Plangintza zentralizatuko ekonomia-sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB

Sistema ekonomiko definizioa

Gizarteak bere arazo ekonomikoak konpontzeko hautatutako antolaketa da. Sistema ekonomiko baten eginkizuna gizarte guztien oinarrizko arazoak konpontzea da.

Bi sistema erabakiak:


Merkatu-ekonomiako sistema


Eredu horretan, merkatuak hartzen ditu ekoizpen-erabaki nagusiak: zer, nola eta norentzat ekoitzi. Merkatuan, eskariaren eta eskaintzaren jokoaren bitartez hartzen dira erabaki horiek, gobernuak inolako parte-hartzerik izan gabe.

Zer eta zenbat ekoitzi eta banatu?
Enpresek familak eskatzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzte.Kantitatea, famillak ordaintzeko prest dauden prezioaren araberakoaizango da.

Nola?
Enpresek aukeratzen dute zer ekoizpen-baliabide eta zer teknologia erilbili errentilgarritasun haunditzena lortzeko .

Norentzat?
Gizabanakoen arteko aberastasunaren banaketaren arabera hartzen da erabaki hori.

Ekonomia zentralizatuko sistema


Botere ekonomikoa Estatuaren esku dago, hark gidatzen baitu ekonomiaren funtzionamendua oinarrizko erabakiak hartuz:
ekonomia planifikatua edo plangintza zentralizatuko ekonomia sistema (sistema komunista)

Zer eta zenbat ekoitzi eta banatu?
Agintariek erabakitzen dute zer ondasun eta zerbitzu behar dituzten lehentasunaren arabera.

Nola?
Agintariek plan ekonomikoak prestatzen dituzte:ekoizpen-teknikak, hornidurako bideak,langileen errentak,egin beharreko inbertsioak eta abar zehaztuz. Plangintzaren bitartez erabakitzen da,enpresek urtebeteko edo bost urteko aurreikuspenak eginez.

Norentzat?
Funtzio sozial bat bilatzen da,gizartearen beharrizanak asetzea da helburu nagusia. Estatuak erabakitzen du nork behar duen zer.

Abantailak eta eragozpenak:

Merkatu-ekonomia sistema


Abantailak:

-Merkatuak enpresen arteko konpetentzia sustatzen du.

-Ekoizpen-baliabideen jabegoa pribatua da.

-Enpresak pribatuak dira. Enpresa askatasuna.

-Merkatuak zehazten du zein ondasun edo zerbitzu ekoitzi. Kontsumitzailearen askatasun.

-Merkatuak zehazten du zeinkantitatetan eta preziotan salerosiko diren. Ondasunen eta zerbitzuen prezioak eskariaren eta eskaintzaren arabera zehazten dira.

Eragozpenak


-Ezegonkortasun ziklikoa.Sistemak krisiak jasaten ditu noizbehinka.

-Errentagarriak ez diren ondasunen urritasuna dagoelako,zenbait ondasun eta zerbitzu,sektore publikoak kudeatu eta hornitu behar ditu.


-lngurunearen hondamena (kutsadura) 

-Zenbait enpresen gehiegikeriak.

-Errentaren banaketa desorekatua.

Ekonomia zentralizatuko sistema


Abantailak


-Errentaren banaketan berdintasun handia dago.

-Enplegu tasa handia.

-Enpresen jardueraren oinarria planifikazio erakundeek zehaztutako plana gauzatzea da.Enpresen balioa betetzen duten funtzio sozialaren araberakoa da.

-Populazioak lehen mallako beharrak beteta ditu. 

Eragozpenak


-Sektore publikoa da ekoizpen-baliabideen jabea.Ez dago enpresak sortzeko ahalmenik.

-Sektore publikoak koordinatzen du gizartearen funtzionamendu ekonomikoa.

-Sektore publikoaren boterea absolutoa da.Burokrazia bultzatzen du;

estatuaren funtzionamendua astuna eta geldoa da. Gasto publiko handia.

-Ez dago empresen arteko lehiarik.

-Askotan ez dira plangintzen aurreikuspenak betetzen eta ez dituzte kontuan hartzen gizartearen benetako beharrizanak.

-Enpresa guztiek gizartean zeregina dute,lanpostuak bermatzea.Nahiz eta galerak sortu,irekita egongo dira.

-Sektore publikoak finkatzen ditu prezioak merkatuan.Berak erabakitzen du zer ondasun eta zerbitzu ekoitzi eta zein kantitatetan.Merkatuak ez du koordinatzen jarduera ekonomikoa eta funtzionamendu horrek ez ditu enpresak bultzatzen.

Ekonomia berriak


Ekonomia kolaboratiboa

Eredu honek garapen izugarria izan du azken urtetan, teknologiaren garapenarekin batera eta bereziki belaunaldi berrien bultzadaz.        

Ekonomia solidarioa



Eredu hauek pertsonak eta justizia soziala ardatz nagusi gisa hartzen dute, balio sistema batekin baita gobernantza eta antolaketa eredu desberdinekin, inpaktoa pertsonetan etaingurunean kokatuz.


EKONOMIA MISTOKO SISTEMA


Erabakiak nagusiki familien eta enpresen bidez hartuko dira.Hala ere, Estatuak esku hartuko du merkatu-ekonomiak eragiten zituen eragozpenak zuzentzeko (desberdintasuna, kutsadura, enpresen abusua,etab..). Hau da, merkatuaren eta estatuaren arteko nahasketa egongo da.

ZER eta ZENBAT ekoitzi eta banatu?

Enpresek familiek eskatzen dituzten ondasunak ekoizten dituzte, haiek sortzen baitituzte irabaziak.

Estatua errentagarriak ez diren ondasunak ekoizten ditu

NOLA ekoitzi eta banatu?

Enpresek mozkinaren printzipioari jarraituz ekoizten dute.Estatua ez etekinak lortzeko, baizik eta herritarren beharrak asetzeko.

NORENTZAT ekoitzi?

Enpresak merkatuan oinarritutako erabakiak eta horien prezioaren (eskasia eta ekoizpenari egiten dioten ekarpena) arabera banatzen ditu errentak.

Estatuak banaketan berdintasun handiagoa bilatzen du. Diru gehiago irabazten dutenei zerga gehiago kobratzen dizkie,eta gizarte-laguntzak ematen dizkie gutxiago irabazten dutenei.

Entradas relacionadas: