Platon eta Aristoteles: ideiak, ontologia eta politika
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,97 KB
Platonen ideien teoriari Aristotelesek egindako kritika
Platonen ideien teoriari Aristotelesek egindako kritika
Platon eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertzen dute; beraz, beraientzako errealitatea egiazkoa da eta ezagut dezakegu.
Hala ere, errealitatea modu desberdinean ulertzen dute:
Platonen eta Aristotelesen ikuspegiaren laburpena
Platonen ustez, mundu fisikoa (sentikorra) ez da benetako errealitatea; benetako errealitatea Ideien mundua da.
Aristotelesen iritziz, bereizketa substantzia eta akzidenteen artean dago, baina biak mundu fisikoan daude; lehen errealitatea substantzia da, bigarren errealitatea kontzeptualagoa eta unibertsalagoa da.
Ontologia: lehen eta bigarren errealitatea
Lehen errealitatea da inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea.
Bigarren substantzia esentzia unibertsalekin osatua dago.
Benetako errealitatea lehenengoa da, eta horren akzidenteak kantitatea, neurriak, kolorea eta antzekoak dira; materia zehaztugabea da eta hautagarria.
Ondorioz, ontologian Aristotelesen jarrera errealista da, Platonen idealismoaren aurrean.
Aldaketa nola azaltzen duten
Platonentzat aldaketa egiazko izateen (ideien) islapenetan bakarrik dago, hau da, mundu fisikoaren itzaletan.
Aristotelesengan aldaketa hilemorfismoarekin azaldu daiteke:
Aldaketaren prozesua hiru unetan ematen da:
Aldaketaren 3 aldiak
Oraingo izatea: forma.
Denboran zehar formaz (itxuraz) aldatzen dena: mantentzen den subjektua.
Izan daitekeena: potentzialitatea.
Izakiak bi elementuz osatutako substantziak dira: materia eta forma.
Platonentzat forma materiaren kanpoan dagoen ideia (eredua) izango da.
Aristotelesen ustez forma materiari guztiz lotuta dago.
Epistemologia: ezagutza nola ulertzen duten
Platonentzat mundu sentigarria benetako mundua ezagutzeko oztopoa da.
Aristotelesen aburuz, datu sentigarriak jasotzea ezinbesteko pausua da ezagutza prozesuan, nahiz eta ezagutza ez den soilik mundu fisikoan geratzen.
Aristotelesengan arima bizitzaren printzipioa da eta gorputzarekin batera galtzen da; beraz, Platonen gogoratze edo erreminizentziaren teoria baztertzen du.
Zoriontasunari buruzko ikuspegiak
Platonentzat zoriontasuna jakinduriari lotuta doa; beraz, hirian zoriontasuna lortzeko filosofoek izan behar dute agintea.
Aristotelesentzat zoriontasuna bizitzen ikasi behar den zerbait da: bizitzan zehar ondo jokatzea, ez dago lotuta inolako berezko gaitasun bakar batekin.
Platon eta Aristotelesen teoria politikoak
Aristotelesen ustez gizakiak perfekzioa lortzeko gizartean bizi behar du; Aristotelesek dio gizakia animalia politikoa dela.
Platonentzat gizakia soziala da berez, eta haren gainean hiria (polis) dago.
Aristotelesen arabera gizartean elkarterik berezkoena eta lehenengoa familia da, gero auzoa eta azkenik hiria.
Platonen ustez familiak desagertu behar du eta beti hiriaren zerbitzuan egon behar du.
Platonek dio hiriko agintariek jakintsuenak izan behar dutela; beraz, filosofoak izan behar dute agintean (filosofo-agintariak). Goi-mailako bi klase sozialetan pribazitate eta aberastasunak debekatzen ditu. Grekoen artean esklabotza ez du onartzen eta hezkuntzan ez du bereizketarik egiten sexuen artean, nahiz eta gaitasunen arabera bai bereizten.
Aristotelesentzat gobernuak bi motatakoak izan daitezke: gobernu zuzenak eta gobernu okerrak.
------>
Gobernu zuzenak eta okerrak
Gobernu zuzenak dira denon interesak bilatzen dituztenak; monarkia, aristokrazia edo errepublika izan daitezke.
Gobernu okerrak beren interesak bakarrik bilatzen dituztenak dira; tirania, oligarkia edo demagogia (demokrazia) izan daitezke.
Aberatsegi edo pobreen gobernua (oligarkia, demokrazia) ez da ona gobernatzeko; perfekzioa beti erdian kokatzen da: praktikan gobernu onena gehiengo gobernua izango da, hau da, erdiko gobernua, errepublika. Agintariek gutxiengoari ondasunak eta denbora librea izan behar dute.
Hiriko antolamenduan hiritar guztiek parte har dezakete, baina praktikan merezimenduen arabera aukeratuko dira agintariak. Gogoratu Aristotelesek esklabotza onartzen zuela eta emakumeak eta grekoak ez direnak gutxiesten zituela.
Nola lor daiteke zuzentasuna hirian?
Platonen ustez ezagutzak bermatzen du zuzen jokatzea (intelektualismo etikoa): ongia ezagutzen duenak ondo jokatuko du; beraz, hirian justizia zabaltzeko filosofoek gobernatu behar dute.
Aristotelesen ustez ezagutza beharrezkoa da, baina ez nahikoa: zuhurtziak erdiko bidea erakusten du. Muturrak txarrak direla argi dago, baina hau jakiteak ez du bermatzen zuzentasuna; arrazoimenak ez du aukeratzen, nahimenak bai; beraz, bertute etikoak beharrezkoak dira eta hauek ohituraz eta esperientziaz lortzen dira, behin eta berriz errepikatuz.
Platonentzat justizia harmonia eta oreka da, klase sozial desberdinen arteko oreka, non klase bakoitzak bere eginkizuna bete eta bere bertutea lantzen duen.
Aristotelesentzat justizia bertute etikoa da; bertutea da hiria iraunarazten duena, beraz, eraikitzen badu gobernua ona delako izango da (muturreko jarrerak saihestuz: demokrazia, oligarkia, tirania...). Justizia bertutea Legea eta Merezimenduen araberakoa da:
-------->
Hiritarrek hiriko legeen arabera bizi behar dute.
Hiriak hiritar bakoitzari bere meritu eta bertuteen arabera merezi duena eman behar dio.