Plastikozko Materialen Prozesuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB

IJEKZIO PUZTE PROZESUA:

Material jakin bat molde batean sartzen edo injektatzen da, forma edo aurreforma sortzeko. Forma hori moldean sartzen da, aire konprimituz puztuz luzatu eta zabaldu egiten da, ontziaren forma hartuz. Hozten utzi eta gero biak banatzen dira.


IJEZKETA PROZEDURA ZERTARAKO?:

Prozedura hori plastikozko xaflak edo laminak egiteko erabiltzen da. Bi aldaera ditu: ESTRUSIO BIDEZKOA eta KALANDRATZEA.

ESTRUSIO BIDEZKO IJEZKETA AZALDU:

Plastikozko xaflak egiteko erabiltzen da. Materiala estrusio makinatik pasatzen da. Makina horrek buru lau bat du eta hor eratzen da geruza. Gero, arrabola batetik pasatuta hoztu egiten da. Amaitzeko, biribilkatu, haril bat eratuz. Ekoizpen horren bidez, abiadura handia lor daiteke.

KALANDRATZEA AZALDU:

Batez ere PVC zko XAFLAK eta ESTALKIDUN EHUNAK egiteko erabiltzen da.

PVC a berotu eta arrabola batzuetatik pasatzen da, nahi bezalako lodiera duen lamina jarraitu bat lortu arte. KALANDRATIK ateratzean, laminak beste akabera bat har dezake, prozedura hauetako baten bidez: ESTANPATZEA, INPRIMATZEA edo METALIZATZEA.


APARTZEA AZALDU:

Prozedura horretan, airea edo beste gs bat sartzen da plastiko masabaten barruan. Burbuilak sortzen dira haren barnean etta materialaren bolumena handitzearekin batera, dentsitatea murrizten da

APARTZEA PROZEDURA ZER LORTZEKO:

POLIESTIROZKO eta POLIURETANOZKO aparrak egiteko. LASTAIRETAN, ISOLAMENDU TERMIKO eta AKUSTIKOETAN, BILGARRIETAN, BELAKIETAN etab…etan erabiltzen dira.


KONPRESIO BIDEZKO MOLDATZEA:

Materiala pikor edo ahuts forman KONTRAMOLDE batekin konprimitzen da, beroa emanez. Plastikoa bigundu egiten da, sare zurrun bat eratzen du eta behin betiko forma hartzen du.


HARITZE PROZEZUA:

Plastikoa birrindu eta labe batean sartzen da. Urtutakoan, zulo askoko ahoko batetik pastzen da, horrela, har finak lortzen dira. Gero, aire zurrusta batez hozten dira, eta amaitzeko, hariak luzatu eta biribilkatu egiten dira, HARILAK eratuz.


HUTSEAN FORMA EMANDAKO ELEMENTUAK:

Piezak, Neumatikoak, Teilatuak, Hegazkiñetako Kabinak, Haize babesak etab.

Entradas relacionadas: