Planta berriko dekretua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,94 KB

ONDORENGOTZA GERRA 1701 eta 1714 bitartean egon zen gerra da. Carlos IIak hil zen eta testamentua Frantziako erregeari utzi zion (Felipe d’Anjou borboiari). Hau, Britainia Handirako arazoa zen (Espainia eta Frantzia elkartzea) eta honek gerra piztu zuen. Izaera bikoitzeko gerra izan zen: alde batetik, zibila (Gaztela eta Nafarroa borboien alde egin eta Aragoiko koroek Austriaren alde egin) eta beste aldetik, nazioartekoa (Felipe d’Anjou alde egin eta Europako potentziek parte hartu). Azkenean, gerra 1714ean bukatu zen, borboien dinastia ezarri zen eta haien foruak galdu zituzten.
UTRECHT ITUNA 1713an Espainiako ondorengotza gerrari amaiera eman zion tratatua da. Britainia Handiak bultzatuta sinatu zen. Honen arabera, hainbat lurra lortu zituen, Felipe d’Anjou errege bezala onartu zuten baldintza batekin: Espainia eta Frantziako tronuak ez batzea, eta Espainiar monarkiak Ameriketan zuen merkataritza monopolioa galdu zuen. Azkenean, Carlos VI Austriarrak ez zuen tratatua onartu eta gerran jarraitu zuten. 1714ean, Rastatteko itunarekin gerra ofizialki amaitu zen, Austriak Espainiar tronuari uko eginez. PLANTA BERRIKO DEKRETUAK Felipe Vak XVIII hasieran aplikatutako dekretuak dira. Hauekin, ondorengotza gerran borboien kontra egindako lurraldeek foruak galdu zituzten. Dekretuak 177077-16 bitarte argitaratu zen eta lurralde bakoitzak berea propioa zuen. Dekretuez geroztik, Aragoiko koroko lurraldeak Gaztelako lege, erakunde eta administrazioaren menpe gelditu ziren. Nafarroak eta probintzia baskondagek foruak mantendu zituzten. Azkenean, Planta Berriko dekretuak borboien politika zentralistaren lehenengo neurri esanguratsua izan zen. FAMILIA ITUNAK 1733-1789 bitarte Frantzia eta Espainia artean sinatutako hitzarmen militarrak dira. Hitzarmenaren helburu nagusiak hauek dira: Britainia Handiaren indarra txikitzeko batuta egotea, Frantzia eta Espainia erasotuak izatekotan elkar laguntzea eta ondorengotza gerran Hispainiar monarkiak izandako lur galera berreskuratzea. 3 hitzarmen egin ziren, eta hauen ondorioz, Espainiak Frantziari laguntza militarra eskaini behar zion eta nahiz eta Espainia hainbat lur berreskuratu, gerra hauek negatiboak izan ziren erresumarentzat. Azkenean, hitzarmenak borboien monarkiek iraun bitartean sonatu eta mantendu zen. 1789an Frantziar Iraultza hasi zen. JOVELLANOS Ospe handiko ilustratu asturiarra da, XVIII mendekoa. Ilustratu erreformista zen. Karlos IIIaren ministroa izan zen. Nekazaritzaren garrantzia defendatu zuen, hau da, fisiokrazioaren aldekoa zen. Elizaren lurren desamortizazioak planteatu zituen. Hezkuntza publikoen alde zegoen. Inkisizioaren aurka borrokatu zuen, eta horregatik, atxilotu zuten. Carlos IV garaian ere ministro izan zen. Azkenean, independentzia gerran frantsesen kontra egin zuen eta Frantziako gobernuan sartzeko gonbidatua izan zen, baino Jovellanosek ukatu zuen. DESPOTISMO ILUSTRATUA XVIIIan gobernatzeko zegoen modua da. Hainbat erreforma aplikatu ziren ilustratua mugimenduak planteatutakoa. Helburu nagusia erregeen botere absolutua bermatzea zen. Erreforma gehienak xumeak ziren eta ekonomiarekin lotuak zeuden: nekazaritza, meataritza, etab. Hobetzeko proposamenak luzatu zituzten, eta merkataritza handitzeko, muturreko protekzionismoarekin apurtu eta kontratazio etxeak bertan behera utzi zituzten. Espainian despotismoaren adibide bat Carlos IIIa da. Azkenean, goi mailakoen pribilegioak ukatu zituzten. GODOY Carlos IV erregearen emaztearen gizazaina izan zen. Bere amantea ere izan zela diote. XVIIIan Carlos IVaren balioa izan zen. Garrantzi handiko pertsona izan zen eta bere erabakiak polemika handikoak izan ziren. Kanpo politikan, Frantzia Iraultzan Frantziarekin bakea sinatu zuen, Frantziarekin kolaborazio politikari hasiera eman zion eta Napoleoni laguntza militarra eman zion. Barne politikan, oposizio zabala eragin zuen eta neurri ilustratuak egiten saiatu zen. Azkenean, Fontainebleauko ituna bere gainbehera politikoa suposatu zuen.

Entradas relacionadas: