Plastikoen Konformazio Prozedurak: Estrusioa eta Moldeaketa

Tecnología Industrial2,34 KB

Plastikoen Konformazio Prozedurak

Hasierako masa bukaerakoaren berdina da.

1. Estrusioa

Plastiko termoplastikoa pikor moduan sartzen da estrusionatzeko makinan. Hau aurrez berotutako zilindro batean erortzen da; zilindroaren barruan torloju handi bat dago biraka, eta honek urtutako materiala aurrerantz bultzatzen du, ahorantz. Materiala ahotik pasatzen da eta ur-bainu hotz baten bidez solidotu egiten da.

  • Aplikazioak: Kable elektrikoetako estalki isolatzaileak, hoditeria.

2. Moldeaketa

Hiru teknika nagusi daude:

Konpresio bidezkoa

Plastiko termoegonkorrekin egiten da. Moldean hauts edo pikor forman sartzen da; molde harra eta emea erabiltzen dira eta berogailu-sistemei esker moldearen forma hartzen du plastikoak. Hoztu eta gero, moldetik bereizten da.

  • Aplikazioak: Elikagaientzako ontziak, makinentzako karkasak.

Puzte bidezkoa

Plastiko termoplastikoekin egiten da. Hasteko, tutu-itxura ematen zaio plastikoari eta lortu nahi dugun objektuaren itxurako moldean sartzen da. Segidan, moldearen ahotik aire konprimitua injektatzen da tutuaren barruan; horren ondorioz, plastikoa moldera egokitzen da. Hoztu ondoren, moldea ireki eta objektua ateratzen da.

  • Aplikazioak: Objektu hutsak, ur-botilak, baloiak.

Injekzio bidezkoa

Material termoplastikoak erabiltzen dira. Plastiko urtua moldean sartzen da; materiala hoztu eta solidifikatu ondoren, moldea ireki eta piezak ateratzen dira.

  • Aplikazioak: Baldeak, ontziak.

3. Kalandratua

Material termoplastikoentzat erabiltzen da. Estrusio batekin hasten da; plastikoa estrusionatu eta gero, arrabol edo rodillo batzuetatik pasatzen da, non prentsatu eta laminatzen den. Gero, erregulatzeko beste arrabol batzuetatik pasatzen da eta zizailatu egiten da nahi dugun luzera lortzeko.

  • Aplikazioak: Sukalde-gainak edo altzariak.

4. Termokonformatua

Plastiko termoplastikoekin egiten da. Erabili nahi dugun xafla molde baten gainean lotzen da eta berotu egiten da biguntzeko. Gero, xaflaren beheko aldeko airea xurgatzen da (hutsa eginez), eta xafla moldearen paretari itsasten zaio. Ondoren, dena hoztu eta pieza ateratzen da.

Descargar

PDF Word HTML