Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,7 KB

PERTSIARREN MANIFESTUA (1814-04-12)TESTU INGURUA

Testu hau idatzi baino lehen, Espainian independentzia gerra gertatzen ari zen Frantziaren aurka 1808an hasi zena eta 1813an bukatuko zena. Borboiak Baionan zeuden, Napoleonen esku, eta honek, Baionako Abdikazioak lortu ondoren, anaia Jose jarri zuen Espainiako errege. Honekin Espainiak Independentzia Gerrari eman zion hasiera, Independentzia Gerrak sei urte iraun zuen, gerra gogorra izan zen, eta herriak Napoleonen tropen aurka egiteko gerrilla-sistema erabili zuten, beraz, herriak bere kontura egin zuen gerra Jose Bonaparte tronutik kentzeko eta Napoleonen soldaduak kanporatzeko. Gerrillek Britainia Handiaren laguntzarekin Frantsesen azken soldaduak kanporatu zituzten 1813an guda amaituz.

Valencyako itunaren bitartez, Napoleonek Fernando VII-ri Espainiako koroa itzuli zion, aurretik Frantzian gatibutasunean zegoelako, eta Jose Bonaparteren bukaera izan zen. 1812an Cadizeko gorteak Cadizeko konstituzioa egin zuten estatu liberala aldarrikatuz, eta gerra amaitzerakoan liberalek indarrean jarri nahi izan zuten konstituzioa. Baina Fernando VII Espainiara itzultzerakoan diputatu absolutista talde batek Pertsiarren manifestua eman zion.

Ondoren, Fernando VII Cadizeko gorteetan onartutako legedia osoa kentzeko eta liberal eta frantsestuak kartzelatzeko agindu zuen dekretuaren bidez. Horrela seiurteko absolutista hasi zen, 1814tik 1820ra izango zena. Elizari bahitutako ondasunak eta nobleen eta kleroen pribilegio fiskalak berrezarri zituen. Honen ondorioz, herriak zerga gehiago ordaindu eta ogasunak diru gutxiago bildu zuen.

Gerra bukatzerakoan, zorra handitu zen Amerikako kolonietako subiranotasuna galdu egin baitzen. Espainian lehenengo aldiz iheslari politikoak egon ziren.








Lehenengo urteetan altxamendu liberal ugari izan ziren, baina ez ziren izan arrakastatsuak. 1820ko Riegoren altxamendua aldiz, arrakastatsua izan zen eta liberalismoa ezarri zuen. Periodo honi hirurteko liberala deitzen zaio,1823an bukatuko zena.

1812ko konstituzioa onartzea agindu zioten Fernando VII-ri eta hainbat erreforma liberal egiten saiatu ziren. Baina arazo nagusia liberalen arteko akordiorik eza izan zen.

Alde batetik erreformen aldekoak zeuden moderatuak deitzen zirenak eta beste aldetik erradikalagoak zeuden, Cadizeko konstituzio osoa aplikatzearen aldekoak sutsuak deitzen zirenak.

1822an gobernua eratu zuten, baina 1823an Aliantza santuak bidalitako frantses tropak Fernando VII-ren absolutismoa berrezarri zuten Zorigaiztoko hamarkada hasiz, 1833an bukatuko zena. Monarkia absolutua berriz jartzean, liberalen aurkako errepresio gogorreko politika hasi zen. Baina gobernu berriak pixkanaka moderatzeko joera izan zuten.

GARRANTZIA

Testu hau garrantzitsua izan zen Espainian liberalismoa ezartzeko lehen saiakerari amaiera eman ziolako eta berriz absolutismoa ezarri zelako. Testuan oso argi ikusten da absolutisten eta liberalen arteko talka, hurrengo hamarkadetan behin eta berriro emango zena. Gainera, lehenengo aldia izan zen Espainiako historian talde antolatu batek bere iritzi politikoa emateko manifestu bat idatzi zela. Pertsiarren manifestu hau testu interesgarria da garai hartako erresumaren ahuleziak ez ezik klase agintarien desadostasunak ere ulertzeko.

Entradas relacionadas: