Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,62 KB

PERTSIARREN MANIFESTUA


  • Testuaren kokapena:

Testu mota: testu historikoa da, lehen mailako iturri delako, hau da zuzena, interpretatu gabea. Edukiari dagokionez, politikoa da, sistema politiko bat, gobernu mota bat errebindikatzen eta justifikatzen delako.

Egilea: Pertsiarrak izeneko talde bat, Cadizko Gorteetako 69 diputatu absolutistek osaturik.

Hartzailea: itxuraz testu pribatu dela esan dezakegu Fernando VII.Are zuzenduta dago, baina publikoa izateko asmoarekin. Indarrean zegoen sistema politikorekin amaitzea proposatzen zutenez, eskutupean egin eta eman.

Espazioa eta denbora: Madril, 1814eko apirilaren 12an, erregea erbestetik itzuli zenean, Valencaiko ituna sinatu ondoren. Itun horren arabera, Fernando VIIak Cadizko Konstituzioa sinatu behar zuen.


  • Ideia nagusiak:

Egileen aurkezpena 1.Parraf: Ezizenaren azalpena ematen dute eta beren burua definitu. Erregearen itzuleraz pozten direnen ordezkariak, absolutismoaren aldekoak hain zuzen. Beste metaforikoan aurreko aldia eta errege boteretsu baten beharra adierazten dute.


Monarkia absolutuaren justifikazioa 2.Parraf: arrazoia et adimena, legeen mende ere badago, ez du ahalmenik bere agintea arrazoimenik gabe erabiltzeko beharrezkoa da, arrazoi desberdinegatik aspaldirik onartuta. Azkenean, despotismo ilustratua proposatzen dutela dirudi.


Eskakizunak 3.Parraf: Cadizko Konstituzioa eta dekretuak bertan behera uztea, antzinako Gorteak biltzen eta lege, foru, usadio eta ohituren araberako neurriak hartzea. Laburbilduz, Antzinako Erregimena berrezartzea eskatzen zuten.


  • Kontzeptu eta adierazpen bereziak:

Manifestua: Erakunde, alderdi politiko, edo edozein talde batek bere printzipio, helburu eta programak agertzeko erabiltzen duten agiria.

Pertsiarrak: Antzinako Erregimenaren defendatzaileek hartutako ezizena, Cadizko Gorteetako 69 diputatu absolutistak.

Antzinako Gorteak: Erregeak nahi edo behar zuenean bakarik bildu eta estamentuka hautatu eta elkartzen ziren. Estamentu bakoitzak boto bat zuen, beraz, pribilegiatuek beti irabazi ohi zuten.

Monarkia absolutua: Gobernu mota, non botere guztiak erregearen esku zeuden, ilustratua zenean, herriari zuzendutako hainbat erreforma proposatzen zituen, baina botere absolutua galdu gabe.


Entradas relacionadas: