Platon: Bizitza, Pentsamendua eta Gizarte Ideala

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,96 KB

Platonen Garaia

  1. Atanasen K.a. V. mendean bizi izan zen. Gaztetan dramak eta olerkiak idatzi zituen, baina Sokrates ezagutu zuenean erre egin zituen filosofian bakarrik jarduteko.
  2. Sokratesen heriotzak izugarri hunkitu zuen Platon, politikari uko egin eta gizarte zuzena asmatzeari ekin zion, jarduera teorikoari.
  3. Siziliara hiru bidaia egin zituen. Bertan eskola pitagorikoa ezagutu zuen eta saiatu zen Sirakusan bere gizartea antolatu eta gobernatzeko eredua gauzatzen, arrakastarik gabe.
  4. Atenasen Akademia eskola sortu zuen.
  5. Idazlanak oparoak izan ziren, elkarrizketa estiloan. Sokratesen ahotik hitz egiten du Platonek. Haien artean, "Apologia", Sokratesen defentsan; "Errepublika", "Oturuntza".
  6. Atenas izan zen lehen estatu-hiria demokrazia ezarri zuena. Atenasko demokrazia, ordea, ez zen gaur egun dugun bezalakoa. Esklaboek, atzerritarrek eta emakumeek ez zituzten eskubide politikorik.
  7. Sofistak, jakinduriaren irakasleak, agertu ziren. Ordainduz klaseak ematen zituzten. Erretorikaren maisuak ziren. Erretorika, entzuleak konbentzitzeko eta ez egia bilatzeko erabiltzen zuten.
  8. Platonek atsekabetuta bizi zuen demokrazia hori, batez ere Sokratesen heriotza zigorraren ondoren.
  9. Platonen filosofo aitzindariak hurrengoak izan ziren:
  • Heraklito: Naturan guztia aldatuz doan prozesua da, aldaketak etengabe gertatzen dira. Ezin gara bi aldiz bainatu ibaiko ur berdinetan.
  • Parmenides: Zentzumenek errealitatearen alde irrazionalak erakusten dizkigute; egia ezagutzeko arrazoiaz baliatu behar dugu. Platonek onartzen du zentzumenen eta arrazoiaren arteko banaketa hau.
  • Pitagorikoak: Sirakusan ezagutu zituen eta haiengandik matematiken garrantzia, eskolaren antolamendua eta arimaren hilezkortasuna eta transmigrazioaren sinesmena jaso zituen.
  • Sofistak: Eszeptikoak eta erlatibistak ziren. Platonek, Sokratesek bezala, egian sinesten zuen eta ez zegoen haiekin ados.
  • Sokrates: Ez zuen ezer idatzi. Bere metodoak bi urrats ditu: 1. Ironia. Galdera-erantzunen bitartez, eta ezjakinaren itxura eginez kontraesanak agertzen dira. 2. Maieutika: Norberaren ariman dauzkagun ezagutzak erditzen laguntzen du.

Platonen Pentsamendua

  1. Platonen ezagutza teoria erabat lotuta dago arete, bertutearekin, moralarekin eta politikarekin. Sokratesen intelektualismo moralaren arabera, jokaera okerra ezjakituriari dario. Nahita gaizki jokatzea ezinezkoa da Platonentzat, Sokratesentzat bezala. Zuzentasunaren ezagutzak gizakia zuzen bihurtzen du.
  2. Zentzumenek ez dute jakinduria ematen. Sofisten kontra eta Parmenidesen teoriari jarraituz, pertzepzioak itxurak hartzen ditu kontuan eta hauek aldakorrak dira. Baina ezagumenaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da.
  3. Platonek bi errealitate eta bi ezagutza maila bereizten ditu. Ezagutza motak iritzia eta zientzia dira. Errealitate mailak, zentzumenen mundua eta arrazoiaren mundua. Zentzumenen munduan gauza materialak eta haien irudiak ditugu; arrazoiaren munduan, aldiz, matematikak eta ideiak.
  4. Heziketa dugu ezagutza maila batetik bestera igarotzeko beharrezko bultzagarria.
  5. Platonek heziketaz duen ikuspuntua "Errepublika" VII. liburuan "Haitzuloaren Alegoria"-n azaltzen du. "Errepublika"-ko VII. liburuaren gaia hiri idealeko gobernadoreen heziketa da: nolako heziketa jaso behar duten gobernariek hirian zuzentasuna sortzeko. Liburua haitzuloaren alegoriarekin hasten da. Bertan, Platonek agintariaren heziketan egin behar den ibilbidea irudikatzen du.
  6. Bi mundu daude, zentzumenen mundua (haitzuloa, ilunpea) eta arrazoiaren mundua (kanpokoa, argiarena). Lehenengoan itzalak eta irudiak (estatuak) besterik ez daude, hau da, gauza materialak. Bigarrenean matematikako izakiak eta ideiak, benetako gauzak aurkitzen dira. Haitzuloaren barneko gauzak (estatuak eta beren irudiak) kanpoko gauzen (ideien) kopiak baino ez dira. Beraz, haitzuloa (mundu materiala) bakarrik ezagutzen dugunean errealitateari buruzko iritziak bakarrik izango ditugu. Benetako ezagutza edo zientzia eskuratzeko ideiak arrazoiaren bitartez ezagutu behar ditugu (argitara igo behar dugu). Maila batetik bestera igarotzea, berriz, ez da erraza, arimak ohitu behar baitu lehenago argitan eta gero ilunpetan ere ikustera, eta bide horretan heziketa ezinbesteko bultzagarri dugu. Hau da irakurri dugun testu honetan aipatzen dena.
  7. Igoera hori beharrekoa da bai bizitza pribatuan bai bizitza publikoan nagusitu behar diren idealen benetako zerizana ezagutzeko. Zuzentasuna, ongia, eta abar ezagutzen dituenak bakarrik jokatuko du zuzentasunez eta izango da ona.
  8. Gizakiok ezagutzen dugu benetako errealitate hori (ideien mundua) arimari esker, bertan daude, arimaren zati arrazionalean. Izan ere, arrazoi arima ideien mundukoa da eta gorputzeratu baino lehen han bizi eta ideiak (benetako izakiak) ikusi zituen. Mundu sentikor honetako gauzak ideien kopiak direnez, zentzumenen bidez ikusten ditugunean haien ereduak diren ideiak gogoratzen ditugu, benetako errealitate hura.
  9. Ideia guztien erpinean ongiaren ideia dago, eta bera ikustera iristen dena (filosofoa) izango da hiria gobernatzeko egokia. Are gehiago, filosofo hori behartuta dago gobernuan parte hartzera eta besteen heziketa bere gain hartzera.
  10. Filosofoa gobernuan gizartean dauden klaseetako bat baizik ez da. Zaindarien artetik egokienak agintari izateko aukeratuak izango dira.
  11. Platonen hiri idealean hiru gizarte-sail egon behar dute: ekoizleak, zaindariak eta gobernari-filosofoa. Ekoizleen bertutea neurritasuna edo moderazioa da; zaindarien bertutea sendotasuna; gobernari-filosofoena, berriz, zuhurtasuna edo prudentzia da. Platonen iritziz, gizarte klase bakoitzak berea betetzen badu ordena eta harmonia nagusituko dira hirian. Horrek esan nahi du, hain zuzen ere, berarentzat hirian zuzentasuna egotea.
  12. Hiriaren agintea adituei (filosofoei) emango zaie, zuzentasuna eta ongia ezagutzen dituzten bakarrak izanik, gauza dira hiria zuzentasunez gobernatzeko. Hau da Platonen ustez gobernu mota zuzen bakarra, onenen gobernua edo aristokrazia. Demokrazia, timokrazia, oligarkia eta tirania bezala, antolamendu mota okerrak dira.

Entradas relacionadas: