edo ezagutza sentikorra (ikusmenezkoa), irudimenean hasten da, irudiak jasotzean:
eikasia (engainua, uste dugu hori dela errealitatea). Irudi horiek, ideia bat sorrarazten digute:
pistisa (sinesmena). Doxak ematen duen irudia etengabe aldatzen ari den errealitateari buruzkoa da. Hortaz, mundu aldakor horri buruz dugun ideia mundu akastun batena da eta hortaz, ezin daiteke ezagupen unibertsalik lortu.

Noesis edo adimenezko ezagutza, zientifikoa, unibertsala eta beharrezkoa da, hautemangarria batere kontuan hartzen ez duena. Eredu arrazionalak, ideiak eta horien arteko harremanak ezagutarazten ditu. Ezagutza mota hori dagokio giza bizitza ordenatzea.

Ezagutza mota honetan, bi ezagutza maila bereizten dira:
dianoia edo ezagutza arrazionala (hipotesiak), bere ezagugaiak objektu matematikoak dira batez ere, ideiak ezagutzeko prestatzen gaituztelako.

Eta bestetik, episteme edo ezagutza intelektuala. Zentzumenak alde batera utzi eta adimenaren begiradaz begiratzeko gai izatean, ideiak ezagutzeko gai izango gara. Idei guztien artean, ongiaren ideia garrantzitsua izanik. Hastapenak (ideiak).

Platonen ustez, gizakia zoriontsu izateko, perfekzioarekin, arrazoimenarekin eta bertutearekin bat bizi behar du. Horretarako, bere bertute nagusia, adimena, maila gorenera garatu beharko du, ideien ezagutzari esker. Dena den, ezagutza, ideien birgogorapenean datza, hots, anamnesian.
Adimena, gure arimaren gaitasuna da eta arima, ideien munduko zatia da. Baina ez zaio berezkoa gorputzari lotutaegotea, hortaz, lotzerakoan, ideien munduan ikasitakoa ahazten du:

Amnesia

Beraz, ezagutza ez da kanpotik datorkigun zerbait, gure barne daukagu, baina, arima, egoera amnesikoan dago

Dena den, birgogoratze prozesu hori gauzatzeko, beharrezkoa da dialektika (mundu hautemangarritik ideien mundura dagoen bidea) burutzea, hau da, filosofo maisu baten laguntzaz eta elkarrizketa sakonei esker, arimak, ideiak gogoratuko ditu. Baina dialektika, hiru fase dituen heziketa filosofikoaren azken fasean burutzen da eta edonork ezin du heziketa hori jaso. Horretarako, gure ariman hiru arima zatietatik zein den nagusi jakin beharko dugu. Zati haserkorra edo arrazionala izanik, heziketa jaso dezakegu, eta zati grinatsua nagusi badugu ordea ez.

Izan ere, heziketa horrek bi helburu nagusi ditu:

- ezagutza unibertsala (ideiak) ezagutzea.

- Estatua ideien ereduekin bat gobernatzeko gai izango diren politikariak hezitzea.

4. Antropologia (etika)


Gizakia bikoitza da, alde batetik gorputza eta bestetik arima dagoelarik. Arimak aske izan nahi du, gorputzaren barruan preso baitago, eta honen eskakizunetatik alde egin nahi duelako, ideien mundura joan ahal izateko. Horregatik esaten dugu gizakia dualista dela.

Arima hiru zatitan banatuta dago eta hauen arteko harmoniak justizia edo zuzentasuna sortzen du. Honetarako, hiruak neurrikoak ezan behar dute eta modu honetan, bizitza bertutetsua izanen da, hau da, naturaren araberakoa eta arlo arrazionaletik sortua.

5. Heziketa


Platonek, ideia hau azaltzeko gurdiaren mitoa erabili zuen:


Gurdia (gorputza), gidariaren bidez (arima arrazionala) gidatzen du eta bi zaldien bidez mugitzen du. Zaldi bat zuria da (suminezkoa) eta bestea beltza (grinatsua). Biak neurrian mugitu behar dira. Bat nagusituz gero, desoreka edo deskontrola sortzen baita. Gainera, ezin daiteke gelditu, bertzenaz gorputzaren bizia galtzen baita (heriotza). Modu honetan, harmonia sortzen da, giza bertutea alegia


Platonen heziketa filosofikoak bi helburu nagusi ditu.

- Formakuntza orokorra: ezagutza maila gorenera iristea, gobernuaz arduratuko diren filosofoak heziz.

- Behin filosofiaz jabeturik, ikasitakoa praktikara eramatea, gobernua zuzenduz.

Heziketak badu bere bide luze, neketsu, gogor eta zaila, ezagutza berriak bereganatzen baititugu. Honengatik hiru fase bereizten ditu:

1.FASEA:


jaiotzetik 20 urte bete arteko heziketa da. Musika, harmonia, aritmetika, geometria... Gaiak lantzen dira (zentzumenekin lotutakoak). Hurrengo mailara pasatzen ez dena, zaindaria izanen da.

2.FASEA:


20-30 urte bitarteko heziketa da. Bertan astronomia landuko dute batez ere, eta filosofoak hezitzea du helburu. Beraz, hurrengo mailara pasatzen ez direnak, zaindarien buru izanen dira.

3.FASEA:


30-50 urte bitarteko heziketa da. Dialektika prozesua da hirugarren fasearen oinarri, hau da, elkarrizketaren artea. Jarraipen hau ezinbestekoa da justizia hirian nagusitzeko eta zuzentasuna bermatzeko. Helburua, ideia gorenera iristea da, eta hau lortzen dutenak, gobernariak izanen dira. 50 urte betetzekin, nahiz eta gizartea modu zuzenean gidatzeko gai izan, 5 urte bitartean beste filosofoen menpe egon behar dira, ikasitakoa praktikan jartzeko. Filosofoek beteko dute paper hau.

Ekoizleak ez dute heziketarikjasotzen, beren helburua lana baita, eta ez ezagutza gorena eskuratzea.

Beraz, filosofoak ideiekin bat gobernatzean, eta gizarte estamentuek beren funtzioak betez gero, estatuak harmonia lortuko du eta aldi berean justizia ezarriko da, estatu bertutetsu eta perfektu bihurtuz. Honela, gizakia zoriontsua izanen da, lehenik gizarte mailan eta gero bizitza pribatuan.

6. Politika

Platonen politika, sistema aristokratikoan oinarritzen da (adimenaren bertutea dutenek zuzentzen dute, jakintsuenek), ongia zer den ezagutzen dutenak daude gobernuaren buruan, filosofoak alegia. Modu honetan, justizia gauzatuko da, hiru arima zatiekin gertatzen den bezala. Gizartea hiru estamentutan antolatzen da:

Gobernariak:


filosofoak dira, eta arima arrazionala nagusitzen zaie, beren bertutea jakinduria izanik. Hauek ezin dute ez familia propiorik izan, ez aberasteko aukerarik izan. Seme-alabak izanez gero, ardura ez da beraiena, baizik eta estatuarena. Beren eginkizuna gizarte justua antolatzea da, eredu unibertsalarekin bat gobernatuz.

Zaindariak:


soldaduak dira eta suminezko arima nagusitzen zaie. Beren eginkizuna estatua etsaiengandik babestea da, beren bertutea indarra izanik. Gobernariak bezala, ezin dute familia propiorik eduki, eta ezin daitezke aberastu.

Ekoizleak:


herri xeheak osatzen du, hala nola, merkatariak, eskulangileak...Arima grinatsua nagusitzen zaie, eta beren bertutea neurritasuna da. Hauek jasotzen dituzten zergei esker beste estamentuak mantentzen dira. Aurreko biak ez bezala, aberastu daitezke, eta familia eduki dezakete. 

Bakoitza bere lanaz arduratu behar du, modu honetan harmonia lortuko da, justiziari eta zuzentasunari bide emanez.Platonek beste sistema politikoei buruz hau esaten zuen:

Aristokrazia:


estatu perfektua da, izan ere, adimenaren bertutea dutenek zuzentzen dute. Honen okertzearen ondorioz,Timokrazia:
odol onekoak, Jainkoaren semeak, buru dira. Gatazkara eramaten du, ohoreak arazoak sortzen baititu.

Oligarkia:

aberastasun irrikak bultzatzen du. Aberatsak dira buru, beraz bere ingurukoen aberastasuna du helburu eta pobreak explotatuak izaten dira.

Demokrazia:

ekoizleak (pobreak) aberatsen kontra agertzen direnean. Herriaren gobernua da. Honek gehiegizko askatasuna dakar.

Tirania:

ordena faltagatik edo gehiegizko liberalismoak bultzatzen du. Bakar batek dauka boterea, diktadura deritzona.

Entradas relacionadas: