Pintura gotikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 56,72 KB

ERREFERENTE HISTORIKOAK:

  • X.Mendearen bukaeran egonkortasuna errotu Europa kristauan. Hiru alderdi hauek hau eragin zuten: lasaitasuna erresumetan, feudalismoa ezarri eta eliza nagusitu.

  • Erromesaldiak egiten hasi ziren leku santuetan  (Jerusalem, Erroma eta Santiago Konpostelakoa). Artistak batetik bestera mugitzen hasi ziren eta arte ekoizpena ugaritu egin zen.

  • VI.Mendean Beneditarren ordena sortu zen. Monje beneditarrek hiru boto nagusi: nagusien esana betetzea, kastitatea eta pobretasuna.

  • Pobretasun botoa hautsi zutenean, aberastasuna etorri zen. XII.Mendean ordenak beste erreforma bat izan zuen eta zistertarren ordena sortu zen.

KOKALEKUA ETA BILAKAERA ARTISTIKOA:

Arte erromanikoa, Eskandinaviako herrialdetatik Italia hegoalderaino zein Iberiar penintsularen iparralderaino zabaldu zen. Arte erromanikoak hiru aldi ditu:

  • Lehen Erromanikoa (X bukaera-XI)

  • Erromaniko betea (XI bukaera-XII erdialdea)

  • Erromaniko berantiarra ( XII.Mendearen erdialde-XIII.Aren lehen urteetara)

TESTUINGURUA ETA MENDEBALDEKO EUROPAN ZABALTZEN LAGUNTZEN DUTEN ERAGILEAK. DONEJAKUE BIDEA, KULTURA ETA ARTEAREN TRUKAKETAREN ARDATZ:

  • Testuingurua:

Europan garatu zen arte erromanikoa, XI. Eta XII. Mendeetan. Gizarte feudala zen garai hartako gizarte mota. Feudalismoak indarra hartu zuen. Nekazari-giroa azkartu egin zen. Formen zurruntasuna eta errealitatearen abstrakzioa estilo erromanikoaren ezaugarri nagusiak izan ziren.

  • Estiloa zabaltzen lagundu zuten faktoreak:

    • Clunyko ordena.

    • Donejakueko bidea

    • Hargin lonbardiarrak: Bi ezaugarri:

      • Arku txiki itsu tipikoak erlaitzen

      • Zerrenda bertikalak absideen kanpoaldean

EZAUGARRI OROKORRAK:

  • Eliza kristauaren behin betiko garaipena aldarrikatzeko asmoa.

  • Tenplu mota berri bat sortu zen.

  • Artisau-artistek, enkarguz lan egin ohi zuten.

ARKITEKTURA, JAUNGOIKOAREN ZERBITZUAN:

Arte erromanikoa erlijio estilokoa zen eta eraikin adierazgarrienak katedralak, elizak eta monasterioak ziren.

  • Katedralak eta elizak:

1000. Urtetik aurrera, elizak eta katedralak eraikitzen hasi. Horien egitura:

  • Absidea

  • Transeptua

  • Gurutze latindarreko oinplanoa

  • Gurutzadura eta zinborioa: Erdiko nabea eta transeptua elkartzen diren gunea.

  • Presbiterioa (korua eta aldare nagusia): transeptu eta absidearekin batera tenplu erromanikoetako burualdea osatzen zuten.

  • Deanbulatorioa: Zirkulu erdi formako pasabide bat da, alboetako nabeak luzatu eta presbiterioko atzealdea inguratzen duena, kapera erradial txiki batzuk (absidioloak) irekitzen dira.

  • Barnealdean, erdiko nabea kanoi-ganga batez estaltzen da eta parpain-arkuek sendotzen du ganga hori.

  • Ertz-ganga: Alboetako nabeak estaltzeko.

  • Nabeak bereizten dituzten hormetan 2 atal:

    • Arkuteriak: erdiko nabeak eta alboetakoak lotzen dituzte.

    • Tribuna (Triforioa): Leiho txikiak diru, argia barrura sartzeko.

  • Horma bularrak: eraikina sendotzeko.

  • Bi kanpandorre

  • Italian estilo berezia hartu zuten. Ezaugarri nagusiak:

    • Adreilua erabiltzea

    • Antzinako materialak (marmola) aprobetxatzea

    • Hiru katedral eraikinak (fisikoki berezita egotea)

      • Katedrala

      • Bataiategia

      • Kanpandorrea

      • Hala nola, Pisako katedralean.

  • Katalunian: San Clemente eta Santa Maria elizak

  • Gaztela eta Leonen: San Isidoro Colegiata

  • Fromistako San Martin

  • Galizian: Santiago Konpostelakoa

  • Monasterio multzoak:

    • Klaustro baten inguruan egituratu ziren gune garrantzitsuak (eliza, logela, liburutegia...). Klaustroa erdian kokatutako patio bat zen, lorategiz hornitua zegoena. Adibidez: Ripolleko Santa Maria eta Santo Domingo de Silos.

  • Arkitektura zibilaren defentsa-izaera:

    • Zutik iraun duten hiru eraikin:

      • Ospitaleak

      • Ostatuak

      • Gazteluak

        • Defentsa-izaera nabaria zuten

        • Goialde estrategikoetan eraiki ziren

        • Harrizko harresi bat zuten inguruan

        • Barruan dorre nagusi zegoen

        • Jaun feudalak bizi ziren eta feudoko biztanleak babestu

        • Patioa leku garrantzitsua zen

ESKULTURA MONUMENTALAREN ETA PORTADA ERROMANIKOAREN BERPIZTEA: ESKULTURAREN IRUDIAK:

Eskultura erromanikoa estu-estu lotua zegoen arkitekturarekin. Helburua ez zen dekoratzea soilik, baizik eta Bibliako irakurgaiak ulertzen laguntzea. Horrela, irudi-liburu bilakatu zen elizako eta monasterioko esparrua.

Gaiak:

  • Erlijiozkoak: Itun Zaharretik, Itun Berritik eta Santuen bizitzatik ateratako gaiak

  • Animalia fantastikoak

  • Eguneroko bizitzari buruzko eszenak

  • Loreak, landareak, irudi geometrikoak

Katedraletako eta elizetako portalak, atal garrantzitsuenak:

  • Tinpanoa: Kristo Maiestatean eta tetramorfoa (lau ebanjelarien ikurrak) irudikatzen ziren bertan.

  • Tinpanoaren inguruan arkiboltak, zangoak, ateburua eta mainela daude, mota erlijioso edo sinbolikoko erliebe geometriko edo figuratiboekin dekoratzen zituztenak. Gai ohikoena Apokalipsiaren hogeita lau agure apostoluena da. Mainelean, askotan, Ama Birjinaren irudia jartzen zuten.

  • Adibideak: Nabarmengarriak dira Moissac eta Vezelay Frantzian, eta Santiago Katedraleko Aintzaren ataria Galizian.

Eskulturaren ezaugarriak:

  • Irudi hieratikoak dira, zurrunak eta espresiorik gabeak.

  • Ez dago perspektibarik, eta, hondoan ez dago arkitektura-
    Eraikinik edo paisaiarik.

  • Irudikatutako pertsonaiak arkitektura-esparrura egokituta daude.

  • Konposizio-gune osoa betetzeko joera: horror bacui (“hutsari beldurra”).

  • Forma geometriko eta simetrikoetan erabiltzeko joera.

  • Polikromia erabiltzea.

Debozio-eskulturak

Zurezko debozio-eskulturek ere soiko ezaugarriak dituzte. Polikromia aberatsa dute eta hiru multzotan bereizten dira:

  • Andre Maria Sedes Sapientiae gisa: Ama Birjinaren irudia Jesus haurra altzoan duela.

  • Gurutziltzatzea:

    • Kristo garailea

    • Kristoa sufritzen

  • Gurutzetik eraistea.

Bolizko eskulturak ere nabarmengarriak dira.


PINTURA IRUDI SAKRATU GISA:

Pintura erromanikoa, arkitekturaren mende egon zen. Honako bi hauek izan ziren adierazpide nagusiak:

  • Hormako fresko-

    pintura

    elizetako hormak, gangak, absideak apaintzeko.
  • Taula gaineko tenpera-pintura: aldareko aurrealdeak egiteko.

Erlijio gaiak dira nagusi ziren erabat. Itun Zaharreko eta Itun Berriko istorioek erabiltzen ziren dekoratzeko: Kristo Maiestatean eta Maria.

Pintura erromanikoaren ezaugarriak:

  • Irudiak espazio fisikora eta arkitektura esparrura egokitzea

  • Ez dago perspektibarik eta hondo monokromoak sortzeko joera dago.

  • Horror vacui (hutsaren beldurra), konposizio gune oso-osoa betetzeko joera.

  • Perspektiba hierarkikoa, hau da, pertsonaia garrantzitsuena besteak baino handiagoa irudikatzea

  • Formak modu geometriko eta simetrikoan erabiltzeko joera

  • Formak zehaztu eta kolore uniformeak erabili. Siluetak mugatzea marra ilunak erabiliz

  • Tonalitate biziko kolore ugari erabiltzea

Pintura estiloak:

Bi ildo bereizten dira XI eta XII.Mendeetan:

  • Estilo franko erromanikoa: Gaztelan (San Isidoro elizako errege-erreginen freskoak, Leonen) hedatu zen gehienbat.

  • Estilo bizantziarra: Estilo honetako pintura nagusiak Katalunian (Sant Climent eta Santa Maria elizetako freskoak) daude. Hieratikotasuna, irudiak aurrez aurre irudikatzen dira, gorputzak estilizatzea, konposizioen handitasuna eta simetriarekiko obsesioa.

IRUDIAK:

Arkitektura:

  • Formistako San Martin

  • Compostelako Santiagoko katedrala

Eskultura:

  • Conques-eko Santa Feren Azken Epaiketa

  • Siloseko klaustroko San Tomasen Zalantzaren erliebea

Pintura:

  • Leongo San Isidroren Panteoia

  • Taull-eko San Clementeren Absidea

ARTE GOTIKOA


ERREFERENTE HISTORIKOAK:

  • XIII. Mendean zehar hondoa jo zuen.

  • gizarte-klase berria sortu zen: burgesia. Burgesiak batez ere hirietan zuen eragina.

  • Aldi berean Humanismoa sortu zen.

KOKALEKUA ETA BILAKAERA ARTISTIKOA:

Arte gotikoa


Parisen sortu zen eta Europa osora zabaldu zen.

Hiru ziklo handi bereizten dira:

  • Hasierako aldia: (XII. Medearen bigarren erdia eta XII. Mendearen hasiera). Forma gotiko berrien egitura ekarriko zuen bilakaera gertatu zen.

  • Aldi klasikoa: (XIII. Eta XIV. Mendeak) Gailurra jo zuen gotikoak (gotikoa momentu onenean zegoen)

  • Amaierako aldia: ( XV. Mendea eta XVI. Mendearen hasiera) Flamingero ere deitua. Apaingarrien joritasuna nagusitu zen.

EZAUGARRI NAGUSIAK:

  • Arkitektura izan zuen arte-adierazpide nagusi arte gotikoak.

  • Katedralak izan ziren eraikin garrantzitsuak.  Gorantz begira eraikita, eta argitasuna nagusi barnealdean, eremu bikaina bilakatu nahi zituzten Jainkoarengana hurbiltzeko.

  • Jainkoaren eta gizakien arteko hurbiltasun hori eskultura eta pinturaren bitartez ikusten zen

  • Eskulturan eta pinturan gai erlijiosoek nagusi izan ziren

ARKITEKTURA:

ARKITEKTURA:

Katedrala arkitektura gotikoaren eraikin paradigmatikoa izan zen.

ELEMENTU ARKITEKTONIKO NAGUSIAK:

Hori ahalbidetu zuten elementuak bi izan ziren:

  • Arku zorrotza, erdi-puntukoa baino arinagoa zena

  • Gurutze ganga

Bi elementu horiei esker, arkitektoek leiho zabal handiak ireki ahal izan zituzten, beirate koloretsuen bidez apaindu zirenak. Nabeak altuagoak eta zabalagoak zirenez, bai eta hormak arinagoak ere, indartu egin behar izan zuten eraikinaren kanpoaldeko egitura. Horretarako, arbotantez eta horma-bularrez osatutako sistema konplexu bat erabili zen, barnealdeko gangen pisua orekatzen zuena.

Oinplanoari dagokionez, katedral gotikoak bere bera den antolakuntza du:

  • Hiru edo bost nabe, luzetara eginak; erdikoa alboetakoak baino altuagoa eta zabalagoa da.

  • Burualdean transeptu laburragoa dago.

  • Deanbulatorioa ed girola eta, inguruan, hainbat kapera erradial.

Barneko altxaera hiru mailatan banatzen da: arkuteriak, alboetako nabeen sarbidea; triforioa, arkuteria meharrek inguratutako pasabidea; eta klaristorioa, goiko gorputz leihoduna. Beheko aldean, barnealdeko nabe adina portale daude, apaindura eskultoriko aberatsa dutenak. Beste bi elementu nabarmentzen dira kanpoaldean: bi isuriko estalkia, eta zinborioa, zenbaitetan gurutzadura koroatzen duena. Ageri diren beste elementu arkitektonikoak orratzak eta piramide edo kono formako pinakuluak, dorreetan, eta gableteak, frontoi modura jarritako akabera puntadunak, eraikinen bertikaltasuna azpimarratzeko baliatzen dira.

Arkitektura gotikoaren bilakaera aztertzeko, beharrezkoa da eraikin erlijiosoak eta eraikin zibilak bereiztea. Irudiak: Notre-dame, Sainte-chapelle (beirategiak) eta Leongo katedrala.


DIBERTSITATEA PINTURAN:

  • Taula gaineko pinturak (erretaulak) eta beiratezko pintura erabiltzen hasi ziren. miniatura-lanak egiten hasi. Hauek tailer espezializatuek egiten hasi ziren.

  • Pintura gotikoak jorratutako gaiak erlijiosoa ziren, funtsean, eta lehentasun berezia zuten Jesus eta Andre Mariaren bizitzen irudiek. Gai profanoak ere sartu ziren, pixkanaka bazen ere, eta erretratua nabarmendu zen horietan.

Oro har, figuretan kanon eta proportzio naturalak erabiltzea izan zen pintura gotikoaren ezaugarria, baita adierazgarritasun gehiegiko aurpegi eta keinuak ere. Gainera, argiaren bidez hasi ziren gorputzak modelatzen, eta konposizioen espazio-markoa zehazten, arkitektura eta paisaien bidez.

Teknikari dagokionez, tenpera-pintura nabarmentzen da, baina Italian, freskoa. Bestetik, olio-pintura erabiltzen hasi zen, erabat hedatuko zena XV. Mendetik aurrera, Flandrian, Van Eyck anaiei esker.

Aldi gotikoan zehar lau estilo bereiz daitezke:

  • Estilo gotiko frantziar edo lineala (XII. Mendearen bukaera-XIII. Mendea), Paris eta Borgoinako gorte frantsesetan sortua. Beirate eta miniaturen artearen eragin argia du, eta linea erabat nabarmentzea kolorearen gainean da bere ezaugarri nagusia. Figurek aldi erromanikoek baino hieratikotasun gutxiago agertzen dute. Adib: Saint-Chapelle, Parisen eta Leongo katedraleko beirateak, Espainian.

  • Estilo gotiko italiarra(1250-1400).

    • Ezaugarriak:

      • Kolore argiak erabiltzea

      • Linea kurbo eta bihurgunetsuak nagusitzea

      • Figuretan bolumena sortzea

      • Komunikazio nahia agertzea

      • Perspektiba lortzeko lehen saiakerak egitea

    • Bi arte-gune nagusi:

      • Sienan

      • Florentzian (Giotto) Paduako Scrovegni familiakoen kaperan egindako horma-pintura.

  • Nazioarteko edo gortesau-estiloa(1375-1425) Europako gorte nagusien giroan garatu zen.

  • Flandriako estilo edo eskola(XV.Mendea).

    • Herbehereetan eta Flandesen garatu zen gehienbat

    • Teknika: nazioarteko gotikoaren ondorioa

    • Olio-pintura perfekzionatu

    • Errealitatea, xehetasun maila izugarriz islatu

    • Mugimendu eza eta sinbolismo handia ziren beste ezaugarri batzuk

    • Gai erlijiosoak eta profanoak nahastu ziren

    • Erretratuaren aldeko interes handia agertu zen

    • Artista garrantzitsuak:

      • Jan Van Eyck (Bildots mistikoaren adorazioa erretaularen egilea)

      • Rogier Van Der Weyden

      • Bosch egileak (bere lana pintura surrealistaren aurreirudia izan zen)

Entradas relacionadas: