Plastikoak: Propietateak, Motak eta Aplikazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB

Plastikoak: Propietateak eta Aplikazioak

1. Zergatik dira hain erabiliak plastikozko materialak?

  • Lehengai merkeak: Plastikoak ekoizteko behar diren lehengaiak lortzeko prozesuak ez dira garestiak.
  • Ekoizpen eraginkorra: Material plastikoz egindako piezak kantitate handietan ekoizten dira eta prozesua oso merkea da.
  • Ordezkatze-ahalmena: Plastikoek prestazio bera dituzten material garestiago batzuk ordezka ditzakete.
  • Pertsonalizazioa: Plastikoek aukera ematen dute nahi bezalako propietateak dituzten materialak ekoizteko, hala nola gardentasuna edo kolore jakin bat.

2. Plastikoen propietate nagusiak

  • Oso ongi jasaten dituzte esfortzuak.
  • Material horiek elektrizitate-isolatzaileak dira.
  • Azidoekiko, alkaliekiko eta disolbatzaileekiko erresistentzia ona dute.
  • Iragazgaitzak dira.

3. Fabrikazio-prozesuen araberako ezaugarriak

Bigunak edo gogorrak izan daitezke, elastikoak edo zurrunak, urtzeko errazak edo beroarekiko erresistenteak, etab.

4. Poliuretanozko objektuak

Habea, katiuzka, ur-tubua, baloia.

5. Zer dira Commodities plastikoak?

Erabilera asko dituztelako oso kantitate handietan erabiltzen diren plastikoak dira.

6. Zergatik dute plastikoek zenbaki-kode bat?

Lagungarria delako materialak banatzeko eta, ondoren, birziklatzeko.

7. PETE plastikoen erabilerak

Botilak, suilak eta erretiluak egiteko baliatzen da, baita ehun-zuntzak egiteko ere.

8. HDPE plastikoen erabilerak

Estaldura, itxitura, estalkiak, hodiak, etab.

9. PVC plastikoen erabilerak

  • Gogorra: Profilak, hodiak eta ontziak.
  • Biguna: Jostailuak, oinetakoak.

10. LDPE plastikoen erabilerak

Poltsak, bilgarriak, paketeak, forruak, isolatzaileak, jostailuak, etab.

11. PP plastikoen erabilerak

Edateko lastotxoak, ur- eta elikagai-ontziak, torlojuak eta zirrindolak, etab.

12. PS plastikoen erabilerak

Jostailuak, karkasak, etxeko tresnak, autoen zatiak, fardelak, bilgarriak, etab.

13. Beste plastiko mota batzuk

Polikarbonatoak, poliuretanoak eta poliamidak.

Entradas relacionadas: