Pertsonen beharrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,65 KB

ERAGINKORTASUNEZ ENTZUTEKO AHOLKUAK

  • Enpatia: bestearen tokian jartzea. Mundua besteak ikusten duen moduan ikustea. Ez du esan nahi bestearekin ados egon behar dugunik. Bestearen sentimenduak, arazoak eta ikuspuntuak hobeto ulertzen ditugu.

  • Denboraren zentzua: Hitz egiteko denborak kontrolatu eta norberaren parte-hartzea erregulatu, noiz hitz egin eta noiz isilik egon behar den jakin.

  • Parafraseatzea: Emaileak esan duena gure hitzekin egiaztatzea. Entzuteko, oso garrantzitsua da, bestea esaten ari dena ulertzen laguntzen duelako.

  • Baieztatzea edo argitzea: Solaskidea azaltzen ari denari buruz zenbait galdera egitean datza.

ASERTIBITATEA HOBETZEKO PORTAERAK

  • Autoestimua: Besteak bezain garrantzitsua dela, ez dituela alde batera utzi behar bere beharrak.

  • Ez haserretu, gizalegez jardun: Haserretzen denak gen¡hienetan lortzen duen gauza bakarra bere buruaren itxura txarra ematea da. Haserretu aurretik, hobe izaten da entzun, hausnartu eta besteen ikuspuntuak kontuan eduki.

  • Barkamen-eskeak, behar direnerako gorde: segurtasun faltagatik edo, etengabe eskatzen du barkamena zenbaitek. Hori ez da egin behar, beharrezkoa ez bada.

  • Besteak ez baztertu: ez da inor zapaldu behar, baizik eta lankidetza eta elkar ulertzea ziurtatu.

  • Ez da inoiz mehatxuetara iritsi behar: sinesgarritasuna galtzea dakarte, eta besteekin lankidetzan aritzea eragotzi egiten dute.

  • Kritikak eta porrota onartu: horrek ez du errespetagarritasunik kentzen, alderantzik baizik. 

Entradas relacionadas: