Plaka tektonikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,43 KB

1.1 Kontinenteen jitoaren teoria

Alfred Wegeneren teoria:

- Kontinenteak ez daudela geldirik, oso astiro mugitzen dira.

- Duela 300 milloi urte kontinente eta ozeano bakar zegoen: pangea eta panthalassa.

Bere frogak: 

Geografikoak: kontinente batzuen itsasertzen itxura antzekoa denez, agian lehenik kontinente bat osatzen zuten eta geroago bereizi egin ziren.

Geologikoak: Antzeko egitura geologikoak bereiztuta daude, hau da, gaur egun, ozeanoak daude erdian baina agian antzina lurralde horiek elkartuta egon dira.

Palenteologikoak: antzeko fosilak hainbat kontinentetan zeudezen, agian antzina kontinente zeudenez, agian antzina kontinente horiek elkartuta egon dia.

Biologikoak: kontinenteak bereizi ostean, animal batzuek eboluzionatu eta gero, espezie desberdinak sorrarazi dituzte.


1.2 Plaken tektonikaren teoria

Alferd Wegenerren teoriaren ondoren, eta aurrerapen zientifikoei esker, teoria berri hori sortu zen (mendikateak, sumendien jarduna eta lurrikarak azaltzen dituena.)

Bere frogak:
Itsas hondoko arroken adina: ozeanoen erdian dauden arrokak berriagoak dira, kontinenteetatik hurbilago daudenak baino. Itsas hondoa hedatu egiten delako froga da hori. Eta gainera, hedatzen dira ardatz nagusi batetik: dortsal ozeanikoetatik. Erdian arroka bolkanikoak sortuz doazen neurrian, zaharrak gero eta urrinago doazte.)

Itsas hondoko arroken paleomagnetismoa
: dortasalen bi aldeetan aldatzen da arroka magmatikoen polaritatea.

Sumendien eta lurrikaren banaketa geografikoa: sumendiak eta lurrikarak ugariagoak dira plaka tektonikoen ertzeetan.

Peleoklimatologiaren analisia: Hego hemisferioko kontinente guztiek eta Indiak klima glaziarra izan zuten antzina. Ondorioz, kontinente bat zegoen polotik hurbil.

Itsaspeko egituren azterketa:
Dortsal ozeanikoak aztertu egin dira eta horien erdian, itsas hondoko arrokak sortu dituen magmatismoa egiaztatu da.

1.3 Plaken mugiarazten dituen energia

Nondik dator Lurraren barneko beroa?

-Zati bat Lurraren sorreratik kontserbatzen da

- Beste zati bat Lurraren geruza sakonetan dauden elemenu erradiaktiboetatik.

 Lurraren barneko beroa da litosferako plakak mugiarazten dituen motorrra, sumendien eta lurrikaren erantzule.

Nola igotzen da beroa Lurraren barneko geruzatik litosferarantz?

Beroaren transmisioa azaltzeko teoriak:

KONBEKZIO-KORRONTEEN SISTEMA: Mantua jariakin (fluido) bezalakoa da; material beroenak eta dentsitate txikienekoak (urtutako materialak) igotzen dira, eta han haztu eta gero, jaisten dira berriz. Konbekzio-korrente horiei esker astenosferak bultzatzen du bere gainean litosfera eta oso astiro mugitzen da litosfera.

LUMA TERMIKOAK: Azken ikerketek diote astenosfera ez dela jariakin bezalakoa. Ondorioz, luma termikoen moduan igotzen dira urtutako materialak, eta errezela termikoen moduan jaisten dira.

Gainera, geologo batzuek uste dute plakak mugitzeko, konbekzio-korronteak ez ezik, grabitatearen indarrak ere beharrezkoak direla.

Entradas relacionadas: