Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

PERTSIARREN MANIFESTUA (1814-04-12)KOKAPENA

Testu hau lehenengo mailako iturria da, gertakarien garaikoa baita.  Formaren aldetik juridikoa den eta edukiaren aldetik politikoa den gutun bat da. Cadizeko gorteetan parte hartu zuten 69 diputatu absolutistek idatzi zuten 1814ko apirilaren 12an Madrilen. Independentzia gerra amaitzerakoan, Fernando VII.A Espainiara bueltatu zen Frantziatik eta aipatutako diputatuek Pertsiarren Manifestua eman zioten. Gutuna Fernando VII.-ari zuzenduta zegoen, baina dokumentu publikoa da. Testuaren helburua Fernando VII.-ari eskatzea monarkia absolutua berrezartzea eta egin ziren lege liberalak indargabetzea izan zen.





ANALISIA

Testu hau hiru paragrafotan banatuta dago:

Lehenengo paragrafoan, aurkezpena egiten du, Pertsia inperioko ohitura bat azaltzen du, hau da, erregea hiltzerakoan, bost egunen zehar ez zeuden legerik ondorengoarekiko leialagoak izateko, hau da, anarkia baten antzekoa eta Fernando VII-ren sei urteko gatibutasunarekin konparatzen du. Valençayko itunaren ondorioz, tronura itzuli dela eta horregatik, haien poztasuna adierazten dute.

Hurrengo paragrafoetan absolutismoaren defentsa egiten dute:

Bigarren paragrafoan erregearen subiranotasun osoa indarrean jartzea eskatzen dute eta botere absolutuaren beharra justifikatzen dute

Eta hirugarren paragrafoan, diputatu absolutistek eskaera bat egiten diote Fernando VII-ari: Gorteak antzinean bezala egitea eskatzen da, hau da, hiru estamentuetara bueltatu eta ez Cadizeko konstituzioan egin zen bezala (hirurak ganbara berean). Cadizeko gorteen ondorioak; egindako dekretuak eta konstituzioa indargabetzea ere eskatzen da.


Entradas relacionadas: