Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,06 KB

3.KOMENTAKETA:

Independentzia Gerrak sei urte iraun zuen (1808-1813), gerra gogorra izan zen, eta herriak Napoleonen tropen aurka egiteko gerrilla-sistema erabili zuen. Beraz, herriak bere kontura egin zuen gerra Josef Bonaparte tronutik kentzeko eta Napoleonen soldaduak kanporatzeko. Armada profesionalak ere aritu ziren, portugesak, ingelesak, eta baita Espainiako armada ere. Baina orokorrean esan daiteke herriaren garaipena izan zela.

1812ko Konstituzioa bi urtetan aplikatu zen, gerra egoeran (1812-1814). Baina kasu askotan herriarentzat Cadizko Konstituzioaren aplikazioa oso traumatikoa izan zen. Herria aurka zegoen, eta ez da ahaztu behar herria armatuta zegoela Independentzia Gerra bukatu ondoren.

1814an, Fernando VII. A itzuli zenean, herritarren partetik sekulako ongietorriak egin zizkioten absolutismora itzultzeko eskatuz. Herriak Cadizko Konstituzioa eta Gorteek ateratako gainerako legeak eta erabakiak liberalismoaren gehiegikeriekin lotzen zituzten: herri-lurren salmentarekin, zergak kobratzearekin, militar profesionalen gehikuntzarekin eta kapitalismoaren hedadurarekin. Hori horrela izanik, herritarrek aurreko egoerara itzuli nahi zuten. Kontradikzioa badirudi ere, erregetza absolutismoa liberalismoa baino. Absolutismoan askatasun handiagoa zutela uste baitzuten.

Baina, hala ere, klase agintariek erresuma berrantolatzeko beharra ikusten zuten. Horretarako, estatua berregituratzeko, bi bide zeuden: erreformismo ilustratuarena eta 1812ko Konstituzioarena. Egoera oso nahasia zen, eta agintarien artean iritziak kontrajarriak ziren. Batzuek uste zuten iraultza liberala modu azkarrean egin behar zela, behar izanez gero metodo bortitzak erabiliz; beste batzuek, estatuaren modernizazioa modu motelagoan egin nahi zuten, herria hainbeste bortxatu gabe, despotismo ilustratuaren bidea jarraituz: erakunde tradizionalak, tradizioa, nobleak eta erregetza absolutua errespetatuz.

Pertsiarren manifestuaren egileak bigarren multzo horretakoak ziren eta Fernando VII. Ak onartu egin zuen diputatu absolutista hauek eskatutakoa. Ondorioz, Valenciako Dekretua atera zuen handik gutxira, Cadizko Konstituzioa deuseztatzeko. Ondorengo urteetan, erreformismo edo despotismoa berrantolatzeko eta modernizatzeko, eragin gutxikoak izan baziren ere.

Sektore liberalak, batez ere armadan indarra zeukatenak, konspiratzen hasi ziren estatu liberal eta eraginkorragoa lortzeko, eta bai lortu ere 1820an. Urte horretan, Riego kapitainak kolpe militarra eman zuen eta Cadizko Konstituzioa indarrean jartzea lortu zuen ondorengo urteetan (1820-1823). Baina herritarren eta milizia nazionala eta partida errealisten artean.


Hirurteko Liberalean desamortizazio dekretu batzuk atera zituzten baina praktikan eragin eskasa izan zuten. Azkenean Europako potentzia absolutistek (San Luisen Ehun Mila Semeak) Fernando VII.A tronua berrezarri zuten, eta honek konstituziorik gabe gobernatu zuen ondorengo urteetan (Decada Ominosa, “Hamarkada Negargarria”), baina esan bezala esatu liberalaren eraikuntza ez zen eten.

4.BALORAZIOA:

Testuak garbi erakusten du, 1814an behinik behin, baldintzak ez zirela artean egokiak estatu liberala bere osotasunean ezartzeko. Momentuz, Fernando VII. Ak zuhurtziarekin jokatu zuen eta ez zen ausartu Cadizko Konstituzioa aplikatzen. Pertsiarren manifestu hau testu interesgarria da garai hartako erresumaren ahuleziak ez ezik klase agintarien desadostasunak ere ulertzeko.


Entradas relacionadas: