Planta berriko dekretua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,9 KB

  1. Begikoak/Balidoak

Austriar Txikien garaian (XVII. Mendean) Felipe III.Ak sortutako kargu politikoa, garrantzi handiko figura zen erregearen izenean agindu zuelako. Hauek, erregearen konfiantzako pertsonak ziren, baina ez zen kargu ofiziala; hau da , erregeak konfiantza galtzen zuenean balidoak boterea galtzen zuen. Balidoen esku erreinuari zegozkien erabaki ekonomiko eta politiko nagusienak gelditu ziren (eskumen zabalak) honek ustelkeria nagusitzea ekartzen (ingurukoei faboreak) eta korrupzioarengatik figura kritikatua izan zen. Hauek izan ziren botere handiko hainbat balido: Lermako Dukea (Felipe III.), Olivares Konde Dukea (Felipe IV) eta Godoy (Carlos IV). Borboien garaian Estatu idazkari deitu zioten, baina instituzioa XIX. Mendea arte indarrean egon zen, azken balidoa Godoy izanik.

Moriskoen kanporaketa

Birkonkistaz geroztik, Iberiar Penintsulan bizi ziren musulmanak ziren, gehienak Granadan eta Aragoiko koroaren  kostaldean kokaturikoak, eta 1609an kanporatuak izan ziren Felipe III.Ak aginduta, Jainkoaren eta fedearen izenean eta Otomandarrekin konplotean aritzea haitzakitzat hartuz. Errege Katolikoak denak kristautzera behartu arren, islama praktikatzen jarraitu zuten, horregatik Felipe II.Aren garaitik aurrera  egoera okerrera egin zuen (inkisizioa, desjabetzeak, debekuak…) Honen aurrean matxinatu ziren eta Granadatik kanporatuak izan ziren. Hala ere, erabateko kanporaketa, 300 000 morisko inguru, 1609an eman zen. Honek giza drama bat izan zen (familiak bereizi, errefuxiatu beharra…), estatuarentzako hainbat ondorio negatiboak ekarriz;  batez ere Aragoiko koroari, nekazaritzan eta artisautzan adituak zirelako.

Ondorengotza Gerra

1701-14 artean lehiatu zen gerra, ondorioz Borboien dinastia ezarri zen Espainian. Gerraren arrazoia Carlos II.A (Austriarra) ondorengorik gabe hiltzean piztu zen, honek Felipe V Borboiari utzi zion koroa, baina Austriako dinastia ez zegoen ados eta Carlos Artxidukea hautagaitzat aurkeztu zuten. Gerrak izaera zibila izan zuen, Gaztela eta Nafarroak Borboien alde egin zuten eta Aragoiko koroak berriz, Austriarren alde (foruak galdu); baina, nazioarteko izaera izan zuen ere, Frantziak Borboien alde egin zuen eta Austriar dinastia Austria, Holanda eta Britainia Handiaren laguntza izan zuen. Carlos Artxidukea enperadore bihurtzean Britainia Handia gerratik atera eta bitartekari papera hartu zuen koroen batasunak ekiditearren. Gerra 1714an bukatu zen Utrecht bake itunaren bitartez, zeinak Borboiei legitimitatea ematen zion. Planta Berriko Dekretuen bidez, Aragoiko koroko lurraldeek euren foruak galdu zituzten.

Entradas relacionadas: