Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,75 KB

PERTSIARREN MANIFESTUA (1804-04-12).

1.TESTUAREN AURKEZPENA ETA SAILKAPENA


Lehen mailako informazioa dugu esku artean. Gertaeraren garaiko testua da, egoera zuzen-zuzen bizi izandako protagonista batzuek idatzitako dokumentua, hau da, testu historiko zirkunstantziala.
Pertsiarren manifestua
deituriko dokumentutik ateratako hainbat paragrafo dugu. Agiriak eduki politikoa du, bertan Cadizeko diputatu batzuek Espainian absolutismoaren berrezarpenaren aldeko adierazpena egiten baitute.

Ez dago egile bakarra, talde lana da eta. Cadizeko 69 diputatu absolutistak (Gorteetako 1/3) sinatu zuten dokumentua Madrilen. Testua Espainiako Fernando VII.Ari dago zuzenduta (jauna) eta hasieran izaera pribatua zuen arren, erregeak dokumentuak “interes publikoa” zuela adierazi zuen eta berehala argitarazi zuen espainiar guztiek horren berri izateko. Nazio esparruko testua da hartzaile nagusiak espainiarrak direlako.

Egileen asmoa Cadizeko Gorteen lana baliogabetzeko eta absolutismoa berrezartzeko erregeari eskaera egitea zen.

Aro Garaikidekoa, XIX. Mendearen hasieran, Cadizeko Gorteek Antzinako Erregimena deuseztatu ondoren eta Independentzi Gerra garaitzean okupazio frantsesa penintsulan bukatutzat eman ondoren, Fernando VII.A Frantziatik Espainiara itzultzeko bidaia egin zuen garaikoa, 1814ko apirileko testu hau.


2.TESTUAREN AZTERKETA

Testua hiru paragrafotan banatua dago eta azterketa paragrafoz- paragrafo egingo dugu.        

Jauna, erregeari egiten zaio erreferentzia, hau da, Fernando VII.Ari.

Lehenengo paragrafoan, dokumentuaren aurkezpena egiten dute egileek. Pertsiaren ohitura bat erabiltzen dute espainiarrek erregea itzultzeko duten irrika adierazteko. Une historikoak alderatzean, “anarkiaz beteriko bost egun” pertsiarrak Independentzia Gerran gertatutakoak izango lirateke. Era berean, egileek euren aurkezpena egiten dute: errege legitimoaren itzuleraz pozten diren Espainiako Cadizeko diputatu batzuk dira. “Zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan”. Izan ere, Aranjuezko matxinadaren ondorioz Baionako Abdikazioak eman ziren eta Napoleonek bere anaia Josef ezarri zuen Espainiako tronuan. Espainiarrek onartu ez eta Independentzia Gerra hasi zen. Valençayko itunarekin bukatu zen gerra eta Fernando VII.A tronura itzultzean idatzi zuten manifestu hau.

Bigarren paragrafoan, monarkia absolutuaren aldeko defentsa eta justifikazio teorikoa agertzen zaigu. Antzinako Erregimenean erabilitako argudioak erabiltzen dituzte egileek:

  • “Monarkia absolutua arrazoiaren eta adimenaren lana da”, hau da, ez da arbitrarioa. Erregeak bere mugak ditu: jainkoaren eta estatuaren oinarrizko legeak ( foruak eta usadioak).

  • Erregearen boterearen legitimitatea defendatzeko argudio tradizionalak azaltzen dituzte: jatorri jainkozkoa, konkista eskubidea eta lehenengo erregeak aukeratu zituzten hasierako gizonen borondatezko menpekotasuna.

  • Botere absolutua derrigorrezkoa da herritar guztien interesak zaintzeko.

Hirugarren paragrafoan, ideia nagusia agertzen da.Agiriaren egileek erregeari Cadizko Gorteen lana baliogabetzeko eskaera luzatzen diote:

  • Eskaera legitimoa da Espainiako betiko foru, lege eta usadioetan oinarriturik dagoelako.

  • Gorteen osaketa antzinako tradizioak errespetatuz nahi dute ( erreinuka eta estamentuka). Eta ez Cadizko Gorteetan egin zen bezala.

  • “Gorte berriak”, hau da, Cadizeko gorteak eta egindako lan legegilea deuseztatu beharra dago ilegala eta desegokia izateagatik. Beraz, konstituzioa indarrik gabe usteko eskatzen diote.

3. TESTUINGURU HISTORIKOA

Baionako abdikazioez geroztik, Fernando VII.Ak gerra Frantzian bahiturik eman zuen eta bere herrialdean gertatzen zenaz ez zuen apenas ezer jakin. 1813ko abenduan, Napoleonek Europako erdialdean bildu behar izan zituen tropa guztiak eta Espainiako Independentzia Gerran izandako porrot militarren aurrean bakearen beharraz jabeturik, Valencayko Itunaren bidez bakea eskaini zion Fernando VII.Ari eta aldi berean Espainiako koroa itzuli zion.

Frantsesen aurkako operazio militarren amaierak ez zuen guztiz baketu herrialdea, erbestetik itzultzean Fernando VII.Ak hartuko zuen jarreraren zain liberalen eta absolutisten artean enfrentamendu politikoa zegoen eta. Erregeak ordezkariak bidali zituen egoeraz jabetzeko eta horien bitartez herriaren itxaropena handia zela jakin ahal izan zuen. Arrazoiak, dena dela, ezberdinak ziren: absolutistek erregearen etorrerak haien ideien garaipena suposatzen zuela usten zuten eta liberalek egindako erreformak bultzatzea espero zuten.

Gorteetan onartu zen proposamen baten arabera Konstituzioa aldatzeko ahalegina egingo zuenaren gainean heriotza-zigorra ezarriko zen. Hau gutxi balitz, erregeari Espainian sartzeko ibilbidea prestatu zitzaion Konstituzioa zin egin arte herritarrek aintzat hartuko ez zutela jakinaraziz. Fernando VII.Ak, hala ere, bildutako informazioari esker giroak egoerari buelta emateko aukera ematen ziola ikusi zuen berehala.

Espainian sartu bezain laster (1814ko martxoan) herritarren harrera ezin hobea zela ikusteak erregeari botere absolutua ezartzeko nahia handitu zion bere aldeko jarrera oso nabaria zela aztertu ondoren

Erregeak Espainiara heldu zenean bere aldeko laguntzak baloratu zituen (herritarren harrera beroa, ejertzito eta kleroaren zati baten aldeko jarrera eta Cadizeko Gorteetako diputatuen heren batek idatzitako Pertsiarren
Agiria). Egoerak animatu zuen erregea azken erabakia hartzera. Beste faktore bat ere egon zen, Bonaparteren abdikazioa, honek inbasio frantsesa baztertzen zuelako.

Azkenean, Fernando VII.Ak agintea zuen erakundeari (Gorteek onarturiko erregentzia taldeari) aurre egin zion. Ez zuen 1812ko Konstituzioa zin egin eta maiatzaren 4an manifestu eta dekretu bat argitarazi zituen zeinetan erregeak Gorteek subiranotasuna kendu ziotela esaten zuen. Honetan oinarriturik, Fernando VII.Ak ilegaltzat jo zuen Cádizeko Gorteen deialdia eta egindako lan legegile guztia ezereztu egin zuen.

Hau gertatu zenean liberalen erresistentzia oso eskasa izan zen, sinadura batekin paperean gauzaturiko berrikuntzak desagertu egin ziren eta ez zen inor irten kalera haiek defendatzera. Fernandoren estatu kolpearen ostean, Espainia Antzinako Erregimenera itzuli zen, atzera egiteko ahalegina eman zen, arlo gehienetan gainera. Elizaren eta lur jabe handien laguntzaz, erregeak prentsa askatasuna ezereztu eta Inkisizioa berpiztu zuen, antzinako zerga sistema berreskuratu zen, Mestari pribilegioak itzuli zizkion ,…

Baina, botere absolutuak ez zuen egonkortasuna ekarri, guztiz kontrakoa baizik. Handik aurrera, absolutisten eta liberalen arteko borroka luzea hasi zen. Errepresioak biktima asko eragin zituen liberalen eta Bonaparteren gobernuko lankideen artean (nahiz eta frantsestuen egoera errespetatuko zuela onartu). 1814an Espainiako aro garaikidearen lehen erbesteratze handia izan zen, 15.000 pertsona inguruk Ingalaterra eta Frantziarako bidea hartu behar izan zuten Fernando VII.Ak liberalen kontrako politika zorrotza izan zuen eta.

Bestalde, Fernando VII.A itzuli zenetik, frantsesen aurka borrokatu ziren militar asko Erregimen Zaharra berriz ezartzearen kontra jarri ziren eta euretako zenbait azpilanetan hasi ziren Cádizko legeak ostera ere indarrean ipintzeko. Liberalismoaren zaindari gisa altxatuta, hainbat ofizialek, etsipena apaldu nahian, kolpe ahaleginak- pronuntziamenduak egin zituzten (ia-ia bat urtero eta beti periferian), Fernando VII.Aren absolutismoa deuseztatzeko eta Cádizko Konstituzioa indarrean jartzeko. 1820ra arte batek ere ez zuen arrakastarik izan; Hirurteko konstituzionala (1820-1823)

Riego jenerala, Fernando VII.Aren absolutismoaren aurka altxatu zen, eta hiru urtez Cadizko Konstituzioa eta gobernu liberala indarrean jarri zuen.

Hamarkada absolutista (1823-1833)

Europako estatu absolutisten laguntzaz, Aliantza Santua, ( San Luisen 100000 semeak) Fernando VII.Ak monarkia absolutua berriro jarri zuen, Erregimen Zaharra ia oso-osorik ezarriz.

Hala eta guztiz ere, muturreko absolutistek erregearen anaiaren inguruko alderdia osatzen hasi ziren (Carlos Maria Isidro) erregetzerako proposatuz.

Ondorengotzaren arazoa

Fernando VII.Ak bere alaba erregina izatea nahi zuenez (Isabel II.A) emakume batek gobernatzea debekatzen zuen lege salikoa kendu zuen, Berrespen Pragmatikoa ezarri eta liberalengana hurbiltzen hasi zen. Erreakzionarioenek ez zuten onartu eta Carlos Maria Isidro proposatu zuten.

Fernando VII.A hildakoan absolutista eta liberalen arteko 1º gerra karlista hasi zen (horrela konpondu zen betirako testuan planteatzen den arazoa).


BALORAZIOA

Agiri hau Espainiako historia garaikidea ulertzeko oinarrizko testua da. Bertan, absolutismoaren aldeko argumentuak agertzen zaizkigu eta beraz, dokumentu subjektiboa da. Lehenengo aldiz, talde batek bere iritzi politikoak idatzi zituen manifestu batean. Testuaren garaian dokumentuaren garrantzia eta eragina nabarmendu zen Fernando VII.Ak bere maiatzaren 4ko dekreturako erabilitako oinarri ideologiko handiena agiritik erabili zuenean. Era berean, liberalek 1820ko garaipenaren ondoren, egileak zigortzea erabaki zuten traizioa egitea leporaturik.

Erregimen Zaharreko ohitura eta instituzioetara bueltatzeko ahalegina baino ez zen izan.

Etorkizunean, Erregimen Zaharraren defentsa ez da bere alaba Isabelen esku egongo baizik eta bere anaia Karlos Mª Isidroren esku. Azkenean, Lehen Gerra Karlistaren porrotak behin betikoz eragin zuen Antzinako Erregimenaren desagerpena.


Entradas relacionadas: