Plastikoen Lotura, Birziklapena eta Hondakinen Tratamendua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,13 KB
Plastikoak Lotzeko Teknikak
Plastikoak lotzeko hiru modu nagusi daude: itsasgarriekin, beroaren bidez, eta torlojuak edo elementu hariztatuak erabiliz.
Lotura Tekniken Azalpena
Itsasgarriekin
Plastikozko bi gainazal elkarri itsatsi aurretik, izan dezaketen koipea kentzea eta ongi garbitzea komeni da. Plastiko bigunak badira, kola termofusiblez itsas daitezke, eta beste batzuetan, ukipen-kolaz ere.
Beroaren Bidez
Bero-iturri bat baliatuta, lotu nahi diren gainazalak urtu daitezke, konprimituz. Teknika hau termoplastikoak itsasteko bakarrik erabiltzen da.
Torlojuak eta Elementu Hariztatuak
Lotura desmuntagarria nahi dugunean erabiltzen da metodo hau, baina ezin da plastiko guztiekin erabili. Lotura horrek huts egin dezake denboraren joanean, tenperatura aldaketen eta dardaren eraginez.
Hondakin Plastikoen Kudeaketa eta Birziklapena
Prozedurak
Hondakin plastikoekin erabiltzen diren prozedura nagusiak hauek dira:
- Birziklapen Mekanikoa
- Birziklapen Kimikoa
- Energia Erabilera
Instalazioetako Prozesua
Hondakin plastikoak birziklapen-instalazioetara iristen direnean, plastiko motaren edo kolorearen arabera sailkatzen dira, birziklatzeko.
Plastikoak Identifikatzeko Modua
Fabrikatzaileek beren produktuetan identifikazio-kode bat ezartzen dute, baina ez da beti identifikatzea lortzen. Oso zaila da banantzea.
Plastikoak Banantzeko Prozedurak
Flotazio Bidezko Banantzea
Plastikoak dentsitate desberdinetako likidoetan sartzen dira. Likidoa baino dentsitate handiagoko plastikoak hondoratu egiten dira eta gainerakoek flotatu egiten dute.
Disolbatzaileen Bidezko Banantzea
Plastikoen nahastea disolbatzaile batean sartzen da. Disolbatzaileak batzuk disolbatzen ditu eta beste batzuk ez. Gero, iragazketaz banatzen dira.
Birziklapen Mekanikoa
Hondakin plastikoak garbitzen eta birrintzen dira eta pikorrak eratzen dira. Pikor horiek beste objektu batzuk fabrikatzeko erabiltzen dira.
Prozesua:
- Mota eta kolore bereko plastikoak biltzen dira.
- Garbitu eta birrindu egiten dira.
- Lehortu ondoren, lehengai gordinarekin nahasi eta urtu egiten dira.
- Likido hori estrusio-makina batetik pasatzen da.
Birziklapen Kimikoa
Plastikoen molekulak hausten dira, jatorrizko lehengaia berreskuratzeko; plastiko berriak egiteko erabil daiteke. Horretarako, zenbait prozesu kimiko baliatzen dira.
Birziklatu Ezin Diren Plastikoen Tratamendua
Birziklatzea lortu ez den plastikoekin zer egiten den: Erraustegietara eramaten dira, modu kontrolatuan erretzeko.
Erraustegiaren Funtzionamendua
Errausketaren bidez, hondakinen pisua eta bolumena murrizten da. Aldi berean, errekuntzan energia askatzen da. Energia hori ur-lurruna lortzeko erabil daiteke eta haren bidez, energia elektrikoa sor daiteke.
Erraustegiaren Desabantailak
Gasak isurtzen dira, eta hondakinak sortzen dira: errautsak eta zepak.