Pertsonaien Analisia: Lea eta bere ingurukoen bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en con un tamaño de 2,61 KB

1. Lea (Protagonista)

Neska arduratsua eta ikasle ona da. Hasieran beldurti agertzen da; mutilen begiradak ekiditeko praka zabalak janzten ditu. Pintada ikustean mundua gainera erortzen zaio. Bere sexualitatearen inguruan zalantzak ditu eta "puta" deitzeak min handia ematen dio. Amarekin hasieran hotz xamar dago, baina amaieran besarkada estua ematen diote elkarri. Kristian maite du, baina beldurra dio intimitateari. Azkenean, bere beldurrak gainditzen ditu: komuneko zakilak eyeliner-arekin ezabatzen ditu eta murala egitean libre sentitzen da.

2. Ainhoa Alkorta (Learen laguna)

Neska mugitua eta ekintzailea da. Ez du onartzen Lea horrela tratatzea eta gelako mutilen aurrean oihukatzen du haien jarrera matxista salatzeko. Learen defendatzailea da eta muralaren zein manifestuaren antolatzaile nagusia. Bere lana oso garrantzitsua da ikasle guztiak batzeko. Azkenean, Ireneren laguna egiten da eta bere sentimenduei buruz galdetzen dio.

3. Kristian (Learen mutila)

Mutil jatorra eta langilea. Futbolean kapitaina zen, baina belauna hautsi zuen. Bere ama, Isabela, eskolako garbitzailea da eta harekin batera pintada ezabatzen laguntzen du. Ez da "matxito" bat; Learen erabakiak eta intimitatea errespetatzen ditu. Learekin oso maiteminduta dago eta elkarrekin momentu gogorrak gainditzen dituzte.

4. Julen (Zuzendariaren semea)

Mutil harroa da kanpotik, baina barrutik oso insegurua. Futbolaria da eta "mutil gogorraren" irudia zaindu nahi du. Zurrumurruak zabaltzen ditu Learen inguruan eta bere aitari desafio egiten dio. Isilpeko sekretu bat du: beste mutilen gorputzak miresten ditu, bere sexualitatearekin nahasita dagoelako. Muralaren egunean, bakarti eta minduta geratzen da.

5. Alfontso (Zuzendaria)

Gizon tristea eta nekatua. Hasieran pintada garbitu eta kito egin nahi du, arazo matxista bat dela ikusi gabe. Martak (ingeleseko irakasleak) begiak irekitzen dizkio berdintasunaren inguruan. Azkenean amore ematen du, murala egiten uzten du eta konturatzen da eskolak babes handiagoa eman behar diela neskei.

6. Ines (Learen ama)

Emakume indartsua eta enpresaburua. Bere lanean ere matxismoa jasaten du. Alaba gaizki ikustean, lan guztia utzi eta beragana doa. Learekin oso gozoa da eta elkarrizketa baten bidez, besarkada batekin konpontzen dute beren arteko harremana.

7. Anabel (Erruduna)

Gelako neska "perfektua" eta azkarra. Bera da "LEA PUTA" idatzi duena. Ez du Lea gorroto, inbidia baizik: Leak dena ondo egiten du eta bera porrot bat dela sentitzen du.

Entradas relacionadas: