Pianojolea: Auguste Renoir-en margotua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,84 KB

Aurrean​ ​dugun​ ​arte-lana​ ​Pianojolea​ ​da,​ ​impresionismo​ ​estiloko​ ​koadroa.​ Auguste​ ​Renoir​ artistaren​ ​esku​ ​margotua​ ​izan​ ​zen​ ​1875-76​ ​urteen​ ​artean.​ Mihise​ ​gaineko​ olioko​ ​teknikarekin​ ​margotua​ ​izan​ ​zen.​ The​ ​Art​ ​Institute​ ​of​ Chicagon​ ​aurki​ ​dezakegu,​ ​Mr​ ​eta​ ​Mrs​ ​Martin​ ​Ryerson​ bildumakoa​ ​da,​ ​gainera,​ Renoir​ Intimitatea​ esposizioan​ ​dago​ ​ikusgarri.​ Koadro​ ​honen​ euskarria​ ​mihisea​ ​da,​ ​kontu​ ​handiz​ ​tratatutako​ ​mihisea​ ​eta​ oliokoa​ ​da​ erabilitako​ ​teknika.​ Gaia​ ​emakumezko​ ​irudia​ ​da​ ​pianoa​ ​jotzen.​ Renoir-ek​ ​eszena​ intimoa​ ​aukeratu​ ​du​ ​etxeko​ (herri-eszena​ ​bat)​ ​giro​ ​epelean​ kokatuta.​ Kolore​ urdinen​ ​bidez​ ​tenperatura​ ​epeldu​ da​ ​piano-jolearen​ ​gelan​ baina​ ​ez​ ​da​ ​hotza​ somatzen​ ​kolore​ ​urdina,​ ​zuria,​ ​nahasturik​ ​baitago​ ​eta​ fintasuna​ ​eransten​ dio.​ Bestalde,​ ​berde​ ​eta​ ​hori​ ​koloreen​ ​paleta,​ ​batez​ ​ere​ fondoan​ ​somatzen​ dena,​ ​konposizioari​ ​kromatismoa​ ​gehitzen​ ​dio.​ Bolumena​ argia​ ​eta​ ​itzalen​ arteko​ ​jokoz​ ​irudikatu​ ​eta​ ​emakumearen​ ​gorputzaren​ protagonismoa​ handituz.​ Piano​ ​iluna​ ​emakumearen​ ​aurpegi​ ​zuriarekin​ kontrastatzen​ ​du,​ joko​ ​kromatiko​ ​erakargarri​ bat​ ​sortzen,​ Manet​ asko​ miresten​ zuen​ ​teknika,​ eta​ sortzaile​ ​gazteentzako​ ​erreferentzia​ ​zena.​ Ageriko​ emakumea​ ​soineko​ edo​ ​traje​ ​luzezuri​ ​batekin​ ​jantzita​ ​dago,​ ​eta​ ​azpildura​ dotoreak.​ Azken​ ​elementu​ ​horiekin,​ ​nabaritzen​ da​ ​artistak​ ​itzalekin​ ​jolasten​ ​ari​ zelan,​ ​soineko​ ​arin​ guztitik​ ​proiektatzen​ ​diren​ ​kolorezko​ ​itzal​ ​guztiekin,​ ​irudiari​ bolumena​ ​eskainiz.​ Egindako​ ​zertzeladak​ ​arinak​ ​eta​ ​enpastatuak​ dira,​ ​non​ argi​ ​ikusten​ ​da​ artearen​ ​maisu​ ​honen​ ​interesa​ ​atmosferatan​ ​zentratzen​ ​dela​ eta​ ​ez​ ​detaile​ ​edo​ ​kalitate​ ​taktiletan.​ Renoir-en​ ​koadroetan​ ​ukimena​ ​oso​ garrantzitsua​ ​da.​ Zertzelada​ ​bakoitzean​ ​pintatzen​ ​ari​ ​den​ ​figura​ ​lastandu​ egiten​ ​du​ ​benetan​ ​ikutuko​ ​balu​ ​bezala.​ Van​ ​Gogh-en​ ​zertzeladekin​ konparatuz,​ ​alde​ ​handia​ dago.​ Azken​ ​honen​ ​zertzeladak​ ​elektrikoak​ ​baitziren.​ Pierre​ ​Auguste​ Renoir​ Frantziako​ historiako​ ​margolaririk​ garrantzitsuenetarikoa​ ​izan​ ​da.​ Margolari​ ​inpresionista​ ​izan​ ​zen,​ ​Monet,​ ​Sisley​ ​eta​ ​Pissarro​ bezala.​ Hala​ ​ere,​ ​originaltasun​ ​handia​ ​erakutsi​ ​zuen​ ​bere​ bizitza​ osoan​ ​zehar.​ Dudarik​ ​gabe​ ​artista​ ​inpresionista​ ​izan​ ​arren,​ ​berezitasun​ batzuk​ aurkezten​ ​ditu.​ Barruko​ ​eszenak​ ​nahiago​ ​zituen,​ ​beste​ ​inpresionistek​ ​ez​ bezala,​ ​kanpoaldean​ zentratu​ ​zirenak.​ Renoirek​ ​bizitza​ ​arrunteko​ ​eszenetako​ espezialista​ bilakatuko​ ​zen.​ Bere​ ​pintzeletatik​ Le​ ​Moulin​ ​de​ ​la​ ​Galette,​ Los​ paraguas,​ Después​ del​ almuerzo…​ pinturak​ atera​ ziren.​ Bere​ ​gai​ ​guztietan​ gaztetasuna​ ​eta​ bizitasuna​ ​nabarmendu​ zituen,​ ​asko​ ​nabarmentzen​ ​dena​ Pianojolean..​ ​Garai​ horretako​ ​margolan​ ​garrantzitsuena​ ​Déjeuner​ ​des​ canotiers​ izan​ ​zen.​ Koadro​ ​hau,​ ​lehen​ ​esan​ ​dugun​ ​bezala,​ Inpresionista​ ​da,​ inpresionismoa​ XIX.​ mendearen​ azken​ herenean​ Frantzian,​ Parisen​ bereziki,​ sortu​ eta​ garatu​ zen​ pintura-joera​ eta​ estiloa​ da, arte​ modernoaren​ mugimendu​ nagusietakoa.​ Errealitatearen​ eta​ argiaren​ unez​ uneko​ aldaketak​ irudikatu​ nahiak​ elkarganatu​ zituen​ artista​ inpresionistak.​ Bestalde,​ pintura​ errealistaren​ kontrako​ erreakzioa​ ere​ izan​ zen,​ neurri​ batean.​ Margolari​ inpresionista​ nagusiak​ Édouard​ Manet,​ Claude​ Monet,​ Camille​ Pissarro,​ Pierre-Auguste​ Renoir,​ Alfred​ Sisley​ eta​ Edgar​ Degas​ izan​ ziren.​ Behin,​ contenporaneako​ margolari​ bat​ Gleyre​ izenekoa,​ aurpegiratu​ zion​ dibertitzeko​ bakarrik​ margotzen​ zuela,​ eta​ Renoirek​ margotzeak​ ez​ balitzaioke​ dibertituko,​ inoiz​ ez​ zuela​ margotuko​ erantzun​ zion.​ Dibertigarria​ iruditzen​ zaion​ hori,​ nabari​ handikoa​ da​ bere​ koadro​ guztietan,​ aurretik​ aztertu​ dugun​ Pianojolean​ bereziki.​ Inpresionisten​ helburua,​ inpresioa​ ematea​ zen,​ hori​ da​ mugimentu​ honen​ gai​ nagusia.

ESTILO BARROKOA

XVI. mendearen bukaeran estilo barrokoak ekarriko zuen aldaketa batzuk gertatu ziren. Pinturaren aldeko interesa handia zen, eta artean, orokorrean, mugak eta ertzak ezabatu egin ziren, neurtezinaren eta mugagabearen sentsazioa eskaintzeko helburuarekin. Pinturaren arloan, irudia errealitatearen jarraipena delako itxura eskaini nahi izango dute artistek. Konposizio klasikoen aurrean, osatu gabe edo behar bezala lotu gabe dagoen zerbaiten sentsazioa transmititzen dute konposizio barrokoek. Errenazimenduaren jarraipena da Aro barrokoa, eta ez horren antitesia.

ARKITEKTURA BARROKOA

XVI. mende bukaeran zorrotz, handi eta dekorazioari dagokionez urria zen arkitektura bat agertu zen, barrokoa. Fatxadetan askotan bi gorputzetan oinarritutako konposizioak bideratuko ziren. Molde horretako fatxadak ikusiak zeuden dagoeneko, Vignolaren Chiesa del Gesu elizako fatxada manieristan adibidez, biziagoak izango ziren molde barrokoak, eta ikuslearen ikuspegi-angeluarekin jokatzen zuten batzuetan arkitektoek. Gainera, dekorazioz gero eta oparoagoak izango ziren fatxadak, erliebeak eta eskulturak. Errenazimentuko arkitekto eta teorilari handien ustez, arkitektura barruan elizak lehen lekua bete behar zuten hiriaren egituran. Hori bera izan zen sortzaile barrokoek indartu eta bultzatu zuten pentsamoldea. Bestalde, bizitasuna eskainiko zuten efektuak bilatuko ziren elizen barrualdean ere, eman biziko espazioak, azalera kurbatuak eta dekorazio askoz aberats eta koloretsuagoak, tonalitate askotako marmolen bitartez ere, gangetan eta estalkien kupuletan, urre koloreko apaingarrien eta begi-ilusio ausartez hornituriko freskoen bidez. Garrantzitsua izan zen ere hirigintza, Hirigintza horretan aipagarriak izan ziren plazak eta iturri publikoak (San Pedro eta Plaza Novana Erroman, Palais Royal Parisen…)

Arkitektura barrokoa italian

Arte barrokoa leku askotan garatu zen arren, Erroma izan zen haren gune nagusia, garrantzi handikoa baitzen. Hiri hartako arkitekto aipagarrienak Maderno, Pietro da Cortona, Borromini eta Bernini dira.

Bernini

Arkitekto paregabea izateaz aparte, eskultura eta pintura lanak ere egin zituen. Haren lan nagusiak San Pedro Basilikako Baldakinoa, San Pedro plazako zutabedia… dira, guztiak Erroman egindakoak.

Borromini

Francesco Borrominik konposizioaren ia arau guztiak hautsi zituen, elementu berriak sortuz. Borrominiren lan nagusien artean, San Carlo alle Quatro Fontane dago.

Arkitektura barroko Frantzian

Errege eta garrantzizko pertsonentzako jauregi handiak eraiki ziren: Louvre, Versailles, Chantilly… Frantziako arkitekto garrantzitsuenak, Francois Mansart, Le Vau eta Hardouin Mansart dira.

Hardouin Mansart

Eglise del invalides eliza eta Vendome plaza egin zituen, eta jarraia eman zien Versailleseko jauregiko lanei non Ispiluen Galeria egin zuen.

Ingalaterrako arkitektura barrokoa

Aipagarriak dira Iñigo Jonesen eta Christopher Wrenen (San Paulo Katedrala, londres) lanak.

Arkitektura barrokoa Espainian

Eraikuntza zibiletan bezala bideratu zen estilo hura erlijio-eraikinetan, elizetan zein monastegietan. Jesuitek eliza asko eraiki zituzten. Pintura garatu eta eraikinaren alde guztietara zabaldu zen dekorazio mota hori. Gomez de Mora.

Entradas relacionadas: