Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,86 KB

PERSIARREN MANIFESTUA (1814-04-12)

1.-KOKAPENA:

Madriden, 1814ko apirilaren 12an, idatzitako, lehen mailako testu historiko, zirkunstantziala da. Edukiaren aldetik, testu politikoa da, hau da, Cadizko Gorteetako absolutista talde diputatu batzuek (69 diputatu) idatzitako manifestu kolektibo, politiko bat da.


Manifestu bat oinarrizko programa politiko bat da eta kasu honetan monarkia absolutistaren berrezarpena eskatzen du. Beraz gaia: monarkia absolutistaren berrezarpena da.

Manifestua Fernando VII.Ari zuzenduta dago eta Espainiako herriari. Independentzia Gerraren ondoren, Napoleonen tropak garaituak izan eta gero. Valenciako ituna onartu zen bezala (1813), Fernando VII.A Espainiako tronua berreskuratzera itzuli zen eta egoera horretan, Cadizeko Gortetako diputatu absolutista talde batek, manifestu bat bidali zion Fernandori, hain bat eskakizun eginaz.(Une horretan sistema liberala zegoen indarrean 1812ko konstituzioarekin).


Independentzia Gerrak iraun zuen bitartean (1808-1814), Fernando VII.A Frantzian bizi izan zen (“...Zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan…”) Napoleonen zaintzapean. Manifestuaren sarreran pertsiarren ohitura baten aipamena egiten da eta hortik datorkio izena: “Pertsiarren Manifestua”.

2.-ATERKETA:

Testu hau, hiru paragrafoetan banatuta dago.

Lehenengo paragrafoa kontutan hartuta:

Esan bezala, antzinako pertsiarren ohitura baten aipamena egiten da (“...Erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost egun igarotzea…”). Manifestu honen egileentzat, Espainian ere aurreko sei urteak halakoak izan ziren, anarkiaz beterikoak alegia. Baina epe hori pasatu ondoren, beharrezkoa da berriro erresuma berrantolatzea eta erregearen agintea berrezartzea (“...Leialagoak izatera behartu zitzaten…”).


Absolutismoaren goraipamena egiten da, absolutismoaren alde positiboak azpimarratuz (...”arrazoiaren eta adimenaren lana da, Jainkoaren legearen menean dago ...”). Baina absolutismo hau arrazoiarekin kutsatuta egongo da (“...Subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko..”). Beraz, funtsean, bigarren paragrafo honetan Fernando VII.Ari zera esaten diote, har dezala erresuma gobernatzeko despotismo ilustratuaren bidea, hau da, XVIII. Mendean haren arbasoek, borboitarrek, erabilitako aginte mota bera.

Azkeneko paragrafoa kontutan hartuta:

Manifestu honen egileak bi gauza eskatzen dizkio erregeari: (...”Eskatu behar dugun erremedioa…”).

Lehenengo eskaera hau da: Gorteak antzinako erara biltzeko (...”Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala…”).

Bigarren eskaera berriz, hau da: Cadizko Konstituzioa eta dekretuak ez onartzeko (“...Bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak…”).


Laburtzeko: Diputatu absolutista hauei (pertsiarrei) beharrezkoa iruditzen zaie erresuma berriro berrantolatzea, baina horretarako aurreko egoerara itzultzeko eskatzen dute eta Cadizko Konstituzioak markaturiko bidea ez onartzeko. Funtsean, despotismo ilustratuaren bidea jarraitzeko eskatzen diote Fernando VII. Ari.

Ondorioz, erregeak antzinako erara biltzeko eskaerari ez zion kasurik egin, baina manifestu

honen egileentzat ez zuen garrantzi handirik izan.


Entradas relacionadas: