Pintura gotikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,6 KB

Burgoseko katedrala

BURGOS-KO KATEDRALA, 1221. Urtetik aurrera eraberritua

Espainiako lehen gotikoaren adibide garrantzitsuenetako bat. Arkitektura erlijiosoa. Latin gurutzeko oina, hiru nabe eta, absidearen inguruan, girola bikoitza ditu.

Hala ere, estilo gotikoa ez ezik, beste estilo askoren bilduma bat da: aldaketa garrantzitsuak XV. Mendeetan izan zituen eta XVI. Mendean ere. Material eraikitzailea kareharria da.

Erdialdeko nabeko murrua hiru zatitan banatuta dago: nabeak komunikatzen dituzten arauak, triforio handi bat eta ojiba itxurako leihateak, argiaren sarrera ahalbideratzen dutenak. Argiztapena bi arrosetoiei esker egiten da. Ertz gangen bidez estaltzen da.

Elizako oinetara aurkitzen dituzten dorreetako orratzak (txapitelak) ederki zulatuta daude. Katedralaren  ederrena zimborio-a da, gurutzaduraren erdian. Ederki apainduta dago motibo desberdinekin izar ganga batek estaltzen du.

Arnolfini eta bere senar-emaztea

Arnolfini senar-emazteak (Van Eyck) Jan Van Eyckek egindako pintura honek islatzen dizkigu XV. Mendeko burgesia berriaren goraldi ekonomikoa. Koadroaren enkargua egin dutenak erretratuak ager daitezke, hau da, Flandesen bizi zen italiar merkataria, negozio-gizona eta bankaria, Giovanni Arnolfini eta bere emaztea. Egilea, Jan Van Eyck, Flandesko eskolako pintorerik hoberena eta eraginkorrena kontsidera daiteke, Europa osoan eragina izan zuena. Ohol gaineko teknika mistoa (tenple eta olioa); tenplea eta olioa erabiltzen dituena, pintzel fin-finez aplikatua; honi esker koloreetan aberastasun handiko nabardurak eta lausodurak lor daitezke eta objektu gutien kalitateak eta mota guztietako xehetasunak itxuratu daitezke.  Hala ere, neurri txikietako koadroa da: 80 x 60 cm. Konposizioa: Konposizio orekatua, simetrikoa, ardatz zentral baten inguruan egina. Ardatza lanparan hasten da, ispiluan jarraitzen du, eskuetatik igarotzen da eta, azkenean, txakurrean bukatzen da. Perspektiba naturala: Espazio erreala irudikatu da perspektiba naturalaren bidez eta marra eta koloreen nabarduren bitartez. Ari inguratzailea: Argiak dena inguratu eta batu egiten du. Argigune ugari dago, argiak pertsonaiak eta gauza guztiak emeki inguratzen ditu (argigune bat baino gehiago dago). Errealismoa eta xehetasunekiko atsegintasuna antzematen da, ehundurak eta kalitateen bereizketa landu baita, bisoizko kapa, metalezko kristalezko abakoa, ispiluaren hamaika xehetasun. Giovanni Arnolfini eta Giovanna Cenamiren ezteiak dira: senar-emazteek egiten zuten ezkontza, ez apaizak. Kandela piztuak ospakizun erlijiosoa egiten ari dela iragartzen omen digu. Sagarrak bekatu aurreko egoera gogoratzen digute, eta aldi berean bekatariak garela ere bai (beste batzuen ustez laranjak dira, fruitu garestiak, ezkongaien aberastasuna adierazten dutenak). Txakurrak fideltasuna sinbolizatzen du, senar-emazteen artean gorde beharrekoa. (Sandaliak lurrean eszena sakratua dela edota) obedientzia adieraz dezake. Ohea desegin gabe egoteak ezkontza ez dela kontsumatu oraindik esan nahi omen du. Ispilu txukunak Ama Birjinaren garbitasuna adieraz dezake, eta biribila denez gero, Jainkoaren Begia eta egiaren sinboloa. Lekukorik ere badago eta ispilura islatzen dira bi gorputz, horietako bat pinturaren egilerena izanen da, ispiluaren gainean jarritako sinaduran bertan izan zela eta ezkontzaren lekukoa zela esaten baitigu: “Johanes da Eyck Fuit hic”. Pintorea, beraz, ezkontzaren lekukoa da, eta pintura ezkontza horren testigantza dokumentu plastiko-bisuala da.


ARKITEKTURA GOTIKOAREN ALDIAK

Gotiko klasikoa, XIII. Mendearen hasieran sartzen da, katedral garrants¡zitsuenak Amiens, Chartres, Burgos eta Toledoko katedralak, handia zen erdiko nabearen eta albokoenaren arteko aldea eta guztiz zabaldu zen zutabeen arteko espazioak beira-lehioz joera, hormez itxi ordez (Pariseko Sainte Chapelle).

Gotiko manierista, XIV. Mendean, bere isla artistikoa izan zuen katedralen eraikuntzan. Zorrotzagoak ziren atkuak eta dekorazio lanak azaldu ziren haien barnean.

Gotiko flamijeroa edo garduna, XV. Mendean garatu zen. Gangen nerbioak eta hutsarteko trazeriak gero eta bihurriago apaindu zituzten, garren itxura emandez eta harria filigranaz landurik. Dekorazioa askoz korapilatsuagoa izango da eta arko konopiala erabili zen.

ESKULTURA MOTAK

Erliebea, mukuilu borobileko eskultura eta erretaulak.

PINTURAREN ALDIAK

Gotiko lineala edo franko-gotikoa, XIII. Mendean garatu zen eta frantzian jaio zen. Ezaugarriak hauek dira, irudiaren garrantzia, inguruak oso markatuak, kolore biziak, modelatu sinplea, gaiak naturalismo tolesgabez, arte idealizatua. Miniaturetan, batik bat, eta beiretan burutzen da.

Italo-gotikoa edo Trecento-ko gotikoa: Italian garatu zen, XIII. Mendean zehar, eta XIV. Mendean Europara zabalduz. Ezaugarriak: sakontasuna, anatomia eta psikologia erlazionatu keinu eta jarreren bidez, argia baloratu, bolumena sentimenduaren errepresentazioa. Artisten artean, Simone Martini (Deikundea), Cimbaue (Gurutzea) eta Giotto (Scrovegni kaperako Egiptorako ihesako freskoak eta Madonna) nabarmendu behar dira.

Nazioarteko gotikoa: estiloa Alemania aldean sortu zen XIV. Mendean eta XV lehen erdian zabaldu zen. Estilo lineal eta italo gotikoaren arteko nahaste bat da. Ezaugurriak, anekdotirakoaren balorazioa, irudien luzapena, kurbotasun garrantzia, teknika zehatza, zehaatuasunak, colore argi eta distiratsuak, joera naturalista gaietan Egileak: Lorenzetti (Gobernu onaren alegoria),

Gotiko flandestarra


XV. Mendean, olioa erabiltzen da, kolore gama aberastuz eta lausordurak. Aparteko zehastasuna eta paisaiak pintatzeko zaletasuna nabari da. Pintoreei "Primitivos flamencos" izenaz ezagutzen zaie. Pintore batzuk, Jan Van Eyck (Bildots Mistikoaren poliptikoa, Rolin kantzelierraren Ama Birgina eta Arnolfini Senar-emazteak), R. Van Der Weydenek (Gurutzetik Eraistean), El Bosko (Delizen lorategia).


DAVID

Miguel Angel Buonarrotiren Davida. Italiako Cinquecentoko obra klasizista bat dela esan dezakegu. Mukulu biribileko eskultura hau zutik dagoen gizon gazte baten irudikapena da. Marmol zuria erabili du egileak eskultura hau egiteko. Neurriak: 5,7 metro. Handitasuna eta tentsio dinamikoa du (“terribilita”) izan ere, irudia hanka baten gainean egon arren, bestea aurrerantz doa, burua apur bat okertuta du, ukondoetako bat tolestuta. Argiak neurrizko argiluna sortzen du. Espresio figuratiboa eta idealista du, giza gorputza ideala irudikatzen baitu, nahiz eta tentsioan irudikatutako giharrek adierazkortasun eta errealismoa ematen dioten eskulturari. Tamaina handiak (5,7 metro) indarra ematen dio eskulturari eta aurpegiak areagotik egiten du indar hori. Gaia erlijiosoa da: Itun Zaharreko Daviden irudia da, David nerabe baten irudi txikia bezala ageri baita, hemen Herkulesen antzera irudikatu du, eskultura grekoaren tradicioarekin bat datorran izugarrizko atleta biluzia bailitzan. Davidek hiria gobernatzeko familia florentziarraren indarra eta poterea sinbolizatzen du.  Migel Angel artearen historiako jeinu handienetakoa dugu, orijinala eskulturan, arkitekturan eta pinturan; gazte zelarik edertasun idealizatua eta klasizismoa zituen buruan, obra honetan ikusten den bezala, baina, denborak aurrera egin zuen heinean forma adierazkorragoetara eboluzionatu zuen.

ERRENAZIMENDUAREN ETAPAK

Quattrocento, XV. Mendean, Florentzian. Elementu dekoratibo ugari. (Filippo Brunelleschi eta Leone Battista Alberti).

Cincuecento, XVI. Mendearen 1. Aldia, Erroman. Dekorazio eskasagoa. (Bramante eta Vignola).

Manierismo, XVI. Mendearen 2. Aldia, Europara zabalduz. (Andrea Palladio eta Migel Angel).

ARKITEKTO ETA ARKITEKTURARIK GARRANTZITSUENAK ESPAINIAN

Estilo desberdinak, platereskoa, purismoa eta estilo herreratarra.

Platereskoa XVI. Mendearen hasieratik 1520-1530era bitartean: ornamentazio ugari J, de Alavak (Maskorren etxea, San Esteban komentua eta Salamankako unibertsitateko portada).

Purismoa edo klasizismoa, 1530etik aurrera. Ornamentazioa baztertu zen. Pedro de Machuca (Alhambrako karlos V.Aren jauregia) oinplano geometrikoa eta luxurik gabeko apaindurak.

Estilo herreretarra, XVI.Mendearen azken herenean. Juan de Herrera (San Lorentzo de El escorial-eko monasterioa).

PINTURAREN EZAUGARRIAK (ERRENAZIMENDUAN)


Fresko, olio eta mihisea teknikak erabiltzen zuten. Konposizio argia, forma geometriko soiletan oinarrituta. Marrazketa kolorea baino garrantzitsuagoa da. Perspektibaren erabilera, perpektiba lineala (zenbat eta urrunago dauden objektuak, orduan eta txikiago), ondoren aireko perspektiba (zenbat eta urrun dauden objektuak, orduan eta aire gehiago dagoenez, profilak difuminatzen dira "sfumato" teknika erabiliz). Argiaren erabilera. Giza figura, jantzita edo biluzia. Batzuetan giza gorputza ikuspuntu guztietatik marrazten da "eskortzo" teknika erabiliz.. Gai erlijiosoak eta profanoan (alegoriak, mitologia...).


QUATTROCENTOKO MAISU HANDIAK

Filippo Lippi, Piero della Francesca, Andrea Mantegna eta Sandro Botticelli.

XVI. MENDEKO PINTURA. MAISU ITALIAR HANDIAK


Leonardo da Vinci, Migel angel Buonarroti eta Rafael Sanzio.

- Pintore manieristk dira guztiak, beren estilora edo berezko manierara jo zutelako. - Artistaren kezka edokia eta edertasuna da. - Figuren arteko harremanak handitzen dira.  - Aire perspektiba sfumato" - Xehetasun anekdotikoak desagertzen dira.

VENEZIAKO ESKOLA

- Sfumato - Kolore aberatsak: kolorea marrazkia baino garrantzitsuagoa da. - Paisaia misteriotsuak. - Xehetasun ugari. - Argiak eta itzalen arteko kontrasteak. - Sentsualitatea: biluztasuna. - Luxuzko objektuak eta animalia exotikoak.

Entradas relacionadas: