Plaka litosferikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,48 KB

* LURRIKARAK:

Lurrikarak gertatzen dira lur barneko mugimenduen eragonez bat batean energía askatzen denean. Energia horrek bibrazioak sortzen ditu, uhin sismiko izenekoak, sorgunetik lur osoan zehar hedatzen direnak. Sorgune hori hipozentroa sismiko edo foko deritzo. Lurrazalean mugimendu sismikoa sumatzen den lehen puntua epizentroa da eta normalean hori da kalte gehien izaten dueña. Itsasoaren azpian geratzen badira, tsunamiak eragin ditzakete.

Sismografoa uhin sismikoen detektagailua eta sistograma paper batean marrazten duen diagrama da. Uhin sismikoen eragina aldatu egiten da zeharkatzen dituzten materialen izaeraren arabera, eta horri esker ezagutu eta azter daitezke.

* BOLKANISMOA:

Sumendia mantuaren beroak urtutako harriak eta solido egoeran dauden harri txiki zein handiak jaurtitzen ditu gainazalera. Ozeanoen hondoan gertatzen dira: Dortsal ozeanikoetan.

magmatismoa harriak erabat urtzea edo harrien zatiak urtzea da eta mantuan gertatzen da. Horren ondorioz, urtutako harriak disolbatutako gasek eta mineral edo harri zatiek osatzen dute magma. Magmek mantuaren azala zeharkatu eta gora egiteko joera izaten dute.

Laba, gasak galdu dituen harri likidoa da. Hau da, laba desgasifikazio prozesua jasan duen magma da.

* DESGASIFIKAZIOA ETA LEHERKORTASUNA:

Laba 1.000ºCtik gora ia ura bezain biguna da; 800ºCtik behera oso likatsua da eta oso mantso ibiltzen da, zailtasuna handiarekin. Magma hotzagoaren eta likatsuagoaren desgasifikazioa, ordea, bortitza da. Magma oso hotza dagoenenan, desgasifikazio prozesuak leherketa oso bortitzak eragin ditzake.

Leherkortasuna duten jarduera bolkanikoak arriskutsuak dira. Magmaren temperatura zenbat eta baxuagoa izan eta desgasifikazioa zenbat eta zailagoa izan, orduan leherketa gehiago izaten dira.

* PRODUKTU BOLKANIKO MOTAK:

Sumendiek gasak eta likidoak zein solido egoeran dauden hainbat material kanporatzen dituzte erupzioan.

1. Gasak: Ugarienak karbono dioxidoa eta ur lurruna

2. Likidoak: Tenperatura gora egin ahala, laba bigundu egiten da

3. Solidoak: Piroklastoa izena dute eta airera jaurtitako harria zatiak dira


  • LURRAREN GERUZA- EGITURA:

Hiru geruza nagusiak osatzen dute:

  1. Lurrazala→kanpoko geruza harritsua da. Azpian dagoen mantuarekin konparatuz, hotza eta zurruna da. 2 atal:

    1. Gainazal kontinentala: granitoz, harri metamorfiko eta sedimentarioz osatuta. 30-70km-ko lodiera. Kontinenteak sortzen ditu.

    2. Gainazal ozeanikoa: harri bolkanikoz osatuta (basaltoa). 10km-ko lodiera. Ozeanoen hondoak osatzen ditu.

  2. Mantua→ konposizio homogeneoa, Peridotita harriz osatuta. Lurrazalaren azpian, 2.900km sakoneraino.

  3. Nukleoa→  80% burdina eta 10% nikela. 6371km sakoneraino. 2 zati bereizten dira:

    1. Kanpo nukleoa
      : tenperatura altua→ likido-egoera

    2. Barne- nukleoa:  presioaren ondorioz→ solido egoera

  • LITOSFERA:

Goi mantuaren kanpoko zatia, lurrazalera lotuta dagoena, litosfera da. 70-300 km sakoneraino iristen da eta 2 mota bereizten dira:

  • Litosfera Kontinentala: gainazal kontinentala eta goi mantuaren zatia osatzen du eta 200-250km ditu. 150-300 km-ko lodiera du. HOTZAGOA eta ZURRUNAGOA da.

  • Litosfera Ozeanikoa: gainazal ozeanikoa eta goi mantuaren zatia osatzen dute eta 50-60km ditu. MEHEAGOA, MALGUAGOA eta DENTSOAGOA (litosferaren azpiko mantuan sar daiteke) da.

  • LURRAREN BARNEKO ENERGIA:

Orain dela 4.500 milioi urte gure planeta sortu zen. Lurraren barneko energiaren agerpenak:

  1. Bolkanismoa


    Sumendiek urtutako harriak isurtzen dituzte lurrazalera eta gas kopuru handiak aireratzen dituzte.
  2. Oso harri beroak: hainbat lekutan, lurrazalaren azpian tenperatura altuak hartzen dituzten harriak daude.

  3. Lurrikarak: lurraren gainazalaren mugimendu bortitzak eta laburrak dira.

  4. Kontinenteen higidura:  Lurraren mantuko konbekzio-higidurek eragiten dute.

  5. Mendien sorrera: 2 modutara sortzen dira: Lurraren gainazaleko materialak tolesten dira eta sumendien eraginaren ondorioz.


  • PLAKA LITOSFERIKOAK:

Litosfera oso zati handietan apurtuta dago. 11 plaka oso handi eta plaka txikiago pila bat daude. Plaka horietako gehienak mistoak dira: litosfera ozeanikoz eta kontinentalez osatuta daude.  


  • PLAKA HIGIDURAREN ERAGILEA:

Plaka litosferikoak higitu egiten dira eta elkarri bultza egiten diote. Zerk mugitzen ditu plaka handi horiek? Mantuan sortzen diren konbekzio korronteek.

  1. Goranzko korronteek: Zutabe antza dute. Zutabe horiek mantuaren oinarritik litosferaren oinarria igotzen dira eta gandor termiko deritze.

  2. Beheranzko korronteak: Mantuaren barruan sartzen den litosfera ozeaniko hotzean gertatzen dira.


  • PLAKA LITOSFERIKOEN HIGIDURA:

3 odutan higitzen dira:

  1. Talka eginez (Higidura konbergentea): Bi plakek talka egiten dutenean, Lodiena eta pisutsuena plaka arinearen azpian sartzen da. Azpian geratzen dena plaka ozeanikoa bada, mantuan hondoratu eta Subdukzio eremu bat eratzen da. Talka egiten duten 2 plaka Kontinentalak direnean, azpian geratzen dena ez da mantuar hondoratzen, plaka bata bestearen azpian geratzen dira.

  2. Urruduz (Higidura dibergentea): Bi plaka elkarrengandik urruntzen direnean, plaka horien artean zegoen mantuko materiala lurrazalera irteten da eta litosfera ozeaniko bihurtzen da. Bi plaken artean sortzen den arrailduari rift deritzo

  3. Irristatuz (Ebakidura higidura): Hori gertatzen denean, Plakak horizontalean higitzen dira, bata bestearen kontra irristatuz, eta faila eraldatzailea sotzen da.


  • PLAKEN HIGIDURAREKIN ZERIKUSIA DUTEN FENOMENOAK:

Plaka litosferikoen ertzak lurrikara eta erupzio arriskua duten eremuak izaten dira:

  1. Ertz dibergenteetan: Bi plaka banandu egiten dira, eta horrek bi plaka horien artean eratzen den pitzaduran edo riftean bolkanismo biziko eremuak sortzen dira.

  2. Ertz konbergenteetan: Bi plaka talka egiten dute eta bata bestearen azpian hondoratzen da. Hondoratzen den plaka ozeanikoa denean, manturaino iristen da, eta horrek bolkanismoa eragiten du gainazalean.

  3. Ebakidura ertzetan: Bi plakak elkar igurtzen dute eta sismikotasuna eragiten dute.

 

Entradas relacionadas: