Platon: Bizitza eta Pentsamendua
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB
Platon
Atenasen jaio zen, aristokrata zen. Jaio zen garaian Peloponesoko Gerrak gertatzen ari ziren. Sokratesen ikasle bihurtu zen, eta haren eragina erabatekoa izan zen Platonengan; horregatik bihurtu zen haren maisu.
Sokrates kondenatua izan zen, eta haren ikasleen aurkako kanpaina bat jarri zen martxan Atenasen. Platonek Atenasetik alde egin zuen, gertatutakoari beldurrez. Atenasetik kanpo eman zituen urteetan, hainbat bidaia egin zituen Mediterraneoan zehar. Sizilian egon zen, eta bertan Pitagorasekin egon zen harremanetan. Hori dela eta, matematikara zaletu zen, zehaztasunak, argitasunak eta adostasunak erakarrita.
Atenasera itzuli zenean, Akademia sortu zuen. Bertan, filosofia irakasten zuen, eta matematika jakitea beharrezkoa zen. Han idatzi zituen lanik garrantzitsuenak, eta ikasle asko izan zituen, Aristoteles adibidez.
Platonek zituen ideia politikoak praktikan jarri nahi izan zituen Sirakusan, baina porrot egin zuen. Hirikideek ez zuten onartu Platonen egitasmoa, eta gobernutik kendu, espetxeratu eta esklabu bihurtu zuten. Ondorioz, Atenasera itzuli eta Akademian irakasten eman zituen azken urteak.
Platonen lanen forma elkarrizketa da, eta bertan solaskide batzuk mintzatu edota eztabaidatu egiten dute gai filosofikoei buruz. Guztietan Sokrates da protagonista, eta Platonen ideiak haren ahotan entzuten ditugu. Elkarrizketak gaztarokoak, trantsiziokoak, heldutasunekoak eta zahartzarokoak taldetan banatzen dira.
Teoriak
Ezagutza gogoratzean datza
Platonen ezagutzaren doktrinak aurre egiten dio eszeptizismoari. Ezagutza ariman betidanik egon den jakingarrien oroitzea da. Arimak, gorputzarekin batu aurretik, ezagutza-objektu diren zerizanak ezagutu zituen, baina zigor baten ondorioz ahaztu egin zituen gorputzeratzean. Hala ere, zentzumenen bidezko mundua zerizan horien antzeko kopia moduan eginda dagoenez gero, hura ikusitakoan jatorrizko ezagutza-objektuak gogora datozkio. Hau da, munduan benetako zuzentasuna eta benetako irudirik ez badago, izatez, gure arimaren baitan egon behar dute; bestela, ez genituzke halakotzat ezagutuko.
Gizarte-sailen antolaketa
Hiriaren antolaketa, giza talde bakoitzari dagokion funtzioari jarraiki egiten du Platonek; horrela lortzen du herritarren interesak bateratzea, zuzentasuna hirian nagusi izan dadin. Honako gizarte-sailak bereizten ditu:
- Produktugileak: Eskulangintzan trebea denak oinarrizko ondasunak ekoizteko ardura izango du: nekazariak, eskulangileak, saltzaileak. Honi dagokion bertutea neurritasuna da; berauen ariman berezko irritsak oso nabarmenak baitira, eta horiek kontrolatuz perfekziora iristen baitira.
- Zaintzaileak: Soldaduek gaitasun fisiko eta moralez horniturik egon behar dute. Gizartearen defentsa izango da dagokien eginbeharra, eta sendotasuna euren bertutea.
- Gobernari filosofoak: Hauen bertutea zuhurtasuna da. Aurreko gizarte-mailako hiritarren artetik prestuenak eta hezienak agintari izatera deituta daude.
Gizarte-klase bakoitzak berea betetzen badu, ordena eta harmonia nagusituko dira hirian, eta zuzentasuna ekarriko du. Platonen sistema hau ez dator bat demokraziaren adiera arruntarekin. Onenak baino ezingo dira agintari politikoak izan. Beraz, Platonen iritzia ezkorra da.