Platon apunteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,13 KB

Platon


3 Definizioaren bilatzea: Sokratesek hizkuntzaren balioa errekuperatu nahi zuen sofisten aurrean. Bere ustez, hizkuntza ezin da besteak konbentzitzeko tresna hutsa izan, ezta zerbait eder eta distiratsua ere, baizik eta egia aurkitzeko tresna izateko helburua dauka eta legea eta morala ezartzeko komunitateak erabiltzen duen tresna izan behar du. Sokratesen kezka etika edo morala da batik bat. Bere elkarrizketetan bidezkoa, erretorika, edertasuna... Zer diren ikertzen saiatu zen. Guztientzat balio duten definizioen ezean zientzia ezinezkoa zaigu eta, larriagoa dena, gizakien arteko harremanak ere. Moral intelektualista: Sokratesek bertutea jakintzarekin identifikatzen zuen. Bere aburuz, zer egin behar duen dakienak ongi egiten du, eta gaizkileak ez daki zer egin behar duen. Sokratesek inork ez duela jakinaren gainean gaizki egiten pentsatzen zuen. Teknikaren (poiesis) eredua hartu zuen, eta moralaren eremura eraman zuen (praxis). "Zapatagin ona zapatak ongi egiten dakiena den bezala; bidezko gizona bidezkoa zer den dakiena da". Hemendik Sokratesen ustez, bekatu eta zigorra kontzeptuak ez zirela existitzen ondorioztatzen da. Gaizkileak hezi behar dira, hau da, espetxeek eskolak izan behar dute.


PLATON Bizitza, obrak eta problematika orokorra Bere bizitza hogei urteko lau periodotan bana daiteke: Haurtzaroa. Platon Atenasen jaio zen Kristo aurreko 427 urtean. Bere familia aristokratikoa zen. Lehenengo urteetan bere klaseari zegokion heziketa eman zioten. Kratilo, Heraklitoren dizipulua zena, filosofiako irakaslea izan zuen Literatura zalea izan zen. Olerkiak maiz agertzen dira bere obretan. Gaztaroa. Sokratesekiko harremanak eta Sirakusara iristea. 1. Sokratesekiko harremanak. Hogei urte zituela, Sokrates ezagutu zuen. Honen pertsonalitateak txunditu egin zuen; harez geroztik, bere dizipulurik leialena izanik.
Sokrates hil zenean, Atenasetik ihes egin zuen lagun batzuekin eta Megaran ezkutatu ziren, non Euklidesek (Sokratesen dizipulua ere zena) lagunduko zien. Arriskurik jadanik ez zegoela uste zuenean Atenasera itzuli eta idazten eta irakasten hasi zen
2. Sirakusara iristea. 390 urte aldera Mediterraneoan zehar bidaia egin zuen. Kreta, Egipto, Cirene eta Magna Grezia bisitatu zituen. Pitagorikoekin harremanetan jarri zen, eta bere sokratismoa nabarmenki aldatua suertatu zen. Sirakusako gortean errezibitua izan zen. Hantxe bere ideia politikoak praktikara eramaten saiatu zen. Erregeari filosofiaren araberako bidezko estatua egin zezala aholkatu zion. Tiranoa, berriz, ez zegoen bere gutiziak zapuzteko prest eta Platon egiendarrei entregatua izan zen. Horiek gerlako preso kontsideratu zuten, eta esklabo bezala saldu zuten. Beranduago, lagun batek erosiko zuen eta Atenasera itzultzerik izan zuen. Heldutasuna – Akademia Berrogei urte zituela Akademoren parkean eskola bat fundatu zuen, tokiarengatik Akademia deitu zena. Han hogei urtez irakatsi zuen eta bere elkarrizketa ederrenak idatzi zituen. Batez ere, filosofia, matematika eta astronomia irakasten zituen. Sarrerako txartel batean "Geometriarik ez dakienak ez du hemen sartzerik" irakur omen zitekeen. Zahartzaroa - Estatua antolatzeko saiakera berria 367 urtean Sirakusako tiranoa hil zen eta Platonek bere ideia politikoak praktikara eramateko momentua heldua zela uste izan zuen. Hirurogei urte zituela Sirakusara iritsi zen, baita berriro huts egin eta Atenasera itzuli behar ere. 361 urtean berriz saiatu zen eta emaitza bera izan zuen. Atenasen laurogei urte bete arte jarraitu zuen irakasten eta idazten. Akademiaren lorategian lurperatu zuten.


Entradas relacionadas: