Zer da pertsona izatea?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,31 KB

Erritoa:Ekintzen (ikurrak, sinboloak, keinuak) sekuentzia sistematikoa, ohikoa eta jakinak, emozio, sentipen edo ideia batzuk adierazteko.

Otoitza: elkarrizketa askea Jainkoarekin egiten dena.

Ospakizuna: urtean zehar une desberdinetan egiten direnak
(adb: gabonetako ospakizunak, eukaristia, aste Santuko ospakizunak,
sakramentuak...).
Sakramentua: bizitzako une garrantzitsuak kristau erara bizitzeko erabiltzen direnospakizun kristauak.

Mundu guztia izuturik zegoen, apostoluek egiten zuten hainbat egintza harrigarri eta mirarirengatik. Fededun guztiak elkarturik bizi ziren, eta dena denentzat zeukaten: beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zuten dirua, nork zer behar zuen. Egunero bildu ohi ziren tenpluan, baina ogia etxeetan zatitzen zuten, otorduak elkarrekin pozik eta bihotz xaloz eginez. Jainkoa goresten zuten, eta herri osoaren estimazioa zuten. Eta Jaunak egunetik egunera gehitzen zizkion elkarteari salbatzenzirenak.
Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten. Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen izan ere, ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek, dena saldu eta salmentaren ordaina apostoluen esku jartzen zuten; eta bakoitzari behar zuena ematen zitzaion. Hala egin zuen Josek, apostoluek Bernabe–hau da, Adore-emaile– deitu zutenak; lebitarra zen eta jaiotzez zipretarra. Bazuen soro bat eta, saldurik, ordaina jaso eta apostoluen esku utzi zuen.

ASTERO: Eukaristia: igandero egiten da.
ASTERO URTERO: Jesusen gertaera nagusiak gogoratu eta gaurkotzeko:
1. Gabonak: Jesusen jaiotza ospatzen da.2. Aste Santua: Jesusen nekaldia, heriotza eta berbizkundea ospatzen da.3. Garai arrunta: bereziak ez diren egun guztiak.BIZITZAKO GERTAERA GARRANTZITSUENETAN
Sakramentuak:1. Bataioa: jaiotza ospatzen da.2. Jaunartzea: ume arotik nerabezarora pasatzea ospatzen da.3. Sendotza: nerabezarotik heldutasunera pasatzea ospatzen da.4. Ezkontza: bikotean amankomunezko proiektua egitea ospatzea.5. Abadegintza: Elkartearen gidari izateko bizitza dedikatzearen ospakizuna.
6. Gaixoen Oliodura: gaixotasunean itxaropen kristaua indartzeko ospakizuna.7. Barkamena: akatsak eta ondo ez eginak Jainkoaren aurrean onartzearen ospakizuna.

Gertaera bat destakatzeko gizakiok erabiltzen dugun jai errituala.EZAUGARRIAK:1.Bizitzako gainerako uneetatik bereizten dira.
2.Errituak eta ekintza jakinak erabiltzen dira, ikusten ez dena baina bizi nahi dena (emozioak, sentipenak, baloreak...) adierazteko.3.Pertsona talde bat batzen da jai giroan (musika ezinbesteko elementua da).

Entradas relacionadas: