Plastikoen Ekoizpen Prozesuak: Estrusioa, Injekzioa eta Puztea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,41 KB
Plastikoak ekoizteko lehengaiak
Plastikoak ekoizteko behar diren lehengaiak honako hauek dira:
- Hautsak
- Bolatxoak
- Pikorrak
- Fluido likatsuak
Plastikoak merkaturatzeko formak
Plastikoak hainbat formatan merkaturatzen dira: aparrak, xaflak, zatiak, hautsa, pikorrak, etab.
Estrusio-prozesua
Estrusio bidez lortzen diren produktuak
Prozesu honen bidez, hodiak, errezelen errailak, profilak, plakak eta xaflak lortzen dira.
Estrusio-prozesuaren 4 urratsak
- Pikorrak tobera izeneko inbutu erraldoi batetik erortzen dira eta torloju amaigabe batean sartzen dira. Torloju horrek mugitu eta aurrerantz bultzatzen ditu.
- Zilindroko horma beroak ukitzean, masa berotu egiten da urtu arte. Egitura biguna, trinkoa eta homogeneoa hartzen du.
- Torloju beraren presioak eraginda, masak trokela zeharkatzen du eta amaierako forma hartzen du.
- Produktuaren arabera, produktu hotza lortzeko, horma hotza ukitzean hozten da. Plastiko estruditu epela zatitu edo kiribildu egiten da, produktuaren arabera.
Injekzio-prozesua
Injekzio bidez lortzen diren produktuak
Injekzio bidez hainbat produktu lortzen dira: automobilgintzako piezak, etxetresna elektrikoen karkasak (lehorgailuenak, irabiagailuenak, xurgagailuenak, telebistenak...), sukaldeko ontziteriak eta hozkailuen ateen barruko panelak.
Injekzio-prozesuaren unitateak
Injekzio-makinek bi unitate nagusi dituzte:
- Plastifikatzeko unitatea: Estrusio-makina bat da, plastikoa urtu eta moldean sartzen duena.
- Ixteko unitatea: Pistoi hidrauliko baten bidez, moldea irekitzen eta ixten du. Moldeak plastikoari nahi bezalako forma emateko hutsune bat dauka, elkarrekin ahokatzen diren bi zatiz osatuta dagoena. Moldean sartutako pieza hoztutakoan atera egiten da, eta gero, berriro hasten da zikloa.
Puzte-prozesua
Puzte bidez lortzen diren produktuak
Botilak eta barrutik hutsik dauden produktuak lortzeko erabiltzen da.
Estrusio-puzte prozesua
Estrusio-makinan, plastikozko hodi bat jartzen da molde baten bi erdi irekien arteko hutsunean. Moldea itxi eta ertzetako bat soldatzen da; beste ertzetik airea sartzen da presioz. Plastikoa moldearen horma hoztuen formari egokitzen zaio eta gorputz huts bihurtzen da.